Panelekin lan egitea Kapitulu honetan panelak nola erabiltzen diren azaltzen da. Panelen aurkezpena panelak sarrera Panela mahaigaineko inguruneko area bat da eta handik aplikazioak eta applet-ak exekutatu eta beste ataza batzuk egin ditzakezu . Saio bat lehen aldiz abiaraztean, mahaigaineko inguruneak gutxienez panel bat du. Sistema-administratzaileak baliteke zure panel lehenetsiak zure tokiko beharren arabera ezarri izana; beraz, panelak agian desberdinak izan daitezke. Zure panelen portaera eta itxura alda ditzakezu zure beharretara egokitzeko. Paneletara objektuak gehitu eta handik objektuak kendu ere egin ditzakezu. Hainbat panel sor ditzakezu, eta panel bakoitzerako propietate, objektu eta atzeko plano desberdinak aukera ditzakezu. Panelak ezkutatu ere egin ditzakezu. Normalean, GNOMEren mahaigainak panel bat du pantailaren goiko ertzean eta beste bat pantailaren beheko ertzean. Atal hauetan azaltzen dira panel horiek. Goiko ertzeko panela panelak goiko ertzeko panela goiko ertzeko panela goiko ertzeko panela sarrera pantailaren goiko ertzeko panela erakusten du. Sistema-administratzaileak baliteke goiko ertzeko panel lehenetsia zure tokiko beharren arabera ezarri izana; beraz, agian desberdina izango da goiko ertzeko panela.
Goiko ertzeko panel tipikoa Goiko ertzeko panel tipikoa Testuinguruak azaltzen du irudia.
Goiko ertzeko panel tipikoak objektu hauek ditu: goiko ertzeko panela eduki lehenetsia Objektua Azalpena Menu-barra applet-a Aplikazioak eta Ekintzak menuak ditu. Aplikazioak menuak GNOMEren aplikazio estandarrak ditu. Ekintzak menuan mahaigaineko inguruneko atazak egiteko aukera ematen dizuten komandoak daude. Etxeko karpetaren abiarazlea Egin klik abiarazle honetan etxeko karpeta Nautilus fitxategi-kudeatzailearen leiho batean irekitzeko. Terminal abiarazlea Egin klik abiarazle honetan Terminal aplikazioa abiarazteko. Terminal-ek UNIX komando-lerro baterako sarbidea ematen du. Erlojua applet-a Erlojuak uneko ordua erakusten du. Egin klik orduan erloju-komandoen menua bistaratzeko. Bolumen-kontrola applet-a Bolumen-kontrolaren bidez sistemako bozgorailuaren bolumena kontrola dezakezu. goiko ertzeko panela leiho-zerrendaren ikonoa Leiho-zerrendaren ikonoa Leiho-zerrendan irekita dituzun leiho guztien zerrenda dago. Leiho bati fokua emateko, egin klik goiko ertzeko paneleko eskuin muturreko ikonoan, eta aukeratu leihoa
Beheko ertzeko panela panelak beheko ertzeko panela beheko ertzeko panela beheko ertzeko panela sarrera beheko ertzeko panel tipikoa erakusten du. Sistema-administratzaileak baliteke beheko ertzeko panel lehenetsia zure tokiko beharren arabera ezarri izana; beraz, agian desberdina izango da beheko ertzeko panela.
Beheko ertzeko panel tipikoa Beheko ertzeko panel tipikoa. Testuinguruak azaltzen du irudia.
beheko ertzeko panela eduki lehenetsia Beheko ertzeko panelak elementu hauek ditu: Erakutsi mahaigaina botoia: Egin klik botoi horretan irekitako leiho guztiak ikonotzeko eta mahaigaina erakusteko. Leiho-zerrenda applet-a: Irekita dagoen leiho bakoitzarentzat botoi bat bistaratzen du. Leiho-zerrendaren bidez leihoak ikonotu eta leheneratu ditzakezu. Laneko arearen aldatzailea applet-a: Horren bidez, laneko areatan batetik bestera nabiga dezakezu.
Panelak kudeatzea panelak kudeatzea Hurrengo ataletan panelak nola kudeatu azaltzen da. Panel berri bat gehitzeko panelak berria gehitzea Panel bat gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz panelean libre dagoen leku batean, eta aukeratu Panel berria. Panel berria mahaigaineko ingurunera gehituko da. Panel berriak ez du objekturik. Panel berria zure hobespenetara egokitzeko pertsonaliza dezakezu. Panel batekin elkarreragina lortzeko panelak haiekin elkarreragina lortzeko Panel batekin elkarreragina lortzeko, egin klik saguaren ezkerreko, erdiko edo eskuineko botoiaz paneleko leku libre batean. Panela hautatzeko, ezkutatzeko botoietako batean saguaren erdiko edo eskuineko botoiaz ere klik egin dezakezu, panelean leku librerik ez badago. Ezkutatzeko botoiak panelean ikusgai ez badaude, aldatu panelaren propietateak ezkutatzeko botoiak ikusgai edukitzeko. Erabili saguaren botoiak modu honetan, panel batekin elkarreragina lortzeko: Erdiko botoian klik egin panela hartu, eta panela kokaleku berri batera arrastatzeko. Eskuineko botoian klik egin panelaren laster-menua irekitzeko. Panel bat lekuz aldatzeko panelak lekuz aldatzea Panelak beste kokaleku batzuetara eraman ditzakezu. Panel bat lekuz aldatzeko, egin klik saguaren erdiko botoiaz paneleko leku libre batean eta botoia sakatuta duzula arrastatu panela beste kokaleku batera. Panel bat ezkutatzeko panelak ezkutatzea Panelak ezkutatu edo erakutsi ditzakezu. Panel bat ezkutatzeko, erabili ezkutatzeko botoia. Ezkutatzeko botoiak panelean ikusgai ez badaude, aldatu panelaren propietateak ezkutatzeko botoiak ikusgai edukitzeko. Ezkutatzeko botoiak panelaren bi aldeetan daude. Ezkutatzeko botoiek hautazko gezi-ikonoa dute. Irudi honek ezkutatzeko botoiak erakusten ditu. Panel horizontala eta panel bertikala; biek ezkutatzeko botoiak dituzte. Panel bat ezkutatzeko, egin klik ezkutatzeko botoietako batean. Panela ezkutatzeko botoiko geziaren norabidean murriztuko da. Panelaren beste aldeko ezkutatzeko botoia ikusgai dago. Ezkutatutako panel bat berriro erakusteko, egin klik ikusgai dagoen ezkutatzeko botoian. Panela ezkutatzeko botoiko geziaren norabidean zabalduko da. Orain bi ezkutatzeko botoiak ikusgai daude. Panel bat automatikoki ezkutatzeko ezar dezakezu. Automatikoki ezkutatzea ezartzean, panela automatikoki ezkutatzen da sagua panela seinalatzen ari ez denean. Panela berriro agertuko da panela zegoen pantailaren lekua seinalatzen duzunean. Panela automatikoki ezkutatzeko ezartzeko, aldatu panelaren propietateak. Panelaren propietateak aldatzeko panelak propietateak aldatzea Panel guztien hobespenak aldatzeko, erabili Panela hobespen-tresna behar dituzun aldaketak egiteko. Adibidez, paneleko objektuen itxurari eta portaerari buruzko hainbat ezarpen zehatz ditzakezu. Panel bakoitzaren propietateak ere alda ditzakezu. Panel bakoitzaren ezaugarriak alda ditzakezu, adibidez, panel-mota, ezkutatzeko portaera eta itxura. Panel baten propietateak aldatzeko, jarraitu urrats hauei: Egin klik saguaren eskuineko botoiaz paneleko leku libre batean, eta aukeratu Propietateak Panelaren propietateak elkarrizketa-koadroa bistaratzeko. Panelaren propietateak elkarrizketa-koadroak atal fitxadun hauek ditu: Orokorra Atzeko planoa Panelaren tamaina, kokalekua eta ezkutatzeko propietateak aldatzeko, egin klik Orokorra fitxan. Taula honetan Orokorra atal fitxaduneko elkarrizketa-koadroko elementuak azaltzen dira: Elkarrizketa-koadroko elementua Azalpena Izena Idatzi panelaren izena. Paneletatik mahaigainera aldatzeko laster-teklak erabiltzen dituzunean, panelaren izen hori agertuko da. Orientazioa Hautatu panelak pantailan izango duen kokalekua. Egin klik nahi duzun kokalekuan. Tamaina Erabili biratze-koadroa panelaren tamaina zehazteko. Zabaldu Hautatu aukera hau panela hura kokatuta dagoen pantailaren ertzaren luzera osora zabaltzeko. Automatikoki ezkutatzea Hautatu aukera hau automatiko ezkutatzea gaitzeko. Erakutsi ezkutatzeko botoiak Hautatu aukera hau ezkutatzeko botoiak panelean bistaratzeko. Ezkutatzeko botoietako geziak Hautatu aukera hau ezkutatzeko botoietako geziak bistaratzeko, botoiak gaituta badaude. Panelaren atzeko planoa aldatzeko, egin klik Atzeko planoa fitxan. Atzeko planoa atal fitxadunak elementu hauek ditu: Hautatu panelaren atzeko plano-mota. Aukera hauek daude: Elkarrizketa-koadroko elementua Azalpena Bat ere ez (erabili sistemaren gaia) Hautatu aukera hau panelaren atzeko plano lehenetsia erabiltzeko. Panelaren atzeko plano lehenetsia Gaia hobespen-tresnako ezarpenen arabera dago. Kolore lisoa Hautatu aukera hau atzeko planorako kolore bakar bat hautatzeko. Egin klik Kolorea botoian kolorea hautatzeko elkarrizketa-koadroa bistaratzeko. Aukeratu behar duzun kolorea, kolorea hautatzeko elkarrizketa-koadroan. Erabili Estiloa graduatzailea kolorearen gardentasun- edo opakutasun-maila zehazteko. Adibidez, panela garden jartzeko, mugitu graduatzailea Gardenaren amaierarantz. Atzeko planoko irudia Hautatu aukera hau atzeko planorako irudi bat zehazteko. Sartu erabili behar duzun irudiaren fitxategi-izena goitibeherako konbinazio-koadroan. Bestela, fitxategia bilatzeko, egin klik Arakatu botoian. Fitxategia hautatutakoan, sakatu Ados. Kolore edo irudi bat ere arrasta dezakezu panel batera, kolorea edo irudia panelaren atzeko plano gisa ezartzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus . Sakatu Itxi Panelaren propietateak elkarrizketa-koadroa ixteko. Kolore edo irudi bat panel baten atzeko planora arrastatzeko panelak atzeko planoa aldatzea Kolore edo irudi bat panel batera arrasta dezakezu, kolorea edo irudia panelaren atzeko plano gisa ezartzeko. Kolorea edo irudia hainbat aplikaziotatik arrasta dezakezu. Adibidez, Nautilus fitxategi-kudeatzailetik kolore bat arrasta dezakezu panel batera, kolorea panelaren atzeko plano gisa ezartzeko. Kolorea edozein kolore-hautatzaileren elkarrizketa-koadrotik ere arrastatu dezakezu. Irudi bat panel batera arrastatu dezakezu, irudia panelaren atzeko plano gisa ezartzeko. Eredu-irudiak fitxategi-kudeatzailetik ere arrasta daitezke panelaren atzeko planoa ezartzeko. Panel bat ezabatzeko panelak ezabatzea Mahaigaineko ingurunetik panel bat ezabatzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiaz ezabatu nahi duzun panelean eta aukeratu Ezabatu panel hau. Gutxienez panel bat eduki behar duzu beti mahaigaineko ingurunean. Mahaigaineko ingurunean panel bakarra baduzu, ezin duzu panel hori ezabatu. Paneleko objektuak panelak paneleko objektuak paneleko objektuak Atal honetan panelera gehitu ditzakezun eta panelean erabil ditzakezun objektuak azaltzen dira. Paneleko objektuekin elkarreragina lortzea paneleko objektuak haiekin elkarreragina lortzea Paneleko objektu batekin elkarreragina lortzeko, erabili saguaren botoiak modu honetara: Ezkerreko botoian klik egin paneleko objektua abiarazteko. Erdiko botoian klik egin objektua hartu eta kokaleku berri batera arrastatzeko. Eskuineko botoian klik egin objektuaren laster-menua irekitzeko. Paneleko objektuen applet-ekin elkarreragina hainbat modutara lor dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus . Objektu bat panel bati gehitzeko paneleko objektuak gehitzea Objektu bat panel bati hainbat modutara gehi diezaiokezu: Paneleko laster-menutik Egin klik saguaren eskuineko botoiaz paneleko leku libre batean, panelaren laster-menua irekitzeko. Paneleko laster-menuan Gehitu panelari azpimenua dago. Gehitu panelari azpimenuaren bidez, objektu hauek gehi diezazkiokezu panelari: Applet-ak kategoria hauetan: Gehigarria, Denbora-pasa, Internet, Multimedia, Utilitatea.Ekintza arruntetarako sarbide azkarra edukitzeko botoiak: Behartu irtetera botoia, Blokeatu botoia, Amaitu saioa botoia, Exekutatu botoia, Pantaila-argazkia botoia, Bilatu botoia, Erakutsi mahaigaina botoia.Abiarazleak Menuetako abiarazleak Menu nagusia Menu-barra Tiraderak Edozein menutik Saguaren eskuineko botoiaz menu bateko abiarazlean klik egitean, abiarazlearen laster-menua irekitzen da. Laster-menu hori erabil dezakezu abiarazlea panel bati gehitzeko. Menuak, abiarazleak eta applet-ak ere arrasta ditzakezu menuetatik paneletara. Fitxategi-kudeatzailetik Abiarazle bakoitzak .desktop fitxategi bat du. .desktop fitxategia zure paneletara arrasta dezakezu abiarazlea panelera gehitzeko. Objektu baten propietateak aldatzeko paneleko objektuak propietateak aldatzea Paneleko objektu batzuek, adibidez abiarazleek eta tiraderek, lotutako propietate-multzoak dituzte. Propietateak desberdinak dira objektu-mota bakoitzarentzat. Propietateek xehetasunak zehazten dituzte; adibidez honelakoak: Abiarazlearen aplikazioa abiarazten duen komandoa.Menu bateko iturburuko fitxategien kokalekua.Objektua ordezten duen ikonoa. Objektu baten propietateak aldatzeko, jarraitu urrats hauei: paneleko objektuaren laster-menua, irudia Egin klik saguaren eskuineko botoiaz objektuan paneleko objektuaren laster-menua irekitzeko, irudian ikusten den bezala.
Paneleko objektuaren laster-menua Paneleko objektuaren laster-menua. Menu-elementuak: Propietateak, Kendu paneletik, Blokeatu, Aldatu lekuz.
Aukeratu Propietateak. Erabili Propietateak elkarrizketa-koadroa aldatu behar diren propietateak aldatzeko. Propietateak elkarrizketa-koadroko propietateak 1. urratsean hautatzen duzun objektuaren arabera daude. Sakatu Ados aldaketak aplikatzeko, eta aukeratu Propietateak elkarrizketa-koadroa.
Paneleko objektu bat lekuz aldatzeko paneleko objektuak lekuz aldatzea Paneleko objektuak panelaren barruan lekuz alda ditzakezu, baita panel batetik bestera ere. Objektuak panelen eta tiraderen artean ere alda ditzakezu lekuz. Paneleko objektu bat lekuz aldatzeko, egin klik saguaren erdiko botoiaz objektuan, eta, botoia sakatuta duzula, arrastatu objektua kokaleku berrira. Saguaren erdiko botoia askatzen duzunean, objektua kokaleku berrian ainguratuko da. Bestela, paneleko objektuaren laster-menua erabil dezakezu objektu bat lekuz aldatzeko, hemen adierazi bezala: Egin klik eskuineko botoiaz objektuan eta aukeratu Lekuz aldatu. Seinalatu objektuaren kokaleku berria eta egin klik saguaren edozein botoiz objektua kokaleku berrian ainguratzeko. Kokaleku hori unean mahaigaineko ingurunean dagoen edozein paneletan egon daiteke. Paneleko objektuaren mugimenduak paneleko gainerako objektuen kokalekuei eragiten die. Objektuak panelean nola aldatzen diren lekuz kontrolatzeko, mugimendu-modua zehatz dezakezu. Mugimendu-modua zehazteko, sakatu tekla hauetako bat paneleko objektua lekuz aldatzean: Tekla Mugimendu-modua Azalpena Teklarik ez Trukatzeko mugimendua Objektuak paneleko beste objektuekin lekuak trukatzen ditu. Trukatzeko mugimendua mugimendu-modu lehenetsia da. Alt tekla Mugimendu librea Objektuak paneleko objektuen gainetik jauzi egiten du paneleko hurrengo leku librera. Maius tekla Bultza egiteko mugimendua Objektuak paneleko beste objektuei bultza egiten die panelean zehar. Paneleko objektu bat blokeatzeko paneleko objektuak blokeatzea paneleko objektuak blokeatzea Paneleko objektuak blokea ditzakezu, objektuak panelean kokaleku berean egon daitezen. Eginbide hori erabilgarria da paneleko objektu batzuk mugitzean beste objektu batzuk lekuz aldatzea nahi ez baduzu. Objektu bat panelean duen uneko kokalekuan blokeatzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiaz objektuan paneleko objektuaren laster-menua irekitzeko, eta aukeratu Blokeatu. Objektua desblokeatzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiaz objektuan, eta aukeratu Desblokeatu. Paneleko objektu bat kentzeko paneleko objektuak kentzea Objektu bat paneletik kentzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiaz objektuan, paneleko objektuaren laster-menua irekitzeko, eta aukeratu Kendu paneletik.
Applet-ak applet-ak sarrera paneleko objektuak applet-ak applet-ak Applet-a aplikazio txiki bat da eta haren erabiltzaile-interfazea panelean egoten da. Applet-eko paneleko objektua applet-arekin elkarreragina lortzeko erabiltzen da. Adibidez, hurrengo irudian applet hauek ageri dira, ezkerretik eskuinera: Leiho-zerrenda: Unean sisteman irekita dauden leihoak bistaratzen ditu. CD erreproduzigailua: Horren bidez disko konpaktuen erreproduzigailua sisteman kontrola dezakezu. Bolumen-kontrola: Horren bidez bozgorailuaren bolumena sisteman kontrola dezakezu. Applet-en adibideak. Testuinguruak azaltzen du irudia. Applet bat panel bati gehitzeko applet-ak panelari gehitzea Applet bat panel bati gehi diezaiokezu panelaren laster-menutik. Egin klik saguaren eskuineko botoiaz paneleko leku libre batean, panelaren laster-menua irekitzeko. Aukeratu Gehitu panelari eta aukeratu gehitu nahi duzun applet-a azpimenu hauetako batean: Gehigarriak Denbora-pasak Internet Multimedia Utilitatea Bestela, arrastatu applet-a azpimenutik panelera. Applet bat hautatzeko applet-ak hautatzea Applet baten propietateak aldatzeko, lehenbizi saguaren eskuineko botoiaz applet-ean klik egin behar duzu paneleko objektuaren laster-menua irekitzeko. Applet bat lekuz aldatzeko, saguaren erdiko botoiaz applet-ean klik egin behar duzu. Paneleko objektuaren laster-menua bistaratzeko edo applet-a lekuz aldatzeko, applet-ean klik egin behar da. Baldintzak daude klik egiteko lekuari buruz: Applet batzuek applet-en espezifikoak diren komandoen laster-menuak dituzte eta ireki egiten dira applet-aren leku jakin batzuetan saguaren eskuineko botoiaz klik egitean. Adibidez, Leiho-zerrenda applet-ak ezkerreko aldean helduleku bertikal bat du eta leihoak ordezten dituzten botoiak eskuinean. Leiho-zerrenda applet-aren paneleko objektuen laster-menua irekitzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiaz heldulekuan. Eskuineko botoietako batean klik egiten baduzu saguaren eskuineko botoiaz, botoien laster-menua irekiko da. Applet batzuetako areak ezin dira applet-a hautatzeko erabili. Adibidez, Komando-lerroa applet-ak eremu bat du komandoak sartzeko. Eremu horretan ezin da saguaren erdiko edo eskuineko botoiaz klik egin applet-a hautatzeko. Applet-aren beste leku batean egin behar da klik saguaren erdiko edo eskuineko botoiaz. Applet baten hobespenak aldatzeko applet-ak hobespenak aldatzea Applet baten hobespenak aldatzeko, jarraitu urrats hauei: Egin klik eskuineko botoiaz applet-ean eta aukeratu Hobespenak. Erabili Hobespenak elkarrizketa-koadroa aldatu behar diren hobespenak aldatzeko. Applet-en hobespenak applet-aren arabera desberdinak izan daitezke. Sakatu Itxi Hobespenak elkarrizketa-koadroa ixteko. Abiarazleak paneleko objektuak abiarazleak abiarazleak Abiarazle batean klik egindakoan, ekintza hauetako bat hasten duzu: Aplikazio jakin bat abiarazten du. Komando bat exekutatzen du. Karpeta bat irekitzen du fitxategi-kudeatzailearen leiho batean. Arakatzaile bat irekitzen du Uniform Resource Locator (URL) jakin batean. URLa Web-eko kokaleku jakin bateko helbidea da. Uniform Resource Identifier (URI) bereziak irekitzen ditu. GNOMEren mahaigainak URI bereziak ditu eta haien bidez fitxategi-kudeatzailetik funtzio berezi batzuk atzi ditzakezu. URI kokaleku bereziak eta abiarazleak Abiarazleak mahaigaineko inguruneko leku hauetan topa ditzakezu: Panelak: Paneletan, abiarazleak ikonoz adierazten dira. Menuak: Menuetan, abiarazleak menu-elementuz adierazten dira. Menu-elementuek askotan ikono bat edukitzen dute menu-elementuaren ondoan. Mahaigaina: Mahaigainean, abiarazleak ikonoz adierazten dira. Abiarazle baten propietateak alda ditzakezu. Adibidez, abiarazle baten propietateetan abiarazlearen izena, abiarazlea adierazten duen ikonoa eta abiarazlea exekutatzeko modua daude. Abiarazle bat panel bati gehitzeko abiarazleak panelari gehitzea Abiarazle bat panelari gehitzeko, modu hauetako batera egin dezakezu: Panelaren laster-menutik Abiarazle bat sortzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiaz paneleko leku libre batean eta aukeratu Gehitu panelari Abiarazlea. Sortu abiarazlea elkarrizketa-koadroa bistaratzen da. Elkarrizketa-koadro hori osatzeari buruz informazio gehiago eskuratzeko, ikus . Bestela, lehendik dagoen abiarazle bat panelari gehitzeko, aukeratu Gehitu panelari Menuko abiarazlea paneleko laster-menuan. Aukeratu gehitu nahi duzun abiarazlea menuan. Edozein menutik Abiarazle bat panel bati gehitzeko edozein menutik, jarraitu urrats hauetako bati:Ireki abiarazlea duen menua. Arrastatu abiarazlea panelera. Ireki abiarazlea duen menua abiarazlea jarri nahi duzun paneletik. Egin klik saguaren eskuineko botoiaz abiarazlearen izenburuan. Aukeratu Gehitu abiarazle hau panelari. Fitxategi-kudeatzailetik Abiarazle bat panel bati gehitzeko fitxategi-kudeatzailetik, bilatu abiarazlearen .desktop fitxategia fitxategi-sisteman. Abiarazlea gehitzeko, arrastatu .desktop fitxategia panelera. Abiarazlea 'Sortu abiarazlea' elkarrizketa-koadroaren bidez sortzeko Abiarazlea Sortu abiarazlea elkarrizketa-koadroaren bidez sortzeko, jarraitu urrats hauei: Egin klik saguaren eskuineko botoiaz paneleko edozein lekutan, panelaren laster-menua irekitzeko. Aukeratu Gehitu panelari Abiarazlea Sortu abiarazlea elkarrizketa-koadroa bistaratzeko. Elkarrizketa-koadroak Oinarrizkoa atal fitxaduna bistaratuko du. Sartu abiarazlearen propietateak elkarrizketa-koadroan. Taula honetan Oinarrizkoa atal fitxaduneko elkarrizketa-koadroko elementuak azaltzen dira: Elkarrizketa-koadroko elementua Azalpena Izena Idatzi abiarazlearen izena testu-koadro honetan. Aurreratua fitxa izenaren itzulpenak gehitzeko erabil dezakezu. Izen hori agertzen da abiarazlea menu bati edo mahaigainari gehitzean. Izen generikoa Idatzi testu-koadro honetan abiarazlea zein aplikazio-motatakoa den. Adibidez, Testu-editore idatz dezakezu testu-koadroan abiarazlea gedit bada. Aurreratua fitxa izen generikoaren itzulpenak gehitzeko erabil dezakezu. Iruzkina Idatzi abiarazlearen azalpen labur bat testu-koadro honetan. Iruzkina argibide gisa bistaratzen da paneleko abiarazlea ikonoari seinalatzen diozunean. Aurreratua atal fitxaduna iruzkinaren itzulpenak gehitzeko erabil dezakezu. Komandoa Erabili eremu hau abiarazlean klik egindakoan exekutatzeko komandoa zehazteko. Komandoen adibide batzuetarako, ikus hurrengo atala. Mota Erabili goitibeherako konbinazio-koadroa abiarazle-mota adierazteko. Ondokoa hauta daiteke: Aplikazioa: Hautatu aukera hau aplikazio bat hasiko duen abiarazlea sortzeko. Esteka: Hautatu aukera hau aplikazio bat hasiko duen abiarazlea sortzeko. Ikonoa Aukeratu ikono bat abiarazlea adierazteko. Ikono bat aukeratzeko, egin klik Ikonorik ez botoian. Ikono-hautatzailearen elkarrizketa-koadroa bistaratzen da. Aukeratu ikono bat elkarrizketa-koadroan. Bestela, ikonoa beste direktorio batetik aukeratzeko, sakatu Arakatu. Ikono bat aukeratutakoan, egin klik Ados botoian. Exekutatu terminalean Hautatu aukera hau aplikazioa edo komandoa terminal-leihoan exekutatzeko. Hautatu aukera hau exekutatzeko leihoa sortzen ez duten aplikazio edo komandoen kasuan. Abiarazlearen propietate aurreratuak ezartzeko, egin klik Aurreratua fitxan. Abiarazlearen propietateak elkarrizketa-koadroak Aurreratua atal fitxaduna bistaratzen du. Sartu abiarazlearen propietate aurreratuak elkarrizketa-koadroan. Taula honetan Oinarrizkoa atal fitxaduneko goiko aldean elkarrizketa-koadroko elementuak azaltzen dira: Elkarrizketa-koadroko elementua Azalpena Probatu hau erabili aurretik Sartu hemen komando bat egiaztatzeko abiarazlea abiarazi aurretik. Komando bat exekutagarria bada eta zure bide-izenean badago, abiarazlea panelean agertuko da. Dokumentazioa Sartu bide-izena abiarazlearen laguntza fitxategiari. Eremu horretan bide-izena sartzen baduzu, Laguntza abiarazlea-izena Aplikazioa menu-elementua bistaratuko da abiarazlearen laster-menuan. Oinarrizkoa atal fitxaduneko Izena, Izen generikoa, eta Iruzkina eremuen itzulpena ere gehi dezakezu. Itzulpen bat gehitzeko, idatzi itzulpenaren xehetasunak Izenaren/Iruzkinaren itzulpena taulan, hemen azaldu bezala: Eremua Azalpena Lehen eremua Idatzi erantsi nahi duzun itzulpenari dagokion hizkuntzaren bi letrako kodea. Bigarren eremua Idatzi abiarazlearen Izenaren itzulpena. Hirugarren eremua Idatzi abiarazlearen Izen generikoaren itzulpena. Laugarren eremua Idatzi abiarazlearen Iruzkinaren itzulpena. Egin klik Gehitu/Ezarri botoian. Itzulpen bat editatzeko, hautatu itzulpena. Itzulitako testua elkarrizketa-koadro horren beheko aldean agertuko da. Editatu editatu behar diren eremuak eta sakatu Gehitu/Ezarri botoia. Itzulpena kentzeko, hautatu itzulpena eta egin klik Kendu botoian. Abiarazlea sortu eta Abiarazlearen propietateak elkarrizketa-koadroa ixteko, sakatu Ados. Abiarazlearen komandoak Komandoa eremuan sar ditzakezun komandoen mota Mota goitibeherako konbinazio-koadroan egiten duzun aukeraketaren arabera dago. Aplikazioa aukeratzen baduzu Mota goitibeherako konbinazio-koadroan, komando arrunt bat sar dezakezu. Taula honetan komandoaren adibide batzuk eta komandoek burutzen dituzten ekintzak erakusten dira: Aplikazioaren komandoaren adibidea Ekintza gedit gedit aplikazioa abiarazten du. gedit /user123/loremipsum.txt /user123/loremipsum.txt fitxategia irekitzen du gedit aplikazioan. nautilus /user123/Projects /user123/Projects karpeta irekitzen du fitxategi-kudeatzailearen leihoan. Esteka aukeratzen baduzu Mota goitibeherako konbinazio-koadroan, esteka komando bat sar dezakezu. Taula honetan estekaren komandoen adibide batzuk eta komandoek burutzen dituzten ekintzak erakusten dira:URI bereziak abiarazleak Estekaren komandoaren adibidea Ekintza http://www.gnome.org GNOMEren web gunea irekitzen du arakatzaile lehenetsian. ftp://ftp.gnome.org GNOMEren FTP gunea irekitzen du arakatzaile lehenetsian. applications:/// Aplikazioak kokalekua irekitzen du fitxategi-kudeatzailearen leihoan. Egin klik bikoitza aplikazioan aplikazioa abiarazteko. preferences:/// Mahaigaineko hobespenak irekitzen du fitxategi-kudeatzailearen leihoan. Egin klik bikoitza hobespen-tresna batean hobespen-tresna abiarazteko. Abiarazle baten propietateak aldatzeko abiarazleak propietateak aldatzea Abiarazle baten propietateak aldatzeko, jarraitu urrats hauei: Egin klik saguaren eskuineko botoiaz abiarazlean paneleko objektuaren laster-menua irekitzeko. Aukeratu Propietateak. Erabili Abiarazlearen propietateak elkarrizketa-koadroa aldatu behar diren propietateak aldatzeko. Abiarazlearen propietateak elkarrizketa-koadroari buruz informazio gehiago nahi baduzu, ikus . Sakatu Itxi Abiarazlearen propietateak elkarrizketa-koadroa ixteko. Botoiak botoiak panelari gehitzea Panelei botoiak gehi daitezke ekintza eta funtzio arruntetarako sarbide azkarra edukitzeko. 'Behartu irtetera' botoia botoiak Behartu irtetera paneleko objektuak 'Behartu irtetera' botoia 'Behartu irtetera' botoia aplikazioak ixtea aplikazioak ixtea 'Behartu irtetera' ikonoa. Behartu irtetera botoiaren bidez leiho bat hauta dezakezu aplikazio bat amaitzeko. Botoi hau erabilgarria da komandoei erantzuten ez dien aplikazio bat amaitu nahi baduzu. Behartu irtetera botoi bat panel bati gehitzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiaz paneleko leku libre batean. Aukeratu Gehitu panelari Ekintzak Behartu irtetera. Aplikazio bat amaitzeko, egin klik Behartu irtetera botoian, eta, gero, sakatu amaitu nahi duzun aplikazioko leiho batean. Behartu irtetera botoia sakatu eta gero aplikazioa amaitu nahi ez baduzu, sakatu Ihes. 'Blokeatu' botoia 'Blokeatu pantaila' ikonoa. botoiak Blokeatu paneleko objektuak 'Blokeatu' botoia 'Blokeatu' botoia pantaila blokeatzea Blokeatu botoiak pantaila blokeatzen du eta pantaila-babeslea aktibatzen du. Saio berriro hasteko, pasahitza sartu behar duzu. Pantaila behar bezala blokeatzeko, pantaila-babesle bat gaituta eduki behar duzu. Blokeatu botoia panel bati gehitzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiaz paneleko leku libre batean. Aukeratu Gehitu panelari Ekintzak Blokeatu. Egin klik saguaren eskuineko botoiaz Blokeatu botoian, pantaila-babesleari buruzko komandoen menua irekitzeko. atalean menuan erabilgarri dauden komandoak azaltzen dira. 'Blokeatu pantaila' menuko elementuak Menu-elementua FuntzioaAktibatu pantaila-babeslea Pantaila-babeslea berehala aktibatzen du, baina ez du pantaila blokeatzen.Blokeatu pantaila Pantaila berehala blokeatzen du. Komando horrek Blokeatu botoiaren funtzio bera burutzen du.Hil pantaila-babeslearen daemon-a Pantaila-babesleren prozesua bukatzen du. Pantaila-babeslearen prozesua bukatu eta gero, ezin duzu pantaila blokeatu.Hil pantaila-babeslearen daemon-a Pantaila-babesleren prozesua bukatzen eta berrabiarazten du. Erabili komando hau pasahitza aldatu eta gero. Pantailaren prozesua berrabiarazitakoan, erabili pasahitz berria pantaila-babeslearekin.Propietateak XScreenSaver hobespen-tresna bistaratzen du.
'Amaitu saioa' botoia 'Amaitu saioa' ikonoa. botoiakAmaitu saioa paneleko objektuak 'Amaitu saioa' botoia 'Amaitu saioa' botoia Amaitu saioa botoiak GNOMEren saio bat bukatzeko prozesua hasten du. Amaitu saioa botoia panel bati gehitzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiaz paneleko leku libre batean. Aukeratu Gehitu panelari Ekintzak Amaitu saioa. Saioa amaitzeko edo sistema itzaltzeko, egin klik Amaitu saioa botoian. 'Exekutatu' botoia 'Exekutatu aplikazioa' ikonoa. botoiak Exekutatu paneleko objektuak 'Exekutatu' botoia 'Exekutatu' botoia Exekutatu botoia erabil dezakezu Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroa irekitzeko. Exekutatu botoia panel bati gehitzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiaz paneleko leku libre batean. Aukeratu Gehitu panelari Ekintzak Exekutatu. Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroa irekitzeko, sakatu Exekutatu botoia. Informazio gehiago nahi izanez gero Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroari buruz, ikus Menuekin lan egitea. 'Pantaila-argazkia' botoia 'Pantaila-argazkia' ikonoa. botoiak 'Pantaila-argazkia' paneleko objektuak 'Pantaila-argazkia' botoia 'Pantaila argazkia' botoia Pantaila-argazkia botoia erabil dezakezu pantailaren argazki bat egiteko. Pantaila-argazkia botoia panel bati gehitzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiaz paneleko leku libre batean. Aukeratu Gehitu panelari Ekintzak Pantaila-argazkia. Pantailaren argazki bat egiteko, egin klik Pantaila-argazkia botoian. Pantaila-argazkie buruz informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Menuekin lan egitea. 'Bilatu' botoia 'Bilaketa-tresna' ikonoa. botoiak Bilatu paneleko objektuak 'Bilatu' botoia 'Bilatu' botoia Bilatu botoia erabil dezakezu Bilaketa-tresna aplikazioa irekitzeko. Bilatu botoia panel bati gehitzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiaz paneleko leku libre batean. Aukeratu Gehitu panelari Ekintzak Bilatu. Bilaketa-tresna irekitzeko, egin klik Bilatu botoian. Bilaketa-tresnari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Bilaketa-tresnaren eskuliburua. 'Erakutsi mahaigaina' botoia botoiak Erakutsi mahaigaina paneleko objektuak 'Erakutsi mahaigaina' botoia 'Erakutsi mahaigaina' botoia 'Erakutsi mahaigaina' ikonoa. Erakutsi mahaigaina botoia erabil dezakezu irekitako leiho guztiak ikonotzeko eta mahaigaina erakusteko. Erakutsi mahaigaina botoia panel bati gehitzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiaz paneleko leku libre batean. Aukeratu Gehitu panelari Ekintzak Erakutsi mahaigaina. Leiho guztiak ikonotu eta mahaigaina erakusteko, egin klik Erakutsi mahaigaina botoian. 'Jakinarazpen-area' applet-a applet-ak Jakinarazpen-area paneleko objektuak 'Jakinarazpen-area' applet-a 'Jakinarazpen-area' applet-a 'Jakinarazpen-area' ikonoa. Jakinarazpen-area applet-ak hainbat aplikaziotako ikonoak bistaratzen ditu aplikazioko jarduera adierazteko. Adibidez, CD erreproduzigailua aplikazioa erabiltzen duzunean CD bat erreproduzitzeko, CD baten ikonoa bistaratzen da Jakinarazpen-area applet-ean. Goiko irudiak Jakinarazpen-area applet-eko CD ikonoa erakusten du. Jakinarazpen-area applet-a panel bati gehitzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiaz paneleko leku libre batean. Aukeratu Gehitu panelariUtilitateaJakinarazpen-area.
Menuak menuak panelari gehitzea paneleko objektuak menuak Mota hauetako menuak gehi diezaizkiekezu panelei: Menu nagusia: Ia aplikazio, komando eta konfigurazio-aukera estandar guztiak atzi ditzakezu Menu nagusiaren bidez. Menu nagusia panel bati gehitzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiaz paneleko leku libre batean eta aukeratu Gehitu panelariMenu nagusia. Menu nagusiko nahi adina objektu gehi diezazkiekezu panelei. Lehenespenez, Menu nagusia paneletan estilizatutako oinatz baten ikonoaz adierazten da: 'Menu nagusia' ikonoa. Menu-barra: Ia aplikazio, komando eta konfigurazio-aukera estandar guztiak atzi ditzakezu Menu-barrako menuen bidez. Menu-barran Aplikazioak menua eta Ekintzak menua daude. Menu-barra panel bati gehitzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiaz paneleko leku libre batean eta aukeratu Gehitu panelari Menu-barra. Menu-barrako nahi adina objektu gehi diezazkiekezu panelei. Sistema-menuak: Sistema-menuetan mahaigaineko ingurunean erabil ditzakezun aplikazio eta tresna estandarrak daude. Aplikazioak menua eta Ekintzak menua sistema-menuak dira. Sistema-menu bat panel bati gehitzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiaz menuan, eta aukeratu Menu osoa Gehitu hori panel gisa menuari. Panelei gehitzen dizkiezun menuak ikono gezidun batez adierazten dira. Geziak ikonoa menua edo tiradera dela adierazten du. atalak menuak paneletan nola agertzen diren erakusten du.
Panel bateko menu-objektu tipikoak Paneleko menu-objektu tipikoak.
Tiraderak paneleko objektuak tiraderak tiraderak Tiradera panelaren luzapena da. Tiradera bat panel bat erakusten eta ezkutatzen den modu berean ireki eta itxi daiteke. Tiradera batek paneleko objektu guztiak eduki ditzake, baita abiarazleak, menuak, applet-ak, paneleko beste objektuak eta beste tiraderak ere. Tiradera bat irekitzen duzunean, objektuak paneleko objektuak erabiltzen dituzun moduan erabil ditzakezu. Hurrengo irudian paneleko bi objektu dituen tiradera ireki bat agertzen da. Tiradera irekia. Testuinguruak azaltzen du irudia. Tiradera ikonoko geziak ikonoa tiradera edo menua dela adierazten du. Paneletako objektuak gehitzen, lekuz aldatzen eta kentzen dituzun modu berean gehitu, lekuz aldatu eta kendu ditzakezu tiraderetako objektuak. Tiradera bat ireki eta ixteko tiraderak irekitzea tiraderak ixtea Tiradera bat irekitzeko, egin klik paneleko tiradera-objektuan. Tiraderak ixteko modu bat baino gehiago dago: Egin klik tiraderan. Egin klik tiradera ezkutatzeko botoian. Tiradera bat panel bati gehitzeko tiraderak panelari gehitzea Tiradera bat panelari gehitzeko, modu hauetako batera egin dezakezu: Panelaren laster-menutik Egin klik saguaren eskuineko botoiaz paneleko leku libre batean eta aukeratu Gehitu panelariTiradera. Edozein menutik Menu bat tiradera-objektu gisa gehi diezaiokezu panel bati. Menua tiradera gisa gehitzeko panel bati, ireki menua panelean. Egin klik menuko abiarazle batean eta aukeratu Menu osoaGehitu hau tiradera gisa panelari. Objektu bat tiradera bati gehitzeko tiraderak objektuak haiei gehitzea Tiradera bati objektu bat panelei objektuak gehitzen dizkiozun modu berean gehitzen zaio. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus . Tiraderaren propietateak aldatzeko tiraderak propietateak aldatzea Panel eta tiradera guztien hobespenak aldatzeko, erabili Panela hobespen-tresna. Adibidez, objektuek paneletan eta tiraderetan duten itxura eta portaerari buruzko hainbat aukera hauta ditzakezu. Soilik tiraderei buruzkoak diren aukerak ere hauta ditzakezu. Adibidez, tiraderako abiarazle batean klik egindakoan tiraderak ixteko ere aukera dezakezu. Panel bakoitzerako bestelako propietateak ere alda ditzakezu. Tiradera bakoitzaren ezaugarriak alda ditzakezu, adibidez, tiraderaren itxura eta tiraderak ezkutatzeko botoiak dituen ala ez. Tiradera baten propietateak aldatzeko, jarraitu urrats hauei: Egin klik saguaren eskuineko botoiaz tiraderan, eta aukeratu Propietateak Panelaren propietateak elkarrizketa-koadroa bistaratzeko. Elkarrizketa-koadroak Orokorra atal fitxaduna bistaratuko du. Hautatu tiraderaren propietateak elkarrizketa-koadroan. Taula honetan Orokorra atal fitxaduneko elementuak azaltzen dira: Elkarrizketa-koadroko elementua Azalpena Izena Idatzi panelaren izena. Paneletatik mahaigainera aldatzeko laster-teklak erabiltzen dituzunean, panelaren izen hori agertuko da. Tamaina Hautatu panelaren tamaina. Ikonoa Aukeratu ikono bat tiradera adierazteko. Egin klik Ikonoa botoian ikonoa hautatzeko elkarrizketa-koadroa bistaratzeko. Aukeratu ikono bat elkarrizketa-koadroan. Bestela, ikonoa beste direktorio batetik aukeratzeko, sakatu Arakatu. Ikono bat aukeratutakoan, egin klik Ados botoian. Erakutsi ezkutatzeko botoiak Hautatu aukera hau ezkutatzeko botoiak panelean bistaratzeko. Ezkutatzeko botoietako geziak Hautatu aukera hau ezkutatzeko botoietako geziak bistaratzeko, botoiak gaituta badaude. Atzeko planoa atal fitxaduna erabil dezakezu tiraderaren atzeko planoa ezartzeko. Atzeko planoa atal fitxaduna osatzeari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi gai horri buruzko urratsa atalean. Kolore edo irudi bat ere arrasta dezakezu tiradera batera, kolorea edo irudia tiraderaren atzeko plano gisa ezartzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus . Sakatu Itxi Panelaren propietateak elkarrizketa-koadroa ixteko.