GNOMEren mahaigainaren ikuspegi orokorra Kapitulu honetan GNOMEren mahaigainaren eginbide eta osagai nagusiak azaltzen dira. Mahaigaineko ingurunea erabiltzen hasi aurretik irakurri kapitulu hau eginbide batzuetara eta osagai nagusien funtzionatzeko modura ohitzeko. Mahaigaineko ingurunea oso konfiguragarria da; beraz, kapitulu honetan konfigurazio lehenetsi tipikoa azaltzen da. Gai hauek azalduko dira. Mahaigaineko inguruneko osagaiak azaltzea mahaigaineko inguruneko osagaiak, azaltzea Mahaigaineko inguruneko saio bat lehen aldiz abiarazten duzunean abioko pantaila lehenetsia ikusi behar duzu, panel, leiho eta hainbat ikonorekin. atalak mahaigaineko ingurune tipikoa erakusten du.
Mahaigaineko ingurune tipikoa Mahaigaineko ingurune tipikoa. Legendak: Menu-barra, Goiko ertzeko panela, Mahaigaina, Leihoak, Leiho-zerrenda applet-a, Beheko ertzeko panela, Laneko area aldatzeko applet-a.
Mahaigaineko inguruneko osagai nagusiak hauek dira: Panelak Panelak mahaigaineko inguruneko areak dira eta haien bidez sistemako aplikazio eta menu guztiak atzi ditzakezu. Panelak oso konfiguragarriak dira. ataleko panel garrantzitsua goiko ertzeko panela da. Goiko ertzeko panelean Menu-barra dago. Menu-barrak bi menu berezi ditu, hemen azaltzen den bezala: Aplikazioak menua: Aplikazio eta konfigurazio-tresna guztiak ditu. Menu horretan fitxategi-kudeatzailea eta laguntza-arakatzailea ere badaude. Fitxategi-kudeatzailea abiarazteko, aukeratu Etxeko karpeta Aplikazioak menuan.Ekintzak menua: Mahaigaineko inguruneko funtzioak burutzen dituzten hainbat komando ditu; adibidez, Bilatu fitxategiak eta Amaitu saioa. Egin klik goiko ertzeko paneleko eskuineko ikonoan, irekitako leiho guztien zerrenda bistaratzeko.Menuak Mahaigaineko inguruneko funtzio guztiak atzi ditzakezu menuen bidez. Goiko ertzeko panelean menuak daude; beraz, menuen eta panelen konbinazio bat erabil dezakezu atazak burutzeko. Aplikazioak menua eta Ekintzak menua erabil ditzakezu ia aplikazio estandar, komando eta konfigurazio-aukera guztiak atzitzeko. Ia aplikazio estandar, komando eta konfigurazio-aukera guztiak ere Menu nagusiaren bidez atzi ditzakezu. Aplikazioak eta Ekintzak menuetako elementuak Menu nagusiaren bidez atzi ditzakezu. Menu nagusia botoi gisa panelei gehi diezaiekezu.Leihoak Leiho bat baino gehiago bistara ditzakezu aldi berean. Aplikazio desberdinak exekuta ditzakezu leiho bakoitzean. Leiho-kudeatzaileak leihoen markoak eta botoiak ematen ditu. Leiho-kudeatzailearen bidez ekintza estandarrak egin ditzakezu; adibidez, leihoak itxi eta lekuz eta tamainaz aldatu. Laneko areak Mahaigaineko ingurunea laneko areatan zati dezakezu. Laneko area lanerako erabil dezakezun area bereizi bat da. Mahaigaineko inguruneko laneko areen kopurua zehatz dezakezu. Beste laneko area batera alda zaitezke, baina laneko area bakarra bistara dezakezu aldiko.Nautilus fitxategi-kudeatzailea Nautilus fitxategi-kudeatzaileak fitxategi eta aplikazioetarako sarbide integratua ematen du. Fitxategiko edukia fitxategi-kudeatzailearen leihoan bistara dezakezu edo ireki fitxategiak fitxategi-kudeatzaileko aplikazio egokian. Fitxategi-kudeatzailea fitxategiak eta karpetak kudeatzeko erabil dezakezu. Mahaigaina Mahaigaina mahaigainaineko gainerako osagai guztien atzean dago. Mahaigaina erabiltzaile-interfazearen osagai aktiboa da. Objektuak mahaigainean ezar ditzakezu fitxategiak eta direktorioak azkar atzitzeko edo sarri erabiltzen dituzun aplikazioak abiarazteko. Saguaren eskuineko botoiaz ere klik egin dezakezu mahagainean menu bat irekitzeko.Hasi hemen kokalekua Hasi hemen kokalekuak mahaigaineko inguruneko eginbide garrantzitsu batzuetarako sarbidea ematen du. GNOMEren aplikazioak eta konfigurazio-tresnak Hasi hemen kokalekutik atzi ditzakezu. Programa batzuk ere atzi ditzakezu eta haien bidez sistema zerbitzari gisa konfiguratu eta beste sistema-ezarpenak aukeratu.Mahaigaineko inguruneko hobespenak Mahaigaineko inguruneak hobespen tresnak ditu. Tresna bakoitzak mahaigaineko ingurunearen portaeraren zati jakin bat kontrolatzen du. Hobespen-tresna bat abiarazteko, aukeratu Aplikazioak Mahaigaineko hobespenak. Aukeratu konfiguratu nahi duzun elementua azpimenuetan. Konfiguragarritasun-maila handia eta atazak burutzeko aukera anitza dira mahaigaineko ingurunearen ezaugarririk ahaltsuenak. Mahaigaineko inguruneak mahaigaineko inguruneko osagaiak elkarrekin bateragarriak egiten ditu. Normalean, ekintza bat modu batean baino gehiagotan egin dezakezu. Adibidez, aplikazioak paneletatik, menuetatik edo mahaigainetik abiaraz ditzakezu. Sistema-administratzaileak konfigurazio-aldaketak egin ditzake zure beharretara egokitzeko; beraz, baliteke mahaigaineko ingurunea kapitulu honetan azaldutakoaren berdin-berdina ez izatea. Hala ere, kapitulu honetan gida erabilgarria ematen da mahaigaineko ingurunearekin nola lan egin azalduz.
Panelak panelak ikuspegi orokorra Panelak edozein unetan gehitu edo ezabatu ditzakezu. Saio bat lehen aldiz hasten duzunean, mahaigaineko ingurunean normalean panel bat dago pantailaren goiko ertzean eta beste panel bat pantailaren beheko ertzean. Panelekin ekintza hauek egin ditzakezu: Sortu panelak. Ezabatu panelak. Ezkutatu panelak. Objektuak gehitu panelei. Paneleko objektuak maneiatu. Panelak sortzeko Panel bat gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz panelean libre dagoen leku batean, eta aukeratu Panel berria. Panel berria mahaigaineko ingurunera gehituko da. Panel berriak ez du objekturik. Panel berria zure hobespenetara egokitzeko pertsonaliza dezakezu. Objektuak gehi diezazkiokezu panelari zure beharretara egokitzeko. Panelaren atzeko planoa ere alda dezakezu. Nahi adina panel sor ditzakezu. Panelak ezabatzeko Panel bat ezabatzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiaz panelean eta aukeratu Ezabatu panel hau. Panelak ezkutatzeko Panelek ezkutatzeko botoiak eduki ditzakete panelaren alde bakoitzean. Egin klik ezkutatzeko botoietan panela ezkutatzeko edo erakusteko. Panelei objektuak gehitzeko Panel batek hainbat objektu-mota eduki ditzake. ataleko panelak paneleko objektu-mota guztiak ditu.
Paneleko hainbat objektu dituen panela Paneleko hainbat objektu dituen panela. Legendak: Kalkulagailu-abiarazlea, Menua, CD erreproduzigailuaren applet-a, Tiradera, 'Blokeatu' botoia.
Objektu hauetako edozein mota guztietako panelei gehi diezaiekezu: Applet-ak applet-ak ikuspegi orokorra Applet-ak panel batean dauden aplikazio interaktibo txikiak dira, adibidez CD erreproduzigailua atalean. Applet bakoitzak erabiltzaile-interfaze arrunt bat du eta saguaren edo teklatuaren bidez erabil dezakezu. Applet hauek zure paneletan dituzu lehenespenez: Menu-barra: Aplikazioak menurako eta Ekintzak menurako sarbidea ematen dizu. Menuak erabil ditzakezu aplikazioak, hobespen-tresnak eta mahaigaineko inguruneko bestelako atazak atzitzeko. Leiho-zerrenda: Irekita dagoen leiho bakoitzarentzat botoi bat bistaratzen du. Leiho-zerrendaren botoian klik egin dezakezu leihoak ikonotu eta leheneratzeko. Lehenespenez, Leiho-zerrenda pantailaren beheko ertzeko panelean ageri da. Laneko arearen aldatzailea: Laneko areen ikuspegia bistaratzen du. Laneko arearen aldatzailea erabil dezakezu laneko area batetik bestera joateko. Lehenespenez, Laneko arearen aldatzailea pantailaren behean ertzeko panelean ageri da. Applet bat panel bat gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz panelean libre dagoen leku batean, eta aukeratu Gehitu panelari. Aukeratu behar duzun applet-a azpimenu hauetako batean: Gehigarriak Denbora-pasak Internet Multimedia Utilitatea Abiarazleak Abiarazle batek aplikazio jakin bat abiarazten du, komando bat exekutatzen du edo fitxategi bat irekitzen du. ataleko kalkulagailuaren ikonoa Kalkulagailua aplikazioaren abiarazlea da. Abiarazlea panel edo menu batean egon daiteke. Egin klik abiarazlean, abiarazlearekin lotuta dagoen ekintza burutzeko. Aplikazioetarako zeure abiarazleak sor ditzakezu. Adibidez, sarritan erabiltzen duzun testu-prozesadore baterako abiarazlea sor dezakezu eta abiarazlea panelean jar dezakezu sarbidea errazteko. Abiarazle berri bat panel bat gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz panelean libre dagoen leku batean, eta aukeratu Gehitu panelari Abiarazlea. Bestela, menutik abiarazle bat gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz panelean libre dagoen leku batean eta aukeratu Gehitu panelari Menuko abiarazlea. Aukeratu azpimenuetatik gehitzeko abiarazlea. Botoiak Panelei botoiak gehi diezazkiekezu funtzio arruntei sarbide azkarra emateko. Botoi hauek gehi diezazkiekezu panelei: Behartu irtetera: Erabili botoi hori komandoei erantzuten ez dieten aplikazioak amaitzeko. Blokeatu: Egin klik botoi horretan pantaila blokeatzeko. ataleko 'Blokeatu' ikonoa Blokeatu botoia da. Amaitu saioa: Egin klik botoi horretan saioa amaitzeko Exekutatu: Egin klik botoi horretan Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroa irekitzeko, eta haren bidez komandoak exekutatu ahalko dituzu. Pantaila-argazkia: Egin klik botoi horretan pantailaren argazkia egiteko. Bilatu: Egin klik botoi horretan Bilaketa-tresna aplikazioa irekitzeko, eta haren bidez fitxategiak bila ditzakezu. Erakutsi mahaigaina: Egin klik botoi horretan leiho guztiak ikonotzeko eta mahaigaina erakusteko. Applet bati botoiak gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz panelean libre dagoen leku batean, eta aukeratu Gehitu panelari Ekintzak. Behar duzun botoia aukera dezakezu. Menuak Mahaigaineko inguruneko funtzio guztiak atzi ditzakezu menuen bidez. Panel lehenetsietan menuak daude; beraz, menuen eta panelen konbinazio bat erabil dezakezu atazak burutzeko. Panel batetik menu bat irekitzeko, egin klik menua adierazten duen ikonoan. Menu-barratik menu bat irekitzeko, egin klik menua adierazten duen testuan. Panelei gehitzen dizkiezun menuak ikono gezidun batez adierazten dira. Geziak ikonoak menua adierazten duela esan nahi du. ataleko ikonoa Mahaigaineko hobespenak menua panelari gehitzen diozunean bistaratzen den ikonoa da. Menu nagusia edozein panela ri gehi diezaiokezu. Menu nagusia panel bati gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz paneleko leku libre batean eta aukeratu Gehitu panelariMenu nagusia. Menu-barra ere edozein panelari gehi diezaiokezu. Menu-barra panel bati gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz paneleko leku libre batean eta aukeratu Gehitu panelariMenu-barra. Tiraderak Tiraderak panel baten luzapen irristakorrak dira eta tiraderaren ikono batetik ireki edo itxi ditzakezu, hemen ikus daitekeen bezala: . Tiraderak lana antolatzeko lagungarriak izan daitezke aldi berean aplikazio ugari exekutatzen dituzunean. Elementu funtzional berdinak tiradera batean jar ditzakezu eta tiradera hori beste panel-mota batean jar dezakezu. Applet bati tiradera bat gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz panelean libre dagoen leku batean, eta aukeratu Gehitu panelariTiradera. Tiradera bat irekitzeko, egin klik tiraderan. Tiradera bat ixteko, egin klik berriro tiraderan.
Paneleko objektuak manipulatzeko Paneleko objektuak manipulatzeko modu bat baino gehiago dago: Mugitu objektuak panelean edo panel batetik bestera. Objektuak kokaleku batetik bestera eraman ditzakezu panelean. Objektua panel batetik bestera ere eraman dezakezu. Erabili saguaren erdiko botoia paneleko objektua kokaleku berrira arrastatzeko. Kopiatu menu-elementuak panelean. Arrastatu elementua menutik panelera. Bestela, menu-elementua abiarazlea bada, egin klik eskuineko botoiaz menu-elementuan eta aukeratu Gehitu abiarazle hau panelari.
Menuak menuak ikuspegi orokorra Mahaigaineko inguruneko funtzio guztiak atzi ditzakezu menuen bidez. Panel lehenetsietan menuak daude; beraz, menuen eta panelen konbinazio bat erabil dezakezu atazak burutzeko. Goiko ertzeko panelean Menu-barra dago. Menu-barran Aplikazioak menua eta Ekintzak menua daude. Aplikazioak menua eta Ekintzak menua erabil ditzakezu ia aplikazio estandar, komando eta konfigurazio-aukera guztiak atzitzeko. Aplikazioak eta Ekintzak menuetako elementuak Menu nagusiaren bidez ere atzi ditzakezu. Menu-barra panel bati gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz panelean eta aukeratu Gehitu panelari Menu-barra. Menu nagusia panel bati gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz panelean eta aukeratu Gehitu panelari Menu nagusia. Menu nagusia estilizatutako oinatz baten ikonoaz adierazten da, hemen azaltzen den bezala: 'Menu nagusia' ikonoa. Egin klik paneleko Menu nagusia botoian Menu nagusia irekitzeko. Nahi adina menu gehi diezaiekezu zure panelei. Panel bati gehitu diozun menua irekitzeko, egin klik paneleko menuaren ikonoan. Menuetan bestelako ekintzak burutu ditzakezu, adibidez, menu-elementuak paneletan kopiatzea. Leihoak leihoak ikuspegi orokorra Leiho bat baino gehiago bistara ditzakezu aldi berean mahaigaineko ingurunean. Leiho bakoitzak marko bat du. Leiho-markoak kontrol-elementu aktiboak ditu eta haiek leihoekin lan egiteko erabil ditzakezu. Leiho-motak Mahaigaineko ingurunean leiho-mota hauek daude: Aplikazio-leihoak Aplikazio bat exekutatzen duzunean, markoak normalean leihoa inguratzen du. Aplikazio-leihoaren goiko ertzean titulu-barra dago. Titulu-barrak dituen botoiak leihoekin lan egiteko erabil ditzakezu. Aplikazio-leihoko markoko botoien bidez hainbat ekintza burutu ditzakezu; adibidez Leihoa menua ireki edo leihoa itxi dezakezu. Leihoa menuan leihoekin erabil ditzakezun komandoak daude. Elkarrizketa-leihoak Elkarrizketa-leihoak prozesu interaktiboekin lotuta daude. Elkarrizketa-leihoan leiho-marko bat eta panel interaktibo bakarra dago eta panelak informazioa eta kontrolak ematen ditu erabiltzailearentzat. Eskuliburu honetan elkarrizketa-leihoaren zati interaktiboa elkarrizketa-koadrotzat hartzen da. Elkarrizketa-leiho bateko markoko botoien bidez Leihoa menua ireki edo elkarrizketa-leihoa itxi dezakezu. Leihoak manipulatzeko Aplikazio-leiho edo elkarrizketa-leiho baten markoa leihoarekin hainbat ekintza egiteko erabiltzen da. Kontrol-elementu gehienak leiho-markoaren goiko ertzean daude. atalak aplikazio-leiho tipiko baten markoaren goiko ertza erakusten du.
Aplikazio-leiho tipiko baten goiko ertza Aplikazio-leiho baten markoaren goiko ertza. Legendak: Leihoa menuaren botoia, Titulu-barra, Ikonotu, Maximizatu, Itxi leihoa botoiak.
Leiho-marko baten kontrol-elementu aktiboak hauek dira: Kontrol-elementua Azalpena Leihoa menua botoia Egin klik Leihoa menua botoian Leihoa menua irekitzeko. Titulu-barra Titulu-barra leihoa lekuz aldatzeko eta biltzeko erabil dezakezu. Ikonotu botoia Egin klik Ikonotu botoian leihoa ikonotzeko. Maximizatu botoia Maximizatu botoia leihoa maximizatu eta leheneratzeko erabil dezakezu. Leiho bat maximizatzeko, egin klik Maximizatu botoian. Leihoa leheneratzeko, egin klik Maximizatu botoian berriro. Itxi leihoa botoia Egin klik Itxi leihoa botoian leihoa ixteko. Ertza Egin klik eskuineko botoiaz ertzean Leihoa menua irekitzeko. Leihoen tamaina aldatzeko, hartu leihoaren ertza, baina ez titulu-barra. Arrastatu ertza leihoak zuk nahi duzun tamaina izan arte.
Leiho bati fokua emateko Fokua duen leihoak saguaren eta teklatuaren sarrera jaso dezake. Aldiko leiho bakarra enfoka daiteke. Fokua duen leihoak ez du beste leihoen itxura berdina izaten. Elementu hauek erabil ditzakezu leiho bati fokua emateko: Elementua Ekintza Sagua Egin klik leihoan, leihoa ikusgai badago. Laster-teklak Erabili laster-teklak irekita dagoen leiho batetik bestera joateko. Leiho bati fokua emateko, askatu teklak. Leiho batetik bestera aldatzeko laster-tekla lehenetsiak AltTab dira. Leiho-zerrenda Egin klik Leiho-zerrendan leihoa adierazten duen botoian. Laneko arearen aldatzailea Egin klik Laneko arearen aldatzailearen pantailan fokua eman nahi diozun leihoan.
Laneko areak laneko areak ikuspegi orokorra Leiho bat baino gehiago bistara ditzakezu aldi berean mahaigaineko ingurunean. Leihoak mahaigaineko ingurunetan zatituta bistaratzen dira, zati horiek laneko areak dira. Laneko area lanerako erabil dezakezun area bereizi bat da. Laneko area guztiek mahaigain bera, panel berak, eta menu berak dituzte. Hala ere, laneko area bakoitzean aplikazio desberdinak exekutatu eta leiho desberdinak ireki daitezke. Aldiko laneko area bakarra bistara dezakezu mahaigaineko ingurunean, baina beste laneko areatan leihoak irekita eduki ditzakezu. Laneko areen bidez mahaigaineko ingurunea antola dezakezu aldi berean hainbat aplikazio exekutatzean. Uneko laneko area leihoez betetzen denean, zure lana beste laneko area batera eraman dezakezu. Beste laneko area batera joan zaitezke eta aplikazio gehiago abiarazi. Laneko areak Laneko arearen aldatzailea applet-ean bistaratzen dira. atalean, Laneko arearen aldatzaileak lau laneko area ditu. Lehen hiru laneko areek leiho irekiak dituzte. Azken laneko areak unean ez du leiho aktiborik.
Laneko arearen aldatzailean bistaratutako laneko areak Laneko arearen aldatzailea. Testuinguruak azaltzen du irudia.
Laneko area batetik bestera aldatzeko laneko areak batetik bestera aldatzea Laneko area batetik bestera aldatzeko, jarraitu urrats hauei: Laneko arearen aldatzailean, egin klik lan egin nahi duzun laneko arean. Sakatu KtrlAlteskuinera gezia uneko laneko arearen eskuineko laneko areara aldatzeko. Sakatu KtrlAltezkerrera gezia uneko laneko arearen ezkerreko laneko areara aldatzeko. Laneko areak gehitzeko laneko areak kopurua adieraztea Mahaigaineko ingurunera laneko areak gehitzeko, egin klik eskuineko botoiarekin Laneko arearen aldatzailea applet-ean eta aukeratu Hobespenak. Orduan, Laneko arearen aldatzailearen hobespenak elkarrizketa-koadroa irekitzen da. Erabili Laneko areen kopurua biratze-botoia behar dituzun laneko areen kopurua adierazteko.
Nautilus fitxategi-kudeatzailea Nautilus fitxategi-kudeatzailea fitxategi-kudeatzailea fitxategi-kudeatzailea ikuspegi orokorra Nautilus fitxategi-kudeatzaileak fitxategi, aplikazio, FTP gune eta URIetarako sarbide integratua ematen du. Fitxategi-kudeatzailearen leiho bat irekitzeko, aukeratu Aplikazioak Etxeko karpeta. Irudi honek karpeta baten edukia bistaratzen duen fitxategi-kudeatzailearen leiho bat erakusten du. Fitxategi-kudeatzailearen leihoaren adibide bat. Testuinguruak azaltzen du irudia. Fitxategi-kudeatzailearen leihoan panel hauek daude: Albo-panela Honen bidez fitxategien artean nabiga dezakezu. Panel honek uneko fitxategiari edo karpetari buruzko informazioa ere bistaratzen du. Albo-panela leihoaren ezkerrean dago. Ikusteko panela Fitxategien eta karpeten edukia bistaratzen du. Ikusteko panela leihoaren eskuinean dago. Nautilusen bidez hau egin dezakezu: Fitxategiak eta karpetak ikusi Fitxategiak eta karpetak ikono gisa edo zerrenda gisa ikus ditzakezu. Fitxategi-mota batzuen edukia fitxategi-kudeatzailearen leihoan ikus dezakezu. Bestela, fitxategiak fitxategi-kudeatzailean ireki ditzakezu aplikazio egokian. Fitxategiak eta karpetak kudeatu Fitxategi-kudeatzailea fitxategiak eta karpetak sortu, lekuz aldatu, kopiatu, kendu eta izenez aldatzeko erabil dezakezu. Script-ak exekutatu Fitxategi-kudeatzailean script-ak exekuta ditzakezu, eta script-ak exekutatzeko fitxategiak eta karpetak hauta ditzakezu. Fitxategiak eta karpetak pertsonalizatu Fitxategie eta karpetei ikurrak gehi diezazkiekezu egoera jakin bat adierazteko. Adibidez, Garrantzitsua ikurra gehi diezaiokezu fitxategi bati, fitxategia garrantzitsua dela adierazteko. Karpetak pertsonalizatzeko ere modu bat baino gehiago dago: Gehitu ohar bat karpetari.Zehaztu atzeko planoaren eredu pertsonalizatua karpetarentzat.Zehaztu zoomaren ezarpena karpetarentzat. ireki Uniform Resource Identifiers (URIs) bereziak GNOMEren mahaigainak URI bereziak ditu eta haien bidez fitxategi-kudeatzailetik funtzio berezi batzuk atzi ditzakezu. Adibidez, hobespen-tresnak atzitzeko, preferences:/// URIa atzi dezakezu fitxategi-kudeatzailean. Idatzi CDak Fitxategi-kudeatzaileak kokaleku berezi bat ematen du eta han CD batean idatzi nahi dituzun fitxategiak eta karpetak kopiatu ditzakezu. Kokalekuko edukia CDan erraz idatz dezakezu. Fitxategi-kudeatzaileak mahaigaina ere sortzen du. Fitxategiak fitxategi-kudeatzailetik irekitzeko Ireki nahi duzun fitxategia dagoen karpetara nabigatzeko, egin klik bikoitza ikusteko paneleko karpetaren ikonoetan. Ireki nahi duzun fitxategia bistaratuta dagoenean, egin klik bikoitza fitxategiaren ikonoan fitxategia irekitzeko. Fitxategiak karpeta batetik bestera eramateko Fitxategik karpeta batetik bestera eraman daitezke fitxategi-kudeatzailearen leiho bat edo gehiago irekiz. Ireki karpeta desberdin bat leiho bakoitzean, eta arrastatu fitxategiak leiho batetik bestera. Mahaigaina eta mahaigaineko objektuak Nautilus-en mahaigaina mahaigaina mahaigaina ikuspegi orokorra Mahaigaina atzeko planoaren osagai aktiboa da. Mahaigaina ekintza hauek egiteko erabil dezakezu: Aplikazioak abiarazi eta fitxategiak eta karpetak ireki. Mahaigaineko objektuak gehi ditzakezu sarritan erabiltzen dituzun fitxategi, karpeta eta aplikazioetarako sarbide erosoa izateko. Adibidez, sarri erabiltzen duzun aplikazio baterako abiarazle bat gehi dezakezu. Ireki Mahaigaina menua. Egin klik eskuineko botoiaz mahaigainean, Mahaigaina menua irekitzeko. Mahaigaina menua mahaigainean ekintzak egiteko erabil dezakezu. Fitxategi-kudeatzaileak mahaigaina kudeatzen du. Mahaigaineko objektuak irekitzeko Mahaigaineko objektu bat irekitzeko, egin klik bikoitza objektuan. Nautilus leihoan hobespenak ezar ditzakezu, objektuan klik behin egin eta ekintza lehenetsia exekutatzeko. Mahaigainari objektuak gehitzeko Mahaigaineko objektuak gehi ditzakezu sarritan erabiltzen dituzun fitxategi, karpeta eta aplikazioetarako sarbide erosoa izateko. Objektuak mahaigainari hainbat modutara gehi diezazkiokezu: Erabili Mahaigaina menua mahaigainari abiarazle bat gehitzeko. Arrastatu objektu bat fitxategi-kudeatzailearen leihotik mahaigainera. Adibidez, asko erabiltzen duzun fitxategi bati esteka sinboliko bat sor diezaiokezu, eta esteka mahaigainera arrastatu dezakezu. Estekaren ikonoa mahaigainera eramango duzu. Fitxategia irekitzeko, egin klik bikoitza ikonoan. Fitxategiak eta karpetak ere mahaigainera arrasta ditzakezu. Arrastatu aplikazio-abiarazle bat menutik mahaigainera. Adibidez, sarri erabiltzen duzun aplikazio baterako abiarazlea duen menua ireki dezakezu, eta abiarazlea mahaigainera arrastatu dezakezu. 'Hasi hemen' kokalekua 'Hasi hemen' ikonoa. 'Hasi hemen' kokalekua ikuspegi orokorra fitxategi-kudeatzailea 'Hasi hemen' kokalekua 'Hasi hemen' kokalekua Hasi hemen kokalekuaren bidez funtzio hauek atzi ditzakezu: Aplikazioak Egin klik bikoitza Aplikazioak aukeran GNOMEren funtsezko aplikazioak atzitzeko. Aplikazioak menua ere atzi dezakezu Menu-barra eta Menu nagusiaren bidez. Mahaigaineko hobespenak Egin klik bikoitza Mahaigaineko hobespenak aukeran mahaigaineko ingurunea pertsonalizatzeko. Sistema zerbitzari gisa konfiguratzeko eta beste sistema-ezarpenak aukeratzeko bidea ematen duten programak ere atzi ditzakezu Hasi hemen kokalekua hainbat modutara atzi dezakezu: Fitxategi-kudeatzailearen leihotik Aukeratu JoanHasi hemen. Hasi hemen kokalekuko edukia leihoan bistaratzen da. Mahaigainetik Egin klik bikoitza mahaigaineko Hasi hemen objektuan. Hasi hemen kokalekuko edukia fitxategi-kudeatzailearen leihoan bistaratzen da. Mahaigaineko inguruneko hobespenak hobespen-tresnak ikuspegi orokorra Mahaigaineko inguruneko hobespen-tresnak mahaigaineko ingurunearen ia eginbide guztiak konfiguratzeko erabil ditzakezu. Tresna bakoitzak mahaigaineko ingurunearen portaeraren zati jakin bat kontrolatzen du. Adibidez, hobespen-tresna bat mahaigaineko ingurunerako gai bat hautatzeko erabil dezakezu. Gaia ezarpen koordinatuen multzoa da eta horiek interfazeko zati batek zein itxura izango duen zehazten dute. Erosoagoa izan dadin, tresnak taldetan banatuta daude: Oinarrizkoa Erabilerraztasuna Aurreratuak Mahaigaineko inguruneko hobespen-tresnak irekitzeko, aukeratu modu hauetako bat: Aukeratu AplikazioakMahaigaineko hobespenak. Aukeratu behar duzun elementua azpimenuetan. Egin klik bikoitza mahaigaineko Hasi hemen objektuan. Nautilus-en leihoa irekiko da Hasi hemen objektuaren kokalekuan. Egin klik bikoitza Nautilus-en leihoko Mahaigaineko hobespenak objektuan hobespen-tresnak bistaratzeko. Egin klik bikoitza nahi duzun elementuan. Aplikazioak aplikazioak ikuspegi orokorra GNOMEren mahaigainarekin emandako aplikazioek hainbat ezaugarri dituzte. Adibidez, aplikazioek itxura eta izaera iraunkorra dute. Aplikazioek ezaugarri berdinak dituzte aplikazioek programazioko liburutegi berdinak erabiltzen baitituzte. GNOMEren programazio-liburutegi estandarrak erabiltzen dituen aplikazioa GNOMErekin bateragarria den aplikazioa da. Adibidez, Nautilus eta gedit testu-editorea aplikazioak GNOMErekin bateragarriak dira. GNOMEk liburutegiak eskaintzen ditu sistema eragileak eskaintzen dituen liburutegiez gain. Haien bidez GNOMEk lehendik dauden aplikazioak eta GNOMErekin bateragarriak diren aplikazioak exekuta ditzake. Adibidez, sistema eragilea UNIXen oinarrituta badago, uneko X11 aplikazioak eta Motif aplikazioak GNOMEren mahaigainetik exekuta ditzakezu. GNOMErekin bateragarriak diren aplikazioen ezaugarri batzuk hauek dira: Itxura eta izaera iraunkorra GNOMErekin bateragarriak diren aplikazioek itxura eta izaera iraunkorra dute. GNOMErekin bateragarriak diren aplikazioek hobespen-tresnetan zehaztutako itxura eta izaeraren ezarpenak erabiltzen dituzte. Tresna hauek erabil ditzakezu GNOMErekin bateragarriak diren aplikazioen itxura eta izaera aldatzeko:Menuak eta tresna-barrak hobespen-tresna Gaia hobespen-tresna Menu-barrak, tresna-barrak eta egoera-barrak GNOMErekin bateragarriak diren aplikazio gehienek menu-barra, tresna-barra eta egoera-barra dute. Menu-barran Fitxategia menua eta Laguntza menua daude beti. Fitxategia menuan Irten menu-elementua dago beti, eta Laguntza menuan beti dago Honi buruz menu-elementua. Tresna-barra menu-barraren azpian ageri den barra da. Tresna-barran gehien erabiltzen diren komandoen botoiak daude. Egoera-barra leihoaren behealdean dagoen barra da eta leihoan ikusten ari zarenaren uneko egoera zein den adierazten du. GNOMErekin bateragarriak diren aplikazioek beste barra batzuk ere eduki ditzakete. Adibidez, Nautilus-ek helbide-barra bat du. GNOMErekin bateragarriak diren aplikazioetako barra batzuk bereizgarriak dira. Hau da, barrak helduleku bat du eta hura hartu eta barra beste kokaleku batera arrasta dezakezu. Barra leihoaren edo pantailaren beste alde batera arrasta dezakezu. Adibidez, fitxategi-kudeatzaileko menu-barra, tresna-barra eta helbide-barra bereiz ditzakezu. Laster-tekla lehenetsiak GNOMErekin bateragarriak diren aplikazioek laster-tekla berdinak erabiltzen dituzte ekintza bera burutzeko. Adibidez, GNOMErekin bateragarria den aplikazio batetik irteteko, sakatu KtrlQ. GNOMErekin bateragarria den aplikazio bateko ekintza bat desegiteko, sakatu KtrlZ. Arrastatu eta jaregin GNOMErekin bateragarriak diren aplikazioek protokolo bera erabiltzen dute arrastatu eta jaregin eragiketak egiteko. Beraz, GNOMErekin bateragarriak diren aplikazioek antzeko erantzuna dute elementuak arrastatu eta jaregitean. Protokolo bera erabiltzean, GNOMErekin bateragarriak diren aplikazioak elkarrekin eragiketak egin ditzakete modu berezi batean. Adibidez, GNOMErekin bateragarriak diren aplikazioek arrastatzen dituzun elementuen formatua ezagutzen dute. HTML fitxategi bat Nautilus-en leihotik web arakatzaile batera arrastatzen duzunean, fitxategia HTML formatuan bistaratzen da arakatzailean. Bestalde, HTML fitxategia testu-editore batera arrastatzean, fitxategia testu arrunteko formatuan bistaratzen da testu-editorean. Gehiago jakiteko laguntza nola aurkitu Mahaigaineko inguruneak laguntza ematen dizu area hauei buruz informazio gehiago nahi izanez gero: Mahaigaineko inguruneko gaiak Applet-ak Aplikazioak Mahaigaineko inguruneko gaiei buruz gehiago jakiteko laguntza laguntza-sistema abiaraztea laguntza mahaigaineko inguruneko gaiak Mahaigaineko inguruneko gaiei buruz informazio gehiago Yelp laguntza-sistema integratuan topa dezakezu. Yelp laguntza-sistema abiarazteko, aukeratu Aplikazioak Laguntza. Applet-ei buruz gehiago jakiteko applet-ak laguntza lortzea laguntza applet-ak Applet jakin bati buruz gehiago jakiteko, egin klik eskuineko botoiaz applet-ean eta aukeratu Laguntza. Aplikazioei buruz gehiago jakiteko aplikazioak laguntza laguntza aplikazioak Aplikazio jaki bati buruz gehiago jakiteko, abiarazi aplikazioa eta aukeratu Laguntza Edukia. Bestela, abiarazi aplikazioa eta sakatu F1.