GNOMEren mahaigaina pertsonalizatzea Mahaigaineko inguruneko ezaugarri ugari pertsonaliza ditzakezu. Mahaigaineko inguruneko alderdi bakoitzaren pertsonalizazioa softwareko tresna batek kontrolatzen du; mahagaineko ingurunearen hobespen-tresna izenekoak, hain zuzen. Erosoagoa izan dadin, hobespen-tresnak hiru taldetan banatuta daude:Oinarrizkoak Erabilerraztasuna Aurreratuak Hobespen-tresnak irekitzeko, aukeratu modu hauetako bat: Aukeratu Aplikazioak Mahaigaineko hobespenak. Aukeratu behar duzun tresna azpimenuetan. Egin klik bikoitza mahaigaineko Hasi hemen objektuan. Nautilus-en leihoa irekiko da Hasi hemen objektuaren kokalekuan. Egin klik bikoitza Nautilus-en leihoko Hobespenak objektuan zure hobespen-tresnak bistaratzeko. Egin klik bikoitza behar duzun tresnan.Atal honetan mahaigaineko ingurunea hurrengo kapituluetan nola konfiguratu azaltzen da. Oinarrizko hobespen-tresnak erabiltzea Irakurri kapitulu hau mahaigaineko atzeko planoa nola pertsonalizatu eta teklatuaren ezarpenak eta saguaren ezarpenak nola konfiguratu jakiteko. Kapitulu honetan laster-teklak nola konfiguratu, soinu-hobespenak nola ezarri eta sareko proxy-a nola konfiguratu ere azaltzen da. Pantaila-babeslea nola pertsonalizatu eta pantailaren bereizmena nola ezarri ere azaltzen da kapitulu honetan. Mahaigaineko ingurunerako gaia eta letra-tipoak nola aukeratu eta aplikazioen menu-barrak eta tresna-barrak nola pertsonalizatu ere azaltzen da. Kapitulu honetan leihoaren fokuaren portaera pertsonalizatzeko informazioa ere badago.Hobespen-tresna aurreratuak erabiltzea Kapitulu honetan fitxategi-motak, zure aplikazio gogokoenak, eta panelak nola konfiguratu azaltzen da. Kapitulu honetan saioak eta abioko programak pertsonalizatzeko informazioa ere badago. Erabilerraztasuneko hobespen-tresnak erabiltzea Irakurri kapitulu hau mahaigaineko inguruneko erabilerraztasun-eginbideak nola erabili jakiteko. Kapitulu honetan laguntza-teknologiaren hobespenak nola ezarri eta teklatuaren erabilerraztasun-eginbideak nola erabili azaltzen da.&goscustdesk; &goscustlookandfeel; &goscustaccess;