Nautilus fitxategi-kudeatzailea Kapitulu honetan Nautilus fitxategi-kudeatzailea nola erabili azaltzen da. Nautilus fitxategi-kudeatzailearen sarrera fitxategi-kudeatzailea sarrera Nautilus fitxategi-kudeatzaileak fitxategi eta aplikazioetarako sarbide integratua ematen du. Fitxategi-kudeatzailearen bidez hau egin dezakezu: Fitxategiak eta karpetak bistaratu. Fitxategiak eta karpetak kudeatu. Script-ak exekutatu. Fitxategiak eta karpetak pertsonalizatu. URI kokaleku bereziak ireki. Idatzi informazioa CDan. Nautilus-ek mahaigana ere kudeatzen du. Mahaigaina mahaigaineko gainerako osagai guztien atzean dago. Mahaigaina erabiltzaile-interfazearen osagai aktiboa da. Fitxategi-kudeatzailearen leihoen bidez fitxategiak eta karpetak bistaratu eta kudeatu ditzakezu. Fitxategi-kudeatzailearen leihoa hainbat modutara ireki dezakezu: Egin klik bikoitza mahaigaineko Etxea objektuan. Aukeratu Aplikazioak Etxeko karpeta. Egin klik eskuineko botoiaz mahaigainean, Mahaigaina menua irekitzeko. Aukeratu Leiho berria. Fitxategi-kudeatzaileak etxeko helbideko edukia bistaratzen du ikusteko panelean. Fitxategi-kudeatzailearen leihoak fitxategi-kudeatzailea leihoak Fitxategi-kudeatzailearen leihoen bidez fitxategiak eta karpetak bistaratu eta kudeatu ditzakezu. irudiak karpeta baten edukia bistaratzen duen fitxategi-kudeatzailearen leiho bat erakusten du.
Fitxategi-kudeatzailearen leiho bateko karpetako edukia <indexterm><primary>fitxategi-kudeatzailea</primary><secondary>ikono-ikuspegia</secondary><tertiary>irudia</tertiary></indexterm> Fitxategi-kudeatzailearen leiho bateko karpeta. Legendak: Menu-barra, tresna-barra, helbide-barra, zoom-botoiak, albo-panela, ikusteko panela.
irudiak fitxategi-kudeatzailearen leihoen osagaiak erakusten ditu. Fitxategi-kudeatzailearen leihoaren osagaiak Osagaia AzalpenaMenu-barra Fitxategi-kudeatzailean egiten diren atazei dagozkien menuak daude.Tresna-barra Fitxategi-kudeatzailean egiten diren atazei dagozkien botoiak daude.Helbide-barra Elementu hauek ditu: Helbidea eremua edo Joan eremua: Haren bidez zein fitxategi, karpeta edo URI ikusi nahi duzun zehatz dezakezu. Zoom-botoiak: Ikusteko paneleko elementuen tamaina alda dezakezu. Ikusi honela goitibeherako zerrenda: Ikusteko panelean elementuak nola erakutsi aukera dezakezu.Albo-panela Funtzio hauek burutzen ditu: Uneko fitxategiari edo karpetari buruzko informazioa erakusten du. Fitxategietan batetik bestera nabiga dezakezu. Albo-panelean dagoen goitibeherako zerrendaren bidez albo-panelean zer erakutsi aukera dezakezu. Aukera hauek dituzu: Informazioa Ikurrak Historia Oharrak ZuhaitzaIkusteko panela Hurrengo hauen edukia erakusten du: Fitxategi-mota jakin batzuk Karpetak FTP guneak URI bereziei dagozkien helbideakEgoera-barra Egoerari buruzko informazioa bistaratzen du.
Fitxategi-kudeatzailearen leihoetatik laster-menua ere ireki daiteke. Laster-menu hau irekitzeko, egin klik eskuineko botoiaz fitxategi-kudeatzailearen leihoan. Menu horretako elementuak aldatu egingo dira eskuineko botoiaz klik egiten duzun lekuaren arabera. Adibidez, fitxategi edo karpeta batean eskuineko botoiaz klik egiten duzunean, fitxategiari edo karpetari buruzko elementuak aukera ditzakezu. Ikusteko panelaren atzeko planoan eskuin botoiaz klik egitean, ikusteko paneleko elementuen bistaratzearekin lotutako elementuak aukera ditzakezu. Ikusteko panela fitxategi-kudeatzailea ikusteko panela ikusteko panela ikusteko panela sarrera Ikusteko panelean hauen edukia bistara daiteke: Fitxategi-mota jakin batzuk Karpetak FTP guneak URI bereziei dagozkien helbideak ikustailearen osagaiak Fitxategi-kudeatzaileak ikustailearen osagaiak ditu eta haien bidez fitxategi-mota jakin batzuk bistara daitezke ikusteko panelean. Adibidez, testu-ikustailea erabil dezakezu ikusteko panelean testu-fitxategiak bistaratzeko. irudiak ikusteko panelean bistaratutako testu-fitxategi bat erakusten du.
Fitxategi-kudeatzailearen leihoko testu-fitxategia Fitxategi-kudeatzailearen leihoa ikusteko panelean testu-fitxategiarekin. Albo-panelean hau dago: fitxategiaren ikonoa, fitxategiaren informazioa, fitxategiaren ikurra, Ireki gedit-ekin, Ireki honekin botoiak.
Fitxategia ikusteko panelean bistaratzeak abantaila hauek ditu: Aplikazio bat abiarazten duzunean baino sistema-baliabide gutxiago erabiltzen ditu. Aplikazio bat abiarazten duzunean baino denbora baino gutxiago irauten du. Bestalde, ezin da fitxategirik editatu ikusteko panelean. Fitxategi-kudeatzailean karpetako edukia hainbat modutara bistaratzeko aukera ematen duten ikuspegiak ere badaude. Adibidez, karpeta bateko edukia ikuspegi-mota hauetan bistara dezakezu: Ikono-ikuspegia: Karpetako elementuak ikono gisa erakusten ditu. Zerrenda-ikuspegia: Karpetako elementuak zerrenda gisa erakusten ditu. Audio-ikuspegia: Karpetako audio-elementuak bakarrik erakusten ditu. Erabili Ikuspegia menua, karpeta nola bistaratu aukeratzeko. Ikuspegiei buruz informazio gehiago nahi izanez gero, ikus .
Albo-panela fitxategi-kudeatzailea albo-panela sarrera albo-panela fitxategi-kudeatzailea Albo-panela bistaratzeko, aukeratu Ikuspegia Albo-panela. Albo-panelean zein informazio ikusi nahi duzun aukera dezakezu. Hauetako bat bistaratzea aukera dezakezu: Informazioa Uneko fitxategia edo uneko karpeta adierazten duen ikonoa bistaratzen du. Uneko fitxategiari edo karpetari buruzko informazioa ere bistaratzen du. Ikusteko panelean fitxategi bat bistaratzen bada, albo-panelean botoiak agertuko dira. Botoien bidez fitxategi batean ekintza lehenetsiaz gain bestelako ekintzak burutu ditzakezu. Ikurrak Fitxategi edo karpeta bati gehi diezazkiokezun ikurrak ditu. Ikurrei buruz informazio gehiago lortzeko, ikus hurrengo atala. Historia Azkena bisitatu dituzun fitxategien, karpeten, FTP guneen eta URIen historia-zerrenda dago. Oharrak Fitxategiei eta karpetei oharrak gehi diezazkiekezu. Zuhaitza Fitxategi-sistema egitura hierarkikoan bistaratzen du. Zuhaitza fitxategietan batetik bestera nabigatzeko erabil dezakezu. Albo-panela ixteko, egin klik albo-paneleko goiko eskuineko X botoian. Ikonoak eta ikurrak fitxategi-kudeatzailea ikonoak sarrera fitxategi-kudeatzailea ikurrak ikurrak ikurrak sarrera Ikono-ikuspegian, fitxategi-kudeatzaileak fitxategiak eta karpetak ikono gisa bistaratzen ditu. Fitxategi-ikonoei eta karpeta-ikonoei ikurrak gehi diezazkiekezu. Elementu bat nabarmentzeko hari gehi diezaiokezun ikono txikia da ikurra. Adibidez, fitxategi bat garrantzitsu gisa markatzeko, Garrantzitsua ikurra gehi diezaiokezu fitxategi-ikonoari ondorengo efektu bisuala lortzeko: Fitxategi-ikonoa 'Garrantzitsua' ikurrarekin. Ikono bati ikur bat gehitzeari buruz informazio gehiago lortzeko, ikus . Taula honetan fitxategi-ikonoaren egitura azaltzen da: Osagaia Azalpena 'Garrantzitsua' ikurra. Ikurra. Ikur hori Garrantzitsua ikurra da. Testu-fitxategiaren ikonoa. Fitxategia irudikatzen duen ikonoa. Ikono horrek fitxategiaren edukiaren aurrebista eduki dezake. Ikono-epigrafea. Ikono-epigrafea. Ikono-epigrafean bistaratzen diren informazio-elementuak alda daitezke. Fitxategi-kudeatzailean elementu-mota hauentzako ikur lehenetsiak daude: Esteka sinbolikoak Elementu horientzat baimen hauek dituzu:baimenak eta ikurrak Irakurtzeko baimena soilik Irakurtzeko eta idazteko baimenik ez Taula honetan ikur lehenetsiak ageri dira: Ikur lehenetsia Azalpena Esteka sinbolikoaren ikurra. esteka sinbolikoak eta ikurrak Esteka sinbolikoa Irakurtzeko baimena soilik duen ikurra. Irakurtzeko baimena soilik Irakurtzeko eta idazteko baimenik gabeko ikurra. Irakurtzeko eta idazteko baimenik ez
Ordenagailuan zehar nabigatzea fitxategi-kudeatzailea nabigatzea Fitxategi-kudeatzailearen leiho bakoitzak fitxategi, karpeta, FTP gune edo URI kokaleku berezi bakarraren edukia bistaratzen du. Atal honetan honakoa azaltzen da: Nola bistaratu elementuak fitxategi-kudeatzailearen leihoetan. Nola ireki fitxategiak fitxategi-kudeatzailearen leihoetatik. Nola nabigatu fitxategi-sistemako fitxategietan eta karpetetan. Nola nabigatu FTP guneetan. Nola atzitu URI kokaleku bereziak. Etxeko helbidea bistaratzeko Etxeko helbidearen ikonoa. fitxategi-kudeatzailea Etxeko helbidea Etxeko helbidea Etxeko helbidea bistaratzea Etxeko helbidea bistaratzeko, egin ekintza hauetako bat: Egin klik bikoitza mahaigaineko Etxea objektuan. Fitxategi-kudeatzailearen leiho batean, aukeratu Joan Etxea. Fitxategi-kudeatzailearen leihoan, egin klik tresna-barrako Etxea botoian. Fitxategi-kudeatzailearen leihoak etxeko helbidearen edukia bistaratzen du. Bistaratzea birkargatzeko, egin klik Birkargatu botoian. Karpeta bat bistaratzeko fitxategi-kudeatzailea karpetak bistaratzea Karpetako edukia hainbat modutara bistara dezakezu: Egin klik bikoitza ikusteko paneleko karpetan. Helbidea eremuan, idatzi bistaratu nahi duzun karpetaren bide-izena eta sakatu Sartu. Helbidea eremuan 'automatikoki osatu' eginbidea dago. Bide-izena idazten duzun bitartean, fitxategi-kudeatzaileak fitxategi-sistema irakurtzen du. Direktorio bakarra identifikatzeko adina karaktere idatzitakoan, fitxategi-kudeatzaileak direktorioaren izena bukatzen du Helbidea eremuan. Erabili albo-paneleko Zuhaitza. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus . Erabili tresna-barrako Atzera botoia eta tresna-barrako Aurrera botoia nabigazio-historia arakatzeko. Uneko karpeta baino maila bat gorago dagoen karpetara joateko, aukeratu Joan Gora. Bestela, egin klik tresna-barrako Gora botoian. Bistaratzea birkargatzeko, egin klik Birkargatu botoian. Bistaratu nahi duzun karpeta topatzen ez baduzu, erabili Bilaketa-tresna. Bilaketa-tresna abiarazteko, aukeratu Ekintzak Bilatu fitxategiak. Zuhaitza erabiltzea albo-paneletik fitxategi-kudeatzailea Zuhaitza, erabiltzea Zuhaitza, erabiltzea Zuhaitzak fitxategi-sistema egitura hierarkikoan bistaratzen du. Zuhaitzak fitxategi-sisteman nabigatzeko modu egokia eskaintzen du. Zuhaitza albo-panelean bistaratzeko, aukeratu Zuhaitza albo-paneleko goiko goitibeherako zerrendan. Zuhaitzean, karpetak honela irudikatzen dira: Karpetaren egoera Irudikapen grafikoa Karpeta itxia Eskuinera gezia Karpeta irekia Behera gezia irudian Zuhaitzarekin burutu ditzakezun atazak eta haiek nola egin azaltzen da. Zuhaitzeko atazak Ataza EkintzaIreki Zuhaitza. Aukeratu Zuhaitza albo-paneleko goiko goitibeherako zerrendan.Itxi Zuhaitza. Aukeratu beste elementu bat albo-panelaren goiko goitibeherako zerrendan.Ireki Zuhaitzeko karpeta bat. Egin klik Zuhaitzeko karpetaren ondoko gezian. Itxi Zuhaitzeko karpeta bat. Egin klik Zuhaitzeko karpetaren ondoko gezian.Bistaratu karpetako edukia ikusteko panelean. Hautatu Zuhaitzeko karpeta.Bistaratu fitxategiko edukia ikusteko panelean. Hautatu Zuhaitzeko fitxategia.
Hobespenak ezar ditzakezu Zuhaitzak fitxategiak bistara ez ditzan. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus .
Fitxategiak irekitzea fitxategi-kudeatzailea fitxategiak irekitzea Fitxategi bat irekitzen duzunean, fitxategi-kudeatzaileak fitxategi-mota horrentzako ekintza lehenetsia egiten du. Ekintza lehenetsia hauetako bat izan daiteke: Ikustailearen osagai bat erabiltzea fitxategia ikusteko panelean bistaratzeko. Fitxategia irekitzen duen aplikazio bat abiaraztea. Fitxategi-kudeatzaileak fitxategi baten edukia egiaztatzen du fitxategiaren mota zehazteko. Lehen lerroak fitxategiaren mota zehazten ez badu, fitxategi-kudeatzaileak fitxategiaren luzapena egiaztatzen du. Ireki nahi duzun fitxategia topatzen ez baduzu, erabili Bilaketa-tresna. Bilaketa-tresna abiarazteko, aukeratu Ekintzak Bilatu fitxategiak. Fitxategiak ikusteko panelean ikustea fitxategi-kudeatzailea fitxategiak ikusteko panelean ikustea ikusteko panela fitxategiak ikustailearen osagaietan ikustea Fitxategi-kudeatzaileak ikustailearen osagaiak ditu eta haien bidez fitxategi-mota jakin batzuk bistara daitezke ikusteko panelean. Adibidez, fitxategi-mota hauek bistara ditzakezu ikusteko panelean: Testu arrunteko fitxategiak PNG fitxategiak JPEG fitxategiak (Joint Photographic Experts Group) Ikusteko paneleko edukia birkargatzeko, aukeratu Ikusi Birkargatu. Ikusteko panelean elementu bat kargatzeari uzteko, aukeratu Ikusi Gelditu. Ikusteko panelean fitxategi bat bistaratzen duzunean, ikustailearen osagaiak menu-elementuak gehi ditzake fitxategi-kudeatzailearen menuetan. Menu-elementuak bistaratutako fitxategi-motarekin lotuta daude. Adibidez, PNG fitxategia bistaratzen duzunean, Editatu menuan 'irauli' eta 'biratu' menu-elementuak daude. Horrez gain, ikusteko panelean fitxategi-mota batzuk bistaratzen dituzunean, fitxategi-kudeatzailearen zoom-botoiak erabil ditzakezu elementuaren tamaina aldatzeko. Ekintza lehenetsia exekutatzeko fitxategi-kudeatzailea fitxategien ekintza lehenetsiak exekutatzea Fitxategi baten ekintza lehenetsia exekutatzeko, egin klik bikoitza fitxategian. Adibidez, testu soileko dokumentuen ekintza lehenetsia fitxategia testu-ikustailean bistaratzea bada, fitxategian klik bikoitza egin dezakezu fitxategia testu-ikustailean bistaratzeko. Fitxategi-kudeatzailearen hobespenak ezar ditzakezu, fitxategian behin klik egin eta ekintza lehenetsia exekutatu dadin. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus . Ekintza lehenetsi gabeak 'Ireki honekin' azpimenua erabiliz exekutatzeko fitxategi-kudeatzailea fitxategien ekintza lehenetsi gabeak exekutatzea Fitxategi baten ekintza lehenetsi gabeak exekutatzeko, jarraitu urrats hauei: Ikusteko panelean, hautatu zein fitxategitan burutu nahi duzun ekintza. Aukeratu Fitxategia Ireki honekin. Ireki honekin azpimenua irekiko da. Azpimenu horretako elementuak Fitxategi-motak eta programak hobespen-tresnako zati hauen edukiei dagozkie:Ekintza lehenetsia Editatu fitxategi-mota elkarrizketa-koadroko goitibeherako zerrenda Ikustailearen osagaia Editatu fitxategi-mota elkarrizketa-koadroko goitibeherako zerrenda Aukeratu ekintza bat Ireki honekin azpimenuan. Fitxategi bat bistaratzean bestelako ekintzak exekutatzeko fitxategi-kudeatzailea fitxategien bestelako ekintzak exekutatzea Ikusteko panelean fitxategi bat bistaratzen duzunean, baliteke albo-panelak botoiak edukitzea. irudiak albo-paneleko botoiak erakusten ditu ikusteko panelean testu-fitxategi bat bistaratuta dagoenean. Botoiek Fitxategi-motak eta programak hobespen-tresnan definitutako edozein ekintza irudikatzen dute. Ekintzak Editatu fitxategi-mota elkarrizketa-koadroko Ekintza lehenetsia goitibehera zerrendan definitzen dira Fitxategi-motak eta programak hobespen-tresnan. Egin klik botoi batean ekintza bat exekutatzeko. Adibidez, testu soileko dokumentuen ekintza lehenetsia fitxategia gedit aplikazioan irekitzea bada, Ireki gedit-ekin botoia bistaratuko da albo-panelean. Fitxategia gedit aplikazioan irekitzeko, egin klik Ireki gedit-ekin botoian. Ekintza irudikatzen duen botoia albo-panelean ez da agertuko ekintzak elkarrizketa-koadro hauetako batetik kanpo utzi badira: Ireki beste aplikazio batekin Ireki beste ikustaile batekin 'Hasi hemen' kokalekua erabiltzea Hasi hemen ikonoa. fitxategi-kudeatzailea Hasi hemen kokalekua Hasi hemen kokalekua Hasi hemen kokalekua erabiltzea Hasi hemen kokalekuaren bidez funtzio hauek atzi ditzakezu: Aplikazioak Egin klik bikoitza Aplikazioak aukeran GNOMEren funtsezko aplikazioak atzitzeko. Aplikazioak menua Menu nagusiaren eta Menu-barraren bidez ere atzi dezakezu. Mahaigaineko hobespenak Egin klik bikoitza Mahaigaineko hobespenak aukeran mahaigaineko ingurunea pertsonalizatzeko. Mahaigaineko inguruneko hobespen-tresnak Aplikazioak menuaren bidez ere atzi daitezke. Sistema zerbitzari gisa konfiguratzeko eta beste sistema-ezarpenak aukeratzeko bidea ematen duten aplikazioak ere atzi ditzakezu. Hasi hemen kokalekua hainbat modutara atzi dezakezu: Fitxategi-kudeatzailearen leihotik Aukeratu JoanHasi hemen. Hasi hemen kokalekuko edukia leihoan bistaratzen da. Mahaigainetik Egin klik bikoitza mahaigaineko Hasi hemen objektuan. Hasi hemen kokalekuko edukia fitxategi-kudeatzailearen leihoan bistaratzen da. FTP guneak atzitzea FTP guneak atzitzea fitxategi-kudeatzailea FTP guneak FTP guneak Fitxategi-kudeatzailea erabil dezakezu FTP guneak atzitzeko. FTP gune bat atzitzeko, idatzi gunearen URLa helbide-barrako eremuan, eta sakatu Sartu. Ikusteko panelean bistaratuko da guneko edukia. Fitxategi bat FTP gunetik kopiatzeko, arrastatu fitxategia kokaleku berrira. Erabiltzaile-izena eta pasahitza eskatzen duen FTP gunea atzitzeko, URLa modu honetan idatz dezakezu: ftp://erabiltzaile-izena:pasahitza@ostalari-izena.domeinua FTP gunea ikusteko panelean birkargatzeko, aukeratu Ikusi Birkargatu. FTP gunea birkargatzeari uzteko, aukeratu Ikusi Gelditu. Sareko zerbitzariak atzitzeko sareko zerbitzariak atzitzea fitxategi-kudeatzailea sareko zerbitzariak sareko zerbitzariak Mahaigaineko ingurunea zerbitzariak sare batean atzitzeko konfiguratuta badago, fitxategi kudeatzailea erabil dezakezu sareko zerbitzariak atzitzeko. Sareko zerbitzariak atzitzeko, aukeratu Aplikazioak Sareko zerbitzariak. Fitxategi-kudeatzailearen leiho bat bistaratuko da. Leihoan atzi ditzakezun sareko zerbitzariak bistaratuko dira. Egin klik bikoitza atzitu nahi duzun sareko zerbitzarian. Sambaren zerbitzariak Windows-en baliabideak Windows-en baliabideak atzitzeko, egin klik bikoitza Sarearen auzoa ikonoan. Erabil ditzakezun Windows-en baliabideen zerrenda bat bistaratuko da fitxategi-kudeatzailearen leihoan. Kokalekua URI Sareko zerbitzariak network:/// NFS zerbitzariak nfs:/// Windows zerbitzariko baliabideak smb:/// Sareko zerbitzari bat gehitzeko Sareko zerbitzari bat gehitzeko, aukeratu Aplikazioak Sareko zerbitzariak. Fitxategi-kudeatzailearen leiho bat bistaratuko da. Egin klik bikoitza Zerbitzari berria objektuan. Zerbitzari berria elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Idatzi zerbitzariaren izena elkarrizketa-koadroan eta sakatu Ados. URI kokaleku bereziak atzitzea URI kokaleku bereziak atzitzea fitxategi-kudeatzailea URI kokaleku bereziak URI, berezia URI kokaleku bereziak GNOMEren mahaigainak URI kokaleku bereziak ditu eta haien bidez fitxategi-kudeatzailetik funtzio bereziak atzi daitezke. Adibidez, hobespen-tresnak atzitzeko, preferences:/// URIa atzi dezakezu fitxategi-kudeatzailearen leiho batean. Taula honetan fitxategi-kudeatzailearekin erabil ditzakezun URI kokaleku berezien zerrenda dago: URI kokalekua Azalpena applications:/// Mahaigaineko inguruneko aplikazioen zerrenda bat bistaratzen du. Aplikazioak Aplikazioak menuko berdinak dira. Aplikazio bat irekitzeko, egin klik aplikazioan. burn:/// Kopiatu kokaleku honetan CD batean idatzi nahi dituzun fitxategiak eta karpetak. Kokaleku horretako edukia CD batean idatz dezakezu. fonts:/// Mahaigaineko ingurunean erabil ditzakezun letra-tipo guztiak bistaratzen ditu. Letra-tipoa aurreikusteko, egin klik bikoitza letra-tipoan. Kokaleku hori mahaigaineko ingurunera letra-tipoak gehitzeko ere erabil dezakezu. network:/// Sareko zerbitzariak bistaratzen ditu, mahaigaineko ingurunea zerbitzariak sare batean atzitzeko konfiguratuta badago. Sareko zerbitzari bat atzitzeko, egin klik bikoitza sareko zerbitzarian. Kokaleku hori mahaigaineko ingurunera sareko zerbitzariak gehitzeko ere erabil dezakezu. nfs:/// NFS sareko zerbitzariak bistaratzen ditu, mahaigaineko ingurunea NFS zerbitzariak atzitzeko konfiguratuta badago. NFS sareko zerbitzari bat atzitzeko, egin klik bikoitza NFS sareko zerbitzarian. preferences:/// Mahaigaineko inguruneko hobespen-tresnen zerrenda bat bistaratzen du. Hobespen-tresnak Mahaigaineko hobespenak menuko berdinak dira. Hobespen-tresna bat irekitzeko, egin klik bikoitza hobespen-tresnan. server-settings:/// Sistema zerbitzari gisa konfiguratzeko erabil ditzakezun aplikazioen zerrenda bat bistaratzen da. smb:/// Windows zerbitzariak bistaratzen ditu, mahaigaineko ingurunea Windows zerbitzariak atzitzeko konfiguratuta badago. Windows zerbitzari bat irekitzeko, egin klik bikoitza Windows zerbitzarian. start-here:/// Mahaigaineko inguruneko aplikazioen eta hobespen-tresnen zerrenda bat bistaratzen du. Sistema zerbitzari gisa konfiguratzeko eta sistema-ezarpenak aldatzeko erabil ditzakezun aplikazioak ere bistaratzen ditu. system-settings:/// Sistema-ezarpenak aldatzeko erabil ditzakezun aplikazioen zerrenda bat bistaratzen du. themes:/// Mahaigaineko ingurunean erabilgarri dauden gai guztiak bistaratzen ditu. Gai bat aurreikusteko, egin klik bikoitza gaian. Kokaleku hori gaiak mahaigaineko ingurunera gehitzeko ere erabil dezakezu. Nabigazio-historia erabiltzea fitxategi-kudeatzailea nabigazio-historiaren zerrenda Fitxategi-kudeatzaileak fitxategien, karpeten eta FTP guneen historia-zerrenda du. Bisitatu berri dituzun fitxategietan, karpetetan eta FTP guneetan nabigatzeko erabil dezakezu historia-zerrenda. Historia-zerrendan azkena ikusitako hamar elementuak daude. Hurrengo atalean historia-zerrendan nola nabigatu azaltzen da. Historia-zerrenda garbitzeko, aukeratu Joan Garbitu historia. Historia-zerrendan zehar 'Joan' menua erabiliz nabigatzeko Aurrez ikusitako elementuen zerrenda bistaratzeko, aukeratu Joan menua. Historia-zerrenda Joan menuaren behealdean bistaratuko da. Historia-zerrendako elementu bat irekitzeko, aukeratu elementua Joan menuan. Historia-zerrendan tresna-barra erabiliz nabigatzeko Historia-zerrendan zehar tresna-barra erabiliz nabigatzeko, urrats hauetako bat egin dezakezu: Historia-zerrendako aurreko fitxategia, karpeta edo URLa irekitzeko, egin klik Atzera tresna-barraren botoian. Historia-zerrendako hurrengo fitxategia, karpeta edo URLa irekitzeko, egin klik Aurrera tresna-barraren botoian. Aurrez ikusitako elementuen zerrenda bat bistaratzeko, egin klik tresna-barraren Atzera botoiaren eskuineko behera gezian. Zerrenda horretako elementu bat irekitzeko, egin klik elementuan. Uneko elementua ikusi eta gero ikusitako elementuen zerrenda bat bistaratzeko, egin klik tresna-barraren Aurrera botoiaren eskuineko behera gezian. Zerrenda horretako elementu bat irekitzeko, egin klik elementuan. Historia-zerrendan zehar nabigatzeko historia albo-panelean erabiliz fitxategi-kudeatzailea Historia Historia-zerrenda albo-panelean bistaratzeko, aukeratu Historia albo-paneleko goiko goitibeherako zerrendan. Albo-paneleko Historia-zerrendan aurrez ikusitako elementuen zerrenda bat bistaratzen da. Historia-zerrendako elementu bat ikusteko panelean bistaratzeko, egin klik Historia-zerrendako elementuan. Helbide gogokoenei laster-markak jartzeko fitxategi-kudeatzailea laster-markak Laster-markako elementu bat atzitzeko, aukeratu Laster-markak menuko elementua. Helbide gogokoenak Laster-markak menuan gehi ditzakezu. Laster-markak gehi diezazkiekezu fitxategi-sistemako fitxategiei eta karpetei, edo FTP guneei. Laster-marka bat gehitzeko Laster-marka bat gehitzeko, bistaratu laster-marka jarri nahi diozun elementua ikusteko panelean. Aukeratu Laster-markak Gehitu laster-marka. Laster-marka bat editatzeko Laster-markak editatzeko, jarraitu urratsoi: Aukeratu Laster-markak Editatu laster-markak.. Editatu laster-markak elkarrizketa-koadroa agertuko da. Laster-marka bat editatzeko, hautatu laster-marka Editatu laster-markak elkarrizketa-koadroaren ezkerraldean. Editatu laster-markaren xehetasunak Editatu laster-markak elkarrizketa-koadroko eskuinean modu honetara: Elkarrizketa-koadroko elementua Azalpena Izena Erabili testu-koadro hau laster-marka Laster-markak menuan identifikatuko duen izena zehazteko. Kokalekua Erabili eremu hau laster-markaren kokalekua adierazteko. Laster-marka bat ezabatzeko, hautatu laster-marka elkarrizketa-koadroaren ezkerraldean. Sakatu Ezabatu.
Fitxategiak eta karpetak kudeatzea fitxategi-kudeatzailea fitxategiak eta karpetak kudeatzea Atal honetan fitxategiekin eta karpetekin nola lan egiten den azaltzen da. Arrastatu eta jaregin fitxategi-kudeatzailean fitxategi-kudeatzailea arrastatu eta jaregin Arrastatu eta jaregin funtzioa erabil dezakezu fitxategi-kudeatzailean hainbat ataza burutzeko. Arrastatu eta jaregitean, saguaren erakusleak burutzen ari zaren atazari buruzko informazioa ematen du. irudian arrastatu eta jaregin funtzioarekin egin ditzakezun atazak azaltzen dira. Arrastatu eta jaregitean agertzen diren saguaren erakusleak ere erakusten dira taulan. Arrastatu eta jaregin fitxategi-kudeatzailean Ataza Ekintza Saguaren erakusleaAldatu lekuz elementu bat Elementua kokaleku berrira arrastatzen du. Lekuz aldatzearen erakuslea.Kopiatu elementu bat Hartu elementua eta eduki sakatuta Ktrl. Arrastatu elementua kokaleku berrira. Kopiatzearen erakuslea.Sortu esteka sinbolikoa elementu bati Hartu elementua eta eduki sakatuta Ktrl Maius. Arrastatu elementua esteka sinbolikoa eduki nahi duzun kokalekura. Esteka sinbolikoaren erakuslea.Galdetu zer egin arrastatutako elementuarekin Hartu elementua eta eduki sakatuta Alt tekla. Arrastatu elementua eduki nahi duzun kokalekura. Askatu saguaren botoia. Laster-menu bat agertuko da. Aukeratu laster-menuko elementuetako bat: Ekarri hona Elementua kokalekura eramaten du. Kopiatu hemen Elementua kokalekuan kopiatzen du. Estekatu hemen Esteka sinbolikoa sortzen dio elementuari kokalekuan. Ezarri atzeko plano gisa Elementua irudi bat bada, irudia mahaigaineko atzeko plano gisa ezartzen du. Komando hau mahaigaineko atzeko planoa eta ikusteko panelaren atzeko planoa ezartzeko erabil dezakezu. Utzi Arrastatu eta jaregin eragiketa bertan behera uzten du. Galdetzearen erakuslea.
Fitxategiak eta karpetak hautatzeko fitxategi-kudeatzailea fitxategiak eta karpetak hautatzea Fitxategiak eta karpetak hainbat modutara hauta ditzakezu fitxategi-kudeatzailean. irudian fitxategi-kudeatzailearen leihoan eta mahaigainean elementuak nola hautatu azaltzen da. Elementuak fitxategi-kudeatzailean hautatzea Ataza EkintzaHautatu elementu bat Egin klik elementuan.Hautatu elkarren ondoan dauden elementuen multzo bat Ikono-ikuspegian, arrastatu hautatu nahi dituzun fitxategiak. Zerrenda-ikuspegian, egin klik multzoko lehen elementuan. Eduki sakatuta Maius tekla eta egin klik multzoko azken elementuan.Hautatu hainbat elementu Eduki sakatuta Ktrl tekla. Egin klik hautatu nahi dituzun elementuetan. Bestela, eduki sakatuta Ktrl tekla eta arrastatu hautatu nahi dituzun fitxategiak.Hautatu karpeta bateko elementu guztiak Aukeratu Editatu Hautatu fitxategi guztiak.
Elementu batean ekintza lehenetsia burutzeko, egin klik bikoitza elementuan. Fitxategi-kudeatzailearen hobespenak ezar ditzakezu, fitxategian behin klik egin eta ekintza lehenetsia exekutatu dadin. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus .
Fitxategi edo karpeta bat lekuz aldatzeko fitxategi-kudeatzailea fitxategiak eta karpetak lekuz aldatzea Hurrengo ataletan fitxategi edo karpetak lekuz aldatzeko moduak azaltzen dira. Arrastatu kokaleku berrira ikusteko panelean Fitxategi edo karpeta bat kokaleku berrira arrastatzeko ikusteko panelean, jarraitu urratsoi: Ireki fitxategi-kudeatzailearen leiho bat. Aukeratu Fitxategia Leiho berria fitxategi-kudeatzailearen beste leiho bat irekitzeko. Leiho batean, hautatu zein karpetatik aldatu nahi duzun lekuz fitxategia edo karpeta. Beste leihoan, hautatu zein karpetatara eraman nahi duzun fitxategia edo karpeta. Arrastatu lekuz aldatu nahi duzun fitxategia edo karpeta beste leihoko kokaleku berrira. Fitxategia edo karpeta uneko kokalekua baino maila bat beheragoko dagoen karpetara eramateko, ez ireki beste leiho bat. Nahikoa da fitxategia edo karpeta leiho bereko beste kokaleku batera arrastatzea. Ebaki eta itsatsi kokaleku berrian Fitxategi edo karpeta bat ebaki eta beste karpeta batean itsats dezakezu: Hautatu lekuz aldatu nahi duzun fitxategia edo karpeta eta aukeratu Editatu Ebaki fitxategia. Fitxategia edo karpeta itsatsi nahi duzun karpeta ireki eta aukeratu Editatu Itsatsi fitxategiak. Fitxategi edo karpeta bat kopiatzeko fitxategi-kudeatzailea fitxategiak eta karpetak kopiatzea Hurrengo ataletan fitxategi edo karpetak kopiatzeko moduak azaltzen dira. Arrastatu kokaleku berrira ikusteko panelean Fitxategi edo karpeta bat kopiatzeko, egin urrats hauek: Ireki fitxategi-kudeatzailearen leiho bat. Aukeratu Fitxategia Leiho berria fitxategi-kudeatzailearen beste leiho bat irekitzeko. Leiho batean, hautatu zein karpetatik kopiatu nahi duzun fitxategia edo karpeta. Beste leihoan, hautatu zein karpetatan kopiatu nahi duzun fitxategia edo karpeta. Hartu fitxategia edo karpeta eta eduki sakatuta Ktrl tekla. Arrastatu fitxategia edo karpeta beste leihoko kokaleku berrira. Fitxategia edo karpeta uneko kokalekua baino maila bat beheragoko dagoen karpeta batean kopiatzeko, ez ireki beste leiho bat. Horren ordez, hartu fitxategia edo karpeta eta eduki sakatuta Ktrl tekla. Arrastatu fitxategia edo karpeta leiho bereko kokaleku berrira. Kopiatu eta itsatsi kokaleku berrian Fitxategi edo karpeta bat kopiatu eta beste karpeta batean itsats dezakezu: Hautatu kopiatu nahi duzun fitxategia edo karpeta eta aukeratu Editatu Kopiatu fitxategia. Fitxategia edo karpeta kopiatu nahi duzun karpeta ireki eta aukeratu Editatu Itsatsi fitxategiak. Fitxategi edo karpeta bat bikoizteko fitxategi-kudeatzailea fitxategiak eta karpetak bikoiztea Fitxategi edo karpeta baten kopia bat uneko karpetan egiteko, jarraitu urrats hauei: Hautatu bikoiztu nahi duzun fitxategia edo karpeta ikusteko panelean. Aukeratu Editatu Bikoiztu.. Bestela, ikusteko panelean egin klik eskuineko botoiaz fitxategian edo karpetan, eta aukeratu Bikoiztu. Fitxategiaren edo karpetaren kopia uneko karpetan agertuko da. Karpeta bat sortzeko fitxategi-kudeatzailea karpetak sortzea Karpeta bat sortzeko, jarraitu urrats hauei: Hautatu karpeta berria zein karpetatan sortu nahi duzun. Aukeratu Fitxategia Karpeta berria. Bestela, egin klik eskuineko botoiaz ikusteko paneleko atzeko planoan eta aukeratu Karpeta berria. Izenik gabeko karpeta gehituko zaio ikusteko panelari. Karpetaren izena hautatuta egongo da. Idatzi karpetaren izena, eta sakatu Sartu. Fitxategi edo karpeta baten izena aldatzeko fitxategi-kudeatzailea karpetei izena aldatzea Fitxategi edo karpeta bai izena aldatzeko, jarraitu urrats hauei: Hautatu izena aldatu nahi diozun fitxategia edo karpeta ikusteko panelean. Aukeratu EditatuAldatu izena.. Bestela, ikusteko panelean egin klik eskuineko botoiaz fitxategian edo karpetan, eta aukeratu Aldatu izena. Fitxategiaren edo karpetaren izena hautatuta egongo da. Idatzi fitxategiaren edo karpetaren izen berria eta sakatu Sartu. Fitxategi edo karpeta bat zakarrontzira botatzea fitxategi-kudeatzailea Zakarrontzia Zakarrontzia Zakarrontzia fitxategiak edo karpetak botatzea Fitxategi edo karpeta bat Zakarrontzira botatzeko, jarraitu urrats hauei: Hautatu Zakarrontzira bota nahi duzun fitxategia edo karpeta ikusteko panelean. Aukeratu Editatu Bota zakarrontzira. Bestela, ikusteko panelean egin klik eskuineko botoiaz fitxategian edo karpetan, eta aukeratu Bota zakarrontzira. Bestela, fitxategia edo karpeta ikusteko paneletik mahaigaineko Zakarrontzia objektura arrasta dezakezu. Fitxategi edo karpeta bat euskarri aldagarri batetik Zakarrontzira botatzen duzunean, fitxategia edo karpeta Zakarrontzia kokalekuan gordetzen da euskarri aldagarrian. Fitxategia edo karpeta euskarri aldagarri batetik betiko kentzeko, Zakarrontzia hustu behar duzu. Fitxategi edo karpeta bat ezabatzeko fitxategi-kudeatzailea fitxategiak edo karpetak ezabatzea Fitxategi edo karpeta bat ezabatzean, fitxategia edo karpeta ez da Zakarrontzira botatzen; fitxategi-sistematik berehala ezabatzen da. Ezabatu menu-elementua erabilgarri egoteko, aurrez Sartu zakarrontzia saltatuko duen 'Ezabatu' komandoa aukera hautatu behar duzu Fitxategi-kudeaketaren hobespenak elkarrizketa-koadroan. Fitxategi edo karpeta bat ezabatzeko, egin urrats hauek: Hautatu ezabatu nahi duzun fitxategia edo karpeta ikusteko panelean. Aukeratu Editatu Ezabatu.. Bestela, ikusteko panelean egin klik eskuineko botoiaz fitxategian edo karpetan, eta aukeratu Ezabatu. Fitxategi edo karpeta bati esteka sinbolikoa sortzeko fitxategi-kudeatzailea esteka sinbolikoa sortzea esteka sinbolikoa fitxategiari edo karpetari, sortzea Esteka sinbolikoa beste fitxategi edo karpeta bati seinalatzen dion fitxategi-mota berezia da. Esteka sinboliko batean ekintza bat burutzean, ekintza esteka sinbolikoak seinalatzen duen fitxategian edo karpetan burutzen da. Bestalde, esteka sinboliko bat ezabatzen duzunean, esteka-fitxategia ezabatzen da eta ez esteka sinbolikoak seinalatzen duen fitxategia. Fitxategi edo karpeta bati esteka sinbolikoa sortzeko, hautatu zein fitxategiri edo karpetari sortu nahi diozun esteka. Aukeratu Editatu Sortu esteka. Fitxategirako edo karpetarako esteka uneko karpetan gehituko da. Bestela, hartu esteka sortu nahi diozun elementua eta eduki sakatuta Ktrl Maius. Arrastatu elementua esteka eduki nahi duzun kokalekura. Lehenespenez, fitxategi-kudeatzaileak ikur bat gehitzen die esteka sinbolikoei. Esteka sinboliko baten baimenak esteka sinbolikoak seinalatzen duen fitxategiak edo karpetak zehazten ditu. Fitxategi edo karpeta baten propietateak ikusteko fitxategi-kudeatzailea propietateak ikustea Fitxategi edo karpeta baten propietateak ikusteko, jarraitu urrats hauei: Hautatu zein fitxategiren edo karpetaren propietateak ikusi nahi dituzun. Aukeratu Fitxategia Propietateak. Propietateen elkarrizketa-koadro bat bistaratuko da. Erabili propietateen elkarrizketa-koadroa mahaigaineko objektuaren propietateak ikusteko. Sakatu Itxi propietateen elkarrizketa-koadroa ixteko. Baimenak aldatzeko baimenak sarrera Baimenak fitxategi eta karpeta bakoitzari esleitzen zaizkion ezarpenak dira eta erabiltzaileek fitxategirako edo karpetarako zein motatako sarbidea eduki dezaketen adierazten dute. Hurrengo taulan fitxategi eta karpetentzat ezar ditzakezun baimenak eta baimenek fitxategietan eta karpetetan duten eragina ageri da: Baimena Fitxategia Karpeta Irakurri Fitxategia irakurtzeko baimena. Karpetaren edukia zerrendan jartzeko baimena. Idatzi Fitxategian aldaketak egiteko baimena. Karpetan fitxategiak sortzeko eta ezabatzeko baimena. Exekutatu Fitxategia programa gisa exekutatzeko baimena. Horrek fitxategia programa edo script-a den kasuan bakarrik balio du. Direktorioko fitxategiak atzitzeko baimena. Hainbat erabiltzaile-motarentzat ezar ditzakezu baimenak. Taula honetan ezar ditzakezun erabiltzaile-motak ageri dira eta haientzako baimenak ezar daitezke: Erabiltzaile-mota Azalpena Jabea Fitxategia edo karpeta sortu duen erabiltzailea. Taldea Jabearen taldea. Besteak Jabearen taldean ez dauden beste erabiltzaile guztiak. fitxategi-kudeatzailea baimenak aldatzea baimenak fitxategia eta karpeta aldatzea Fitxategi edo karpeta batean baimenak aldatzeko, jarraitu urrats hauei: Hautatu aldatu nahi duzun fitxategia edo karpeta. Aukeratu Fitxategia Propietateak. Propietateen elkarrizketa-koadro bat bistaratuko da. Egin klik Baimenak fitxan. Baimenak atal fitxadunean, erabili goitibeherako zerrendak eta kontrol-laukiak fitxategiaren edo karpetaren baimenak aldatzeko. Taula honetan Baimenak atal fitxaduneko elkarrizketa-koadroko elementuak azaltzen dira: Elementua Azalpena Fitxategi-jabea Fitxategiaren edo karpetaren jabea aldatzeko, hautatu jabea goitibeherako zerrendan. Fitxategi-taldea Fitxategiaren edo karpetaren taldea aldatzeko, hautatu taldea goitibeherako zerrendan. Jabea Hautatu fitxategiaren edo karpetaren jabeari aplikatzea nahi dituzun baimenak. Taldea Hautatu fitxategiaren edo karpetaren jabearen taldeari aplikatzea nahi dituzun baimenak. Bestelakoak Hautatu jabearen taldean ez dauden gainerako erabiltzaile guztiei aplikatzea nahi dituzun baimenak. Testu-ikuspegia Irakurri, Idatzi, eta Exekutatu aukeretan hautatutako baimenak bistaratzen ditu, testu-formatuan. Zenbaki-ikuspegia Irakurri, Idatzi, eta Exekutatu aukeretan hautatutako baimenak bistaratzen ditu, testu-formatuan. Azken aldaketa Fitxategian edo karpetan azkena egindako aldaketaren data eta ordua bistaratzen ditu. Sakatu Itxi propietateen elkarrizketa-koadroa ixteko. Fitxategiei eta karpetei oharrak gehitzea Fitxategiei edo karpetei oharrak gehi diezazkiekezu. Fitxategiei edo karpetei oharrak hainbat modutara gehi diezazkiekezu: Propietateen elkarrizketa-koadroan Albo-paneleko Oharrak aukeran Propietateen elkarrizketa-koadroa erabiliz ohar bat gehitzeko oharrak fitxategiei eta karpetei gehitzea fitxategi-kudeatzailea oharrak gehitzea Fitxategi edo karpeta bati ohar bat gehitzeko, jarraitu urrats hauei: Hautatu zein fitxategiri edo karpetari gehitu nahi diozun oharra. Aukeratu Fitxategia Propietateak. Propietateen elkarrizketa-koadro bat bistaratuko da. Egin klik Oharrak fitxan. Oharrak atal fitxadunean, idatzi oharra. Sakatu Itxi propietateen elkarrizketa-koadroa ixteko. Oharraren ikur bat gehitzen zaio fitxategiari edo karpetari. oharrak ezabatzea fitxategi-kudeatzailea oharrak ezabatzea Ohar bat ezabatzeko, ezabatu oharraren testua Oharrak atal fitxadunean. Oharrak erabiliz ohar bat gehitzea albo-panelean Fitxategi edo karpeta bati ohar bat gehitzeko, egin urrats hauek: Ireki oharra gehitu nahi diozun fitxategia edo karpeta ikusteko panelean. Aukeratu Oharrak albo-panelaren goiko goitibeherako zerrendan. Albo-panela bistaratzeko, aukeratu Ikusi Albo-panela. Idatzi oharra albo-panelean. Oharraren ikur bat gehituko zaio fitxategiari edo karpetari ikusteko panelean, eta oharraren ikonoa gehituko zaio albo-panelari. Ikono horretan klik egin dezakezu oharra bistaratzeko. Ohar bat ezabatzeko, ezabatu oharraren testua albo-paneleko Oharrak aukeran. Zakarrontzia erabiltzea Zakarrontzi-ikonoa, hutsik. Zakarrontzia sarrera Elementu hauek Zakarrontzira bota ditzakezu: Fitxategiak Karpetak Mahaigaineko objektuak Fitxategi bat eskuratu behar baduzu Zakarrontzitik, Zakarrontzia bistaratu eta fitxategia Zakarrontzitik atera dezakezu. Zakarrontzia hustean, Zakarrontziko edukia betiko ezabatzen da. Zakarrontzia bistaratzeko Zakarrontzia bistaratzea Zakarrontziko edukia hainbat modutara bistara dezakezu: Fitxategi-kudeatzailearen leihotik Aukeratu Joan Zakarrontzia. Zakarrontziaren edukia leihoan bistaratuko da. Mahaigainetik Egin klik bikoitza mahaigaineko Zakarrontzia objektuan. Zakarrontzia husteko Zakarrontzia hustea Zakarrontziko edukia hainbat modutara huts dezakezu: Fitxategi-kudeatzailearen leihotik Aukeratu Fitxategia Hustu zakarrontzia. Mahaigainetik Egin klik eskuineko botoiaz Zakarrontzia objektuan eta aukeratu Hustu zakarrontzia.
Fitxategien eta karpeten itxura aldatzea fitxategi-kudeatzailea fitxategien eta karpeten itxura aldatzea Fitxategi-kudeatzailearen bidez fitxategien eta karpeten itxura alda dezakezu, hurrengo ataletan azaltzen den bezala. Fitxategi edo karpeta bati ikur bat gehitzeko ikurrak fitxategiari gehitzea ikurrak karpetari gehitzea Elementu bati ikur bat gehitzeko, jarraitu urratsoi: Hautatu zein elementuri gehitu nahi diozun ikurra. Egin klik eskuineko botoiaz elementuan eta aukeratu Propietateak. Propietateen elkarrizketa-koadro bat bistaratuko da. Egin klik Ikurrak fitxan Ikurrak atal fitxaduna bistaratzeko. Hautatu elementuari gehitu behar diozun ikurra. Sakatu Itxi propietateen elkarrizketa-koadroa ixteko. Ikur berri bat gehitzeko ikur berriak gehitzea Ikur berri bat gehitzeko, jarraitu urratsoi: Aukeratu Editatu Atzeko planoak eta ikurrak. Egin klik Ikurrak botoian, eta gero sakatu Gehitu ikur berria botoia. Gehitu ikur berria elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Idatzi ikurraren izena Gako-hitza testu-koadroan. Egin klik Irudia botoian. Elkarrizketa-koadro bat bistaratuko da. Aukeratu ikur bat elkarrizketa-koadroan. Bestela, ikurra beste direktorio batean aukeratzeko, sakatu Arakatu. Ikurra gehitzen duzunean, sakatu Ados. Sakatu Ados Sortu ikur berria elkarrizketa-koadroan. Fitxategiaren edo karpetaren ikonoa aldatzeko fitxategi-kudeatzailea ikonoak aldatzea Fitxategi edo karpeta bakoitza irudikatzen duen ikonoa aldatzeko, jarraitu urratsoi: Hautatu aldatu nahi duzun fitxategia edo karpeta. Aukeratu Fitxategia Propietateak. Propietateen elkarrizketa-koadro bat bistaratuko da. Oinarrizkoa atal fitxadunean, egin klik Hautatu ikono pertsonalizatua botoian. Hautatu ikono bat elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Erabili Hautatu ikono bat elkarrizketa-koadroa fitxategia edo karpeta irudikatzeko ikonoa aukeratzeko. Sakatu Itxi propietateen elkarrizketa-koadroa ixteko. Ikono bat ikono pertsonalizatutik Fitxategi-motak eta programak hobespen-tresnan zehaztutako ikono lehenetsira leheneratzeko, egin klik eskuineko botoiaz ikonoan eta aukeratu Kendu ikono pertsonalizatua. Bestela, egin klik Propietateak elkarrizketa-koadroko Kendu ikono pertsonalizatua botoian. Fitxategi-mota bat irudikatzen duen ikonoa aldatzeko, erabili Fitxategi-motak eta programak hobespen-tresna. Elementuen tamaina ikuspegi batean aldatzeko fitxategi-kudeatzailea handiagotzea eta txikiagotzea Ikuspegi bateko elementuen tamaina alda dezakezu. Tamaina alda dezakezu ikuspegian fitxategia edo karpeta bistaratzen bada. Ikuspegi bateko elementuen tamaina hainbat modutara alda dezakezu: Ikuspegi bateko elementuen tamaina handitzeko, aukeratu Ikusi Zooma handiagotu. Ikuspegi bateko elementuen tamaina txikiagotzeko, aukeratu Ikusi Zooma txikiagotu. Ikuspegi bateko elementuak tamaina normalera itzultzeko, aukeratu Ikusi Tamaina normala. Helbide-barrako zoom-botoiak ere erabil ditzakezu ikuspegi bateko elementuen tamaina aldatzeko. irudian zoom-botoiak nola erabili azaltzen da. Zoom-botoiak Botoia Botoiaren izena Azalpena Zooma txikiagotzeko botoia. Zooma txikiagotu botoia Egin klik botoi honetan ikuspegi bateko elementuen tamaina txikiagotzeko. Tamaina normala botoia. Tamaina normala botoia Egin klik botoi honetan ikuspegi bateko elementuak tamaina normalera itzultzeko. Zooma handiagotzeko botoia. Zooma handiagotu botoia Egin klik botoi honetan ikuspegi bateko elementuen tamaina handiagotzeko.
Fitxategi-kudeatzaileak karpeta jakin bateko elementuen tamaina gogoan hartzen du. Karpeta bistaratzen duzun hurrengo aldian, elementuak zuk hautatutako tamainan bistaratzen dira. Bestela esanda, karpeta bateko elementuen tamaina aldatzen duzunean, karpeta pertsonalizatzen duzu elementuak tamaina hartan agertzeko. Elementuen tamaina hobespenetan zehaztutako tamaina lehenetsira itzultzeko, aukeratu Ikusi Berrezarri ikuspegi lehenetsietan.
Fitxategiak eta karpetak bistaratzeko ikuspegiak erabiltzea ikustailearen osagaiak fitxategi-kudeatzailea ikuspegiak sarrera Fitxategi-kudeatzaileak fitxategien edukia bistaratzeko hainbat aukera ematen ditu. Fitxategi-kudeatzailearen ikustailearen osagaien bidez fitxategi-mota jakin batzuk bistara ditzakezu ikusteko panelean. Adibidez, web orrien ikustailea erabil dezakezu HTML fitxategiak bistaratzeko ikusteko panelean. Testu-ikustailea erabil dezakezu testu arrunteko fitxategiak ikusteko panelean ikusteko. Fitxategi-kudeatzailea fitxategi bat aplikazio egokian irekitzeko ere erabil dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus . Fitxategi-kudeatzaileko ikuspegien bidez karpetako edukia hainbat modutara bistara dezakezu. Adibidez, karpeta bateko edukia ikuspegi-mota hauetan bistara dezakezu: Ikono-ikuspegia Karpetako elementuak ikono gisa agertzen ditu. irudiak karpeta ikono-ikuspegian agertzen du. Zerrenda-ikuspegia Karpetako elementuak zerrenda gisa agertzen ditu. irudiak karpeta zerrenda-ikuspegian agertzen du.
Fitxategi-kudeatzailearen leihoa zerrenda-ikuspegian <indexterm><primary>fitxategi-kudeatzailea</primary><secondary>zerrenda-ikuspegia</secondary><tertiary>irudia</tertiary></indexterm> Fitxategi-kudeatzailearen leihoko karpeta, edukia zerrenda-ikuspegian.
Audio-ikuspegia Karpetako audio-elementuak bakarrik erakusten ditu eta audio-fitxategiak erreproduzitzeko kontrolak bistaratzen ditu. irudiak karpeta audio-ikuspegian bistaratzen du.
Fitxategi-kudeatzailearen leihoa audio-ikuspegian <indexterm><primary>fitxategi-kudeatzailea</primary><secondary>audio-ikuspegia</secondary><tertiary>irudia</tertiary></indexterm> Fitxategi-kudeatzailearen leihoko karpeta, edukia audio-ikuspegian bistaratuta.
Erabili Ikusi menua, fitxategia edo karpeta nola bistaratu aukeratzeko. Ikusi honela goitibeherako zerrenda ere erabil dezakezu fitxategi edo karpeta bat nola bistaratu aukeratzeko. Karpeta bat bistaratzean, karpetako elementuak nola ordenatu nahi dituzun erabaki dezakezu. Elementuen tamaina ikusteko panelean alda dezakezu. Hurrengo ataletan ikono-ikuspegiarekin, zerrenda-ikuspegiarekin eta fitxategien ikuspegiekin nola lan egin azaltzen da. Fitxategia edo karpeta bat zein ikuspegitan bistaratu aukeratzeko fitxategi-kudeatzailea ikuspegiak aukeratzea Aukeratu fitxategi edo karpeta bateko edukia zein ikuspegi-motan bistaratu Ikusi menuan. Bestela, ikuspegi bat aukeratzeko, aukeratu IkusiIkusi honela. Hautatu erabili nahi duzun ikuspegia Ireki beste ikustaile batekin elkarrizketa-koadroan eta sakatu Aukeratu botoian. Ikuspegi-mota Ikusi honela goitibeherako zerrendan ere aukera dezakezu. Ikusi honela goitibeherako zerrenda helbide-barraren eskuinean dago. Karpetak ikuspegi desberdinetan bistara ditzakezu. Fitxategi-kudeatzaileak karpeta jakin baterako aukeratzen duzun ikuspegia gogoan hartzen du. Karpeta bistaratzen duzun hurrengo aldian, fitxategi-kudeatzaileak karpeta ikuspegi hartan bistaratzen du. Karpetaren ikuspegia hobespenetan zehaztutako ikuspegi lehenetsira itzultzeko, aukeratu Ikusi Berrezarri ikuspegi lehenetsietan. Fitxategiak ikono-ikuspegian antolatzeko fitxategi-kudeatzailea ikono-ikuspegian fitxategiak antolatzea Karpeta baten edukia ikono-ikuspegian bistaratzen duzunean, karpetako elementuak nola antolatu zehatz dezakezu. Elementuak ikono-ikuspegian nola antolatu zehazteko, aukeratu Ikusi Antolatu elementuak. Antolatu elementuak azpimenuan atal hauek daude: Goiko ataleko aukera batez bidez fitxategiak eskuz antola ditzakezu. Erdiko ataleko aukeren bidez fitxategiak automatikoki ordena ditzakezu. Beheko ataleko aukeren bidez fitxategien antolaketa alda dezakezu. Hautatu aukera egokiak azpimenuan. Hauek dira aukerak: Aukera Azalpena Eskuz Hautatu elementu hau elementuak eskuz antolatzeko. Elementuak eskuz antolatzeko, arrastatu elementuak ikusteko panelean nahi duzun kokalekura. Izenaren arabera Hautatu aukera hau elementuak izenaren arabera alfabetikoki antolatzeko. Elementuen ordenan maiuskulak eta minuskulaz ez dira kontuan hartzen. Fitxategi-kudeatzailea fitxategi ezkutuak bistaratzeko ezarrita badago, fitxategi ezkutuak azkena erakutsiko dira. Tamainaren arabera Hautatu aukera hau elementuak tamainaren arabera antolatzeko; elementu handiena lehena izango da. Elementuak tamainaren arabera ordenatzen dituzunean, karpetako elementu-kopuruaren arabera ordenatuko dira karpetak. Karpetak ez dira karpetako elementuen guztizko tamainaren arabera ordenatzen. Motaren arabera Hautatu aukera hau elementuak objektu-motaren arabera alfabetikoki ordenatzeko. Elementuak alfabetikoki antolatuko dira MIME motaren azalpenaren arabera Fitxategi-motak eta programak hobespen-tresnan. MIME motak fitxategi baten formatua identifikatzen du eta haren bidez aplikazioek fitxategia irakur dezakete. Adibidez, posta elektronikoko aplikazio batek image/png MIME mota erabil dezake PNG fitxategia mezu elektroniko bati erantsita dagoen fitxategia dela detektatzeko. Aldatze-dataren arabera Hautatu aukera hau elementuak azken aldatze-dataren arabera ordenatzeko. Azkena aldatu den elementua aurrena agertuko da. Ikurren arabera Hautatu aukera hau elementuak haiei gehitutako ikurren arabera ordenatzeko. Elementuak ikurraren izenaren arabera alfabetikoki antolatuko dira. Ikurrik ez duten elementuak azkena agertuko dira. Diseinu trinkoa Hautatu aukera hau elementuak elkarrengandik gertuago geratzeko ordenatzeko. Alderantzizko ordena Hautatu aukera hau elementuak antolatzeko aukeraren ordena alderantzizkatzeko. Adibidez, elementuak izenaren arabera ordenatzen badituzu, hautatu Alderantzizko ordena aukera, elementuak alderantzizko ordena alfabetikoan antolatzeko. Fitxategi-kudeatzaileak karpeta jakin bateko elementuak nola antolatu dituzun gogoan hartzen du. Karpeta bistaratzen duzun hurrengo aldian, elementuak zuk hautatutako ordenan egongo dira antolatuta. Bestela esanda, karpeta bateko elementuak nola antolatu zehazten duzunean, karpeta pertsonalizatzen duzu elementuak modu hartara agertzeko. Karpetaren antolaketa-ezarpenak hobespenetan zehaztutako antolaketa lehenetsiaren ezarpenetara itzultzeko, aukeratu IkusiBerrezarri ikuspegi lehenetsietan. Ikono bat ikono-ikuspegian tamainaz aldatzeko fitxategi-kudeatzailea ikonoak tamainaz aldatzea Ikono-ikuspegian, bistaratuta dagoen elementu bat irudikatzen duen ikonoaren tamaina alda dezakezu. Ikono-ikuspegian elementu baten tamaina aldatzeko, jarraitu urrats hauei: Egin klik eskuineko botoiaz tamainaz aldatu nahi duzun elementuan eta aukeratu Tiratu ikonoa. Elementuaren inguruan laukizuzen bat agertuko da eta helduleku bat edukiko du ertz bakoitzean. Hartu heldulekuetako bat eta arrastatu ikonoa nahi duzun tamaina lortu arte. Ikonoa jatorrizko tamainara itzultzeko, egin klik eskuineko botoiaz ikonoan eta aukeratu Berrezarri ikonoen jatorrizko tamaina. Mahaigaineko objektuak ere alda ditzakezu tamainaz. Ikuspegi baten portaera aldatzeko fitxategi-kudeatzailea ikuspegiak portaera aldatzea Ikuspegi baten portaera hainbat modutara alda dezakezu: Zehaztu ikuspegia fitxategi edo karpeta jakin baten ikuspegi lehenetsia dela. Zehaztu ikuspegia fitxategi-mota baten edo karpeta guztien ikuspegi lehenetsia dela. Zehaztu ikuspegia fitxategi edo karpeta jakin baten Ikusi honela azpimenuko elementua dela. Zehaztu ikuspegia fitxategi-mota jakin baten edo karpeta guztien Ikusi honela azpimenuko elementua dela. Zehaztu ikuspegia ez dela fitxategi edo karpeta jakin baten Ikusi honela azpimenuko elementua. Ikuspegi baten portaera aldatzeko, egin urrats hauek: Aukeratu Ikusi Ikusi honela. Ireki beste ikustaile batekin elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Hautatu aldatu nahi duzun ikuspegia elkarrizketa-koadroko taulan. Egin klik Aldatu botoian. Aldatu elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Taula honetan Aldatu elkarrizketa-koadroko aukerak azaltzen dira: Aukera Azalpena Sartu elementuaren-izena elementuen menuan Hautatu aukera hau ikuspegia elementu-mota horien Ikusi honela azpimenuan sartzeko. Erabili elementuaren-izena elementuen lehenetsi gisa Hautatu aukera hau ikuspegia elementu-mota horien ekintza lehenetsi gisa erabiltzeko. Sartu elementuaren-izena elementuen menuan soilik Hautatu aukera hau ikuspegia elementu-mota horren Ikusi honela azpimenuan soilik sartzeko. Erabili soilik elementuaren-izena elementuen lehenetsi gisa Hautatu aukera hau ikuspegia soilik elementu horren ekintza lehenetsi gisa erabiltzeko. Ez sartu elementuaren-izena elementuen menuan Hautatu aukera hau ikuspegia elementu-mota horren Ikusi honela azpimenutik kanpo uzteko. Sakatu Ados eta egin klik Utzi botoian Ireki beste ikustaile batekin elkarrizketa-koadroa ixteko. Fitxategi-mota batekin lotutako ekintzak Fitxategi-motak eta programak hobespen-tresnan ere alda ditzakezu. Fitxategi-motak eta programak hobespen-tresna irekitzeko, egin klik Joan botoian.
Fitxategiei ekintzak esleitzea fitxategi-kudeatzailea fitxategiei ekintzak esleitzea Fitxategi bat irekitzen duzunean, fitxategi-kudeatzaileak fitxategi-mota horren ekintza lehenetsia egiten du. Fitxategi-motak eta programak hobespen-tresnan fitxategi-moten, haiei lotutako fitxategi-luzapenen eta haien ekintza lehenetsien taula dago. Taula horretan fitxategi-kudeatzaileko fitxategi batean klik bikoitza egiten duzunean gertatzen dena azaltzen da. Fitxategi-kudeatzailea fitxategi jakin batekin edo fitxategi-mota batekin lotutako ekintzak aldatzeko ere erabil dezakezu. Fitxategi-motak eta programak hobespen-tresna ataza hauek egiteko erabil dezakezu: Zehaztu fitxategi-mota baten ekintza lehenetsia. Fitxategi-mota baten ekintza lehenetsia ere alda dezakezu fitxategi-kudeatzailean. Fitxategi-mota bat aplikazio batekin edo gehiagorekin erlazionatu. Ekintza lehenetsiak fitxategia fitxategi-motarekin lotuta dagoen aplikazio batean irekitzeko adieraz dezake. Erlazionatu fitxategi-mota ikustaile batekin edo gehiagorekin. Ekintza lehenetsiak fitxategia fitxategi-motarekin lotuta dagoen ikustaile batean irekitzeko adieraz dezake. Erlazionatu fitxategi-luzapena MIME mota batekin. MIME motak fitxategiaren formatua zehazten du, Irterneteko arakatzaileek eta posta elektronikoko aplikazioek fitxategia irakurri ahal izan dezaten. Ekintzak modifikatzeko fitxategi-kudeatzailea ekintzak aldatzea Fitxategi edo fitxategi-mota batekin lotutako ekintzak alda ditzakezu. Honakoa egin dezakezu: Ekintza fitxategi jakin baten ekintza lehenetsia dela zehaztu. Ekintza fitxategi-mota jakin baten ekintza lehenetsia dela zehaztu. Ekintza fitxategi jakin baten Ireki honekin azpimenuko elementua dela zehaztu. Ekintza fitxategi-mota jakin baten Ireki honekin azpimenuko elementua dela zehaztu. Ekintza fitxategi-mota jakin baten Ireki honekin azpimenuko elementua ez dela zehaztu. Fitxategi batekin edo fitxategi-mota jakin batekin lotutako ekintzak aldatzeko, jarraitu urrats hauei: Ikusteko panelean, hautatu zein fitxategiren ekintza aldatu nahi duzun. Fitxategi-mota batekin lotutako ekintza aldatu nahi baduzu, hautatu mota horretako fitxategi bat. Aukeratu Fitxategia Ireki honekin. Urrats hauetako bat egin behar duzu: Aukeratu Beste aplikazioa. Ireki beste aplikazio batekin elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Aukeratu Beste ikustailea. Ireki beste ikustaile batekin elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Elkarrizketa-koadroko taulan, hautatu zein aplikazioren edo ikustaileren portaera aldatu nahi duzun. Egin klik Aldatu botoian. Aldatu elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Taula honetan Aldatu elkarrizketa-koadroko aukerak azaltzen dira: Aukera Azalpena Sartu fitxategi-mota elementuen menuan Hautatu aukera hau aplikazioa edo ikustailea fitxategi-mota horren Ireki honekin azpimenuan sartzeko. Erabili fitxategi-mota elementuen lehenetsi gisa Hautatu aukera hau aplikazioa edo ikustailea fitxategi-mota horren ekintza lehenetsi gisa erabiltzeko. Sartu fitxategi-izena elementuen menuan soilik Hautatu aukera hau aplikazioa edo ikustailea fitxategi horren, eta ez mota horretako beste fitxategien, Ireki honekin azpimenuan sartzeko. Erabili fitxategi-izen elementuen lehenetsi gisa solik Hautatu aukera hau aplikazioa edo ikustailea fitxategi horren, eta ez mota horretako beste fitxategien, ekintza lehenetsi gisa erabiltzeko. Ez sartu fitxategi-mota elementuen menuan Hautatu aukera hau aplikazioa edo ikustailea fitxategi-mota horren Ireki honekin azpimenutik kanpo uzteko. Sakatu Ados, eta egin klik Utzi botoian elkarrizketa-koadroa ixteko. Fitxategi-mota batekin lotutako ekintzak Fitxategi-motak eta programak hobespen-tresnan ere alda ditzakezu. Fitxategi-motak eta programak hobespen-tresna irekitzeko, egin klik Joan botoian. Fitxategi-kudeatzailea pertsonalizatzea fitxategi-kudeatzailea pertsonalizatzea Fitxategi-kudeatzailea pertsonaliza dezakezu zure nahietara eta hobespenetara egokitzeko. Atal honetan fitxategi-kudeatzailea nola pertsonalizatu azaltzen da. Hobespenak ezartzea fitxategi-kudeatzailea hobespenak sarrera hobespenak, fitxategi-kudeatzailea fitxategi-kudeatzailearen hobespenak Erabili Fitxategi-kudeaketaren hobespenak elkarrizketa-koadroa fitxategi-kudeatzailearen hobespenak ezartzeko. Fitxategi-kudeaketaren hobespenak elkarrizketa-koadroa bistaratzeko, aukeratu Editatu Hobespenak. Hobespenak kategoria hauetan ezar ditzakezu: Ikuspegien ezarpen lehenetsiak. Fitxategien eta karpeten, testu-fitxategi exekutagarrien eta Zakarrontziaren portaera. Ikono-epigrafeetan bistaratzen den informazioa. Fitxategi-kudeatzailearen errendimendua hobetzeko aurrebista-aukerak. Ikuspegien hobespenak ezartzeko fitxategi-kudeatzailea hobespenak ikuspegiak Ikuspegi lehenetsi bat zehatz dezakezu eta ordenatzeko aukerak eta bistaratze-aukerak hautatu. Ikono-ikuspegien eta zerrenda-ikuspegien ezarpen lehenetsiak ere zehatz ditzakezu. Ikuspegi-ezarpen lehenetsiak zehazteko, aukeratu Editatu Hobespenak. Egin klik Fitxategi-kudeaketaren hobespenak elkarrizketa-koadroko Ikuspegiak fitxan Ikuspegiak atal fitxaduna bistaratzeko. irudian alda ditzakezun ikuspegien ezarpenak ageri dira. Ikuspegien hobespenak Elkarrizketa-koadroko elementua AzalpenaKarpeta berriak ikusteko, erabili Hautatu karpeten ikuspegi lehenetsia. Karpeta bat irekitzen duzunean, karpeta zuk hautatutako ikuspegian bistaratuko da.Antolatu elementuak Hautatu ikuspegi honetan bistaratutako karpetetako elementuak zein ezaugarriren arabera ordenatu nahi dituzun.Antolatu karpetak fitxategiak baino lehen Hautatu aukera hau karpetak fitxategiak baino lehen antolatzeko karpeta bat ordenatzean.Ordenatu alderantziz Hautatu aukera hau ikuspegi honetako elementuen ordena alderantzizkatzeko. Aukera hau hautatzen baduzu, Antolatu elementuak goitibeherako zerrendan hautatutako ezaugarrien ordena alderantzizkatuko da. Adibidez, Izenaren arabera hautatzen baduzu, elementuak alderantzizko ordena alfabetikoan ordenatuko dira.Erakutsi ezkutuko fitxategiak eta babeskopia-fitxategiak Hautatu aukera hau fitxategi ezkutuak eta babeskopia-fitxategiak ikusteko panelean bistaratzeko. Fitxategi ezkutu baten fitxategi-izenaren lehen karakterea puntua (.) da. Babeskopia baten fitxategi-izenaren azken karakterea tildea (~) da. Zoom-maila lehenetsia Ikono-ikuspegia eta zerrenda-ikuspegia. Hautatu ikuspegi honetan agertzen diren karpeten zoom-maila lehenetsia. Zoom-mailak ikuspegi bateko elementuen tamaina zehazten du.Erabili diseinu trinkoa Hautatu aukera hau ikono-ikuspegiko elementuak ordenatzeko karpetako elementuak elkarrengandik gertuago gera daitezen.Testua ikonoen ondoan Hautatu aukera hau elementuen ikonoen epigrafeak ikonoaren ondoan jartzeko eta ez ikonoaren azpian.Erabili eskuzko diseinua Hautatu aukera hau elementuak ikono-ikuspegian eskuz antolatu nahi badituzu.Erakutsi karpetak soilik Hautatu aukera hau karpetak soilik bistaratzeko albo-paneleko Zuhaitzean .
Portaeraren hobespenak ezartzeko fitxategi-kudeatzailea hobespenak portaera Fitxategien eta karpeten hobespenak ezartzeko, aukeratu Editatu Hobespenak. Egin klik Fitxategi-kudeaketaren hobespenak elkarrizketa-koadroko Fitxategiak eta karpetak fitxan Fitxategiak eta karpetak atal fitxaduna bistaratzeko. irudian alda ditzakezun fitxategien eta karpeten ezarpenak ageri dira. Fitxategi eta karpeten hobespenak Aukera AzalpenaEgin klik bakarra elementuak aktibatzeko Hautatu aukera hau elementu baten ekintza lehenetsia egiteko elementuan klik egiten duzunean. Aukera hau hautatuta dagoenean eta elementu bat seinalatzen duzunean, elementuaren izena azpimarratuta agertuko da. Egin klik bikoitza elementuak aktibatzeko Hautatu aukera hau elementu baten ekintza lehenetsia egiteko elementuan klik bikoitza egiten duzunean.Ireki aktibatutako elementua beste leiho batean Hautatu aukera hau beste leiho bat irekitzeko fitxategi edo karpeta bat irekitzen duzunean.Exekutatu fitxategi exekutagarriak klik egiten zaienean Hautatu aukera hau fitxategi exekutagarri bat exekutatzeko fitxategi exekutagarria aukeratzen duzunean. Fitxategi exekutagarri bat exekuta daitekeen testu-fitxategi bat da; hau da, shell script bat.Ikusi fitxategi exekutagarriak klik egiten zaienean Hautatu aukera hau fitxategi exekutagarri baten edukia bistaratzeko fitxategi exekutagarria aukeratzen duzunean.Galdetu aldi bakoitzean Hautatu aukera hau elkarrizketa-koadro bat agertzeko fitxategi exekutagarri bat aukeratzen duzunean. Elkarrizketa-koadroan fitxategia exekutatu edo bistaratu nahi duzun galdetuko zaizu. Galdetu zakarrontzia hustu edo fitxategiak ezabatu aurretik Hautatu aukera hau berresteko mezu bat agertzeko zakarrontzia hustu aurretik edo fitxategiak ezabatu aurretik. Sartu Zakarrontzia saltatuko duen Ezabatu komandoa Hautatu aukera hau Ezabatu menu-elementu bat gehitzeko hurrengo menuetan: Editatu menua. Fitxategi, karpeta edo mahaigaineko objektu batean eskuin botoiaz klik egiten duzunean bistaratzen den laster-menua. Elementu bat hautatutakoan, aukeratu Ezabatu menu-elementua, eta elementua berehala ezabatuko da fitxategi-sistematik.
Ikonoen epigrafeen hobespenak ezartzeko fitxategi-kudeatzailea ikonoak epigrafeen hobespenak fitxategi-kudeatzailea hobespenak ikonoen epigrafeak Ikonoen epigrafe batek fitxategi edo karpeta baten izena bistaratzen du ikono-ikuspegian. Ikono-ikuspegian fitxategiari edo karpetari buruzko hiru informazio-elementu osagarri ere badaude. Informazio osagarria fitxategi-izenaren ondoren bistaratuko da. Normalean informazio-elementu bakarra egoten da ikusgai, baina ikono bat handiagotzean, informazio gehiago bistaratzen da. Ikonoen epigrafeetan bistaratutako informazio osagarria alda dezakezu. Ikonoen epigrafeen hobespenak ezartzeko, aukeratu EditatuHobespenak. Egin klik Fitxategi-kudeaketaren hobespenak elkarrizketa-koadroko Fitxategiak eta karpetak fitxan Fitxategiak eta karpetak atal fitxaduna bistaratzeko. Hautatu ikonoen epigrafean bistaratu nahi dituzun informazio-elementuak hiru goitibeherako zerrendetan. Hautatu lehen elementua lehen goitibeherako zerrendan, hautatu bigarren elementua bigarren goitibeherako zerrendan eta abar. Taula honetan hauta ditzakezun informazio-elementuak azaltzen dira: Informazioa Azalpena Tamaina Hautatu aukera hau elementuaren tamaina bistaratzeko. Mota Hautatu aukera hau elementuaren MIME motaren azalpena bistaratzeko Fitxategi-motak eta programak hobespen-tresnan. Aldatze-data Hautatu aukera hau elementuaren azken aldatze-data bistaratzeko. Atzipen-data Hautatu aukera hau elementua atzitutako azken data bistaratzeko. Jabea Hautatu aukera hau elementuaren jabea bistaratzeko. Taldea Hautatu aukera hau elementuaren tamaina bistaratzeko. Baimenak baimenak karaktere gisa bistaratzea Hautatu aukera hau elementuaren baimenak hiru karaktereko hiru multzo gisa bistaratzeko, adibidez -rwxrw-r--. Baimen zortzitarrak baimenak notazio zortzitarrean bistaratzea Hautatu aukera hau elementuaren baimenak notazio zortzitarrean bistaratzeko, adibidez 764. MIME mota Hautatu aukera hau elementuaren MIME mota bistaratzeko. Bat ere ez Hautatu aukera hau elementuaren informaziorik ez bistaratzeko. Aurrebisten hobespenak ezartzea fitxategi-kudeatzailea hobespenak aurrebista Fitxategi-kudeatzailean fitxategien aurrebisten ezaugarri batzuk daude. Aurrebisten ezaugarriek fitxategi-kudeatzaileak erantzuten behar duen abiaduran eragina izan dezakete. Ezaugarri horietako batzuen portaera alda dezakezu fitxategi-kudeatzailearen abiadura hobetzeko. Aurrebistaren hobespen bakoitzean, taula honetan azaltzen diren aukeretako bat hauta dezakezu: Aukera Azalpena Beti Fitxategi lokalen eta beste fitxategi-sistemako fitxategien ekintza burutzen du. Fitxategi lokalak bakarrik Bakarrik fitxategi lokalen ekintza burutzen du. Inoiz ez Ekintza ez du inoiz burutzen. Aurrebistaren hobespenak ezartzeko, aukeratu Editatu Hobespenak. Egin klik Fitxategi-kudeaketaren hobespenak elkarrizketa-koadroko Aurrebista fitxan Aurrebista atal fitxaduna bistaratzeko. irudian alda ditzakezun aurrebisten ezarpenak ageri dira. Aurrebisten hobespenak Elkarrizketa-koadroko elementua AzalpenaErakutsi testua ikonoetan Hautatu aukera bat fitxategia irudikatzen duen ikonoan testu-fitxategien edukia noiz aurreikusi zehazteko. Erakutsi koadro txikiak Hautatu aukera hau irudi-fitxategien koadro txikiak noiz erakutsi zehazteko. Fitxategi-kudeatzaileak karpeta bakoitzaren koadro txikiak .thumbnails direktorioan gordetzen ditu; hau da, karpeta baino maila bat beherago.Hau baino txikiagoak diren fitxategientzat bakarrik Zehaztu zein den fitxategien gehienezko tamaina fitxategi-kudeatzaileak koadro txikia sortzeko.Aurreikusi soinu-fitxategiak Hautatu aukera bat soinu-fitxategiak noiz aurreikusi zehazteko. Kontatu elementu-kopurua Hautatu aukera bat karpetetako elementu-kopurua noiz erakutsi zehazteko.
Atzeko planoak aldatzea fitxategi-kudeatzailea atzeko planoak aldatzea atzeko planoak pantailaren osagaia Fitxategi-kudeatzailean pantaila-osagai hauen itxura eta izaera aldatzeko erabil ditzakezun atzeko planoak daude: Mahaigaina Albo-panela Ikusteko panela Panelak Pantaila-osagai baten atzeko planoa aldatzeko, jarraitu urrats hauei: Aukeratu Editatu Atzeko planoak eta ikurrak.. Atzeko planoak eta ikurrak atzeko planoa bistaratuko da. Atzeko planoan erabil ditzakezun ereduen zerrenda bistaratzeko, egin klik Ereduak botoian. Atzeko planoan erabil ditzakezun koloreen zerrenda bistaratzeko, egin klik Koloreak botoian. Atzeko planoa eredu bat izan dadin, arrastatu eredua pantaila-osagaira. Atzeko planoa kolore bat izan dadin, arrastatu kolorea pantaila-osagaira. Sakatu Itxi elkarrizketa-koadroa ixteko. Ikusteko panelaren edo albo-panelaren atzeko planoa atzeko plano lehenetsira leheneratzeko, egin klik eskuineko botoiaz paneleko atzeko planoan eta aukeratu Erabili atzeko plano lehenetsia. Karpeta jakin baten albo-panelaren edo ikusteko panelaren atzeko planoa aldatzen duzunean, aukeratzen duzun atzeko planoa gogoan hartzen du fitxategi-kudeatzaileak. Karpeta bistaratzen duzun hurrengo aldian, zuk hautatutako atzeko planoa bistaratuko da. Bestela esanda, karpeta baten atzeko planoa aldatzen duzunean, karpeta pertsonalizatzen duzu atzeko planoa bistaratzeko. Eredu bat gehitzeko atzeko planoak ereduak gehitzea Eredu bat gehitzeko pantaila-osagaietan erabil ditzakezun ereduetan, aukeratu Editatu Atzeko planoak eta ikurrak. Egin klik Ereduak botoian, eta gero sakatu Gehitu eredu berria botoia. Elkarrizketa-koadro bat bistaratuko da. Erabili elkarrizketa-koadroa eredu berria aurkitzeko. Sakatu Ados eredu berria Atzeko planoak eta ikurrak elkarrizketa-koadroan gehitzeko. Kolore bat gehitzeko atzeko planoak koloreak gehitzea Kolore bat gehitzeko pantaila-osagaietan erabil ditzakezun koloreetan, aukeratu Editatu Atzeko planoak eta ikurrak. Egin klik Koloreak botoian, eta gero sakatu Gehitu kolore berria botoia. Kolorea hautatzeko elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Erabili kolore-gurpila edo graduatzaileak kolorea aukeratzeko. Sakatu Ados kolore berria Atzeko planoak eta ikurrak elkarrizketa-koadroan gehitzeko. Leihoaren osagaiak erakutsi eta ezkutatzeko fitxategi-kudeatzailea leihoaren osagaiak, erakustea eta ezkutatzea Fitxategi-kudeatzailearen leihoaren osagaiak honela erakutsi eta ezkuta ditzakezu: Albo-panela ezkutatzeko, aukeratu Ikusi Albo-panela. Albo-panela berriro bistaratzeko, aukeratu berriro Ikusi Albo-panela. Tresna-barra ezkutatzeko, aukeratu Ikusi Tresna-barra . Tresna-barra berriro bistaratzeko, aukeratu Ikusi Tresna-barra berriro. Helbide-barra ezkutatzeko, aukeratu Ikusi Helbide-barra . Helbide-barra berriro bistaratzeko, aukeratu Ikusi Helbide-barra berriro. Egoera-barra ezkutatzeko, aukeratu Ikusi Egoera-barra . Egoera-barra berriro bistaratzeko, aukeratu IkusiEgoera-barra berriro. Fitxa bat albo-paneletik kentzeko, egin klik eskuineko botoiaz albo-panelean. Aukeratu kendu nahi duzun fitxa laster-menuan. Fitxa berriro albo-panelari gehitzeko, aukeratu fitxa berriro laster-menuan.
Euskarri aldagarriak erabiltzea euskarri aldagarriak sarrera Fitxategi-kudeatzaileak ezaugarri hauek dituen euskarri aldagarri guztiak onartzen ditu: Euskarri aldagarriak sarrera bat du /etc/fstab fitxategian. /etc/fstab fitxategiak ordenagailuak erabiltzen dituen fitxategi-sistemak azaltzen ditu. user aukera euskarri aldagarriaren sarreran zehazten da /etc/fstab fitxategian. Euskarriak muntatzeko euskarri aldagarriak muntatzea Euskarriak muntatzea euskarriaren fitxategi-sistema bertara sartzeko moduan uztea da. Euskarriak muntatzen dituzunean, euskarriaren fitxategi-sistema azpidirektorio gisa gehituko zaio fitxategi-sistemari. Euskarria muntatzeko, sartu euskarria gailu egokian. Euskarria irudikatzen duen objektu bat gehituko da mahaigainean. Objektua gehitzeko beharrezkoa da euskarria detektatzean gailua automatikoki muntatzeko konfiguratuta egotea sistema. Sistema gailua automatikoki muntatzeko konfiguratuta ez badago, eskuz muntatu beharko duzu gailua. Egin klik eskuineko botoiaz mahaigainean eta aukeratu Diskoak gailuaren-izena. Adibidez, diskete bat muntatzeko, aukeratu Diskoak Disketea. Euskarria irudikatzen duen objektu bat gehituko da mahaigainean. Ezin da euskarri aldagarri baten objektuaren izena aldatu. Euskarrien edukia bistaratzeko euskarri aldagarriak euskarrien edukia bistaratzea Euskarriaren edukia hainbat modutara bistara dezakezu: Egin klik bikoitza mahaigainean euskarria irudikatzen duen objektuan. Egin klik eskuineko botoiaz mahaigainean euskarria irudikatzen duen objektuan eta aukeratu Ireki. Fitxategi-kudeatzailearen leiho batek euskarriaren edukia bistaratuko du. Bistaratzea birkargatzeko, egin klik Birkargatu botoian. Euskarrien propietateak bistaratzeko euskarri aldagarriak euskarrien propietateak bistaratzea Euskarri aldagarrien propietateak bistaratzeko, egin klik eskuineko botoiaz mahaigainean euskarria irudikatzen duen objektuan eta aukeratu Propietateak. Elkarrizketa-koadro batek euskarrien propietateak bistaratzen ditu. Propietateen elkarrizketa-koadroa ixteko, sakatu Itxi. Disketea formateatzeko euskarri aldagarriak disketea formateatzea Euskarriak formateatzea euskarriak fitxategi-sistema jakin batean erabiltzeko prestatzea da. Fitxategi-kudeatzailea disketeak formateatzeko erabil dezakezu. Euskarriak formateatzean, haietan lehendik dagoen informazioa gainidazten da. Diskete bat formateatzeko, jarraitu urrats hauei: Sartu disketea diskete-unitatean. Muntatu disketea. Euskarriak muntatzeari buruz informazioa nahi izanez gero, ikus . Egin klik eskuineko botoiaz mahaigainean disketea irudikatzen duen objektuan eta aukeratu Eman formatua. Formateatu disketea elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Hautatu formateatze-aukerak Formateatu disketea elkarrizketa-koadroan. Taula honetan elkarrizketa-koadroko elementuak azaltzen dira: Elkarrizketa-koadroko elementua Azalpena Diskete-gailua Disko-gailuaren izena bistaratzen du. Disketearen dentsitatea Hautatu disketearen dentsitatea. Dentsitatea disketeak gorde dezakeen datu-kantitatea da. Fitxategi-sistema mota Hautatu zein fitxategi-sistema motatan formateatu nahi duzun disketea. Hautatu aukera hauetako bat: Linux Native (ext 2): Hautatu aukera hau disketea Linux sistemetan erabiltzeko formateatzeko. Linux ez diren sistema gehienek ezin dituzte disketeak irakurri fitxategi-sistema mota honekin. DOS (FAT): Hautatu aukera hau disketea Windows sistemetan erabiltzeko formateatzeko. UNIXen oinarritutako sistema gehienek irakur ditzakete disketeak fitxategi-sistema mota honekin. Bolumen-izena Idatzi disketearen izena testu-koadro honetan. Bizkorra Hautatu aukera hau fitxategi-sistema soilik sortzeko disketean. Formateatze bizkorrak ez ditu bloke txarrak egiaztatzen. Hautatu aukera hau disketea lehendik formateatuta badago. Estandarra Hautatu aukera hau fitxategi-sistema disketean sortzeko eta disketea formateatzeko. Formateatze estandarrak ez ditu bloke txarrak egiaztatzen. Hautatu aukera hau disketea lehendik formateatu ez bada. Osoa Hautatu aukera hau fitxategi-sistema disketean sortzeko, bloke txarrak egiaztatzeko eta disketea formateatzeko. Hautatu aukera hau disketea kaltetua ez dela izan egiaztatu nahi baduzu. Sakatu Formateatu disketea formateatzeko. Euskarriak egozteko euskarri aldagarriak egoztea Euskarriak egozteko, egin klik eskuineko botoiaz mahaigaineko euskarriaren objektuan eta aukeratu Egotzi. Euskarriaren unitatea motorizatua bada, euskarria unitatetik egotziko da. Euskarriaren unitatea motorizatua ez bada, itxaron euskarriaren mahaigaineko objektua desagertu arte, orduan egotzia euskarria eskuz. Ezin da euskarria unitate motorizatu batetik atera euskarria muntatuta dagoenean. Euskarria egozteko, lehenbizi desmuntatu euskarria. Unitatetik diskete bat kentzeko, egin urrats hauek: Itxi fitxategi-kudeatzailearen leiho guztiak, Terminala leihoak, eta disketera sartzeko dauden beste leiho guztiak. Egin klik eskuineko botoiaz mahaigainean disketea irudikatzen duen objektuan eta aukeratu Egotzi. Disketearen mahaigaineko objektua desagertu egingo da. Egotzi disketea unitatetik. Disketea desmuntatu baino lehen unitatetik egozten baduzu, disketeko datuak galtzeko arriskua dago. CDak idaztea fitxategi-kudeatzailea CDak idaztea CDak, idaztea CDak idaztea CDak grabatzea CDak idaztea Fitxategi-kudeatzaileak kokaleku berezia eskaintzen du CDan idatzi nahi dituzun fitxategiak eta karpetak kopiatzeko. Kokalekuko edukia CDan erraz idatz dezakezu. CD batean idazteko, jarraitu urrats hauei: Aukeratu JoanCD sortzailea. Fitxategi-kudeatzaileak kokaleku berezi bat irekitzen du, burn:///, etan han idatz ditzakezu CDak. Kopiatu CDan idatzi nahi dituzun fitxategiak eta karpetak burn:/// kokalekuan. Sartu idatz daitekeen CDa sistemako CD idazgailuan. Aukeratu Fitxategia Idatzi CDan. Idatzi fitxategiak CD grabagailu batean elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Erabili Idatzi fitxategiak CD grabagailu batean elkarrizketa-koadroa CDan nola idatzi nahi duzun zehazteko: Elkarrizketa-koadroko elementua Azalpena Helburu-idazlekua Hautatu CDa zein gailutan idatzi nahi duzun goitibeherako zerrendan. Fitxategien eta karpeten CDko irudi-fitxategia sortzeko, hautatu Irudi-fitxategia aukera. Idazteko abiadura Hautatu zein abiaduratan idatzi nahi duzun CDa goitibeherako zerrendan. CDaren izena Idatzi CDaren izena testu-koadroan. Borratu CDa Hautatu aukera hau CDaren uneko edukia borratzeko. Egindakoan egotzi CDa Hautatu aukera hau unitatetik CDa egozteko CDa idatzita dagoenean. Erabili berriro fitxategi hauek beste CD baterako Hautatu aukera hau fitxategi eta karpeta hauek beste CD batean idatzi nahi ez badituzu. Aukera hau hautatzen baduzu, fitxategiak eta karpetak ez dira burn:/// kokalekutik kenduko CDa idatzi eta gero. Egin klik Idatzi fitxategiak CDan botoian. Irudi-fitxategia aukera hautatu baduzu Helburu idazlekua goitibeherako zerrendan, Aukeratu fitxategi-izena irudien CD-romarentzat elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Erabili elkarrizketa-koadroa CDko irudi-fitxategia zein kokalekutan gorde nahi duzun zehazteko. Lehenespenez, CDko irudi-fitxategiek .iso fitxategi-luzapena dute. CDa idazten elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. CDa idatzita dagoenean edo CDko irudi-fitxategia sortuta dagoenean, elkarrizketa-koadro bat bistaratuko da prozesua amaitu dela adierazten duen mezuarekin. CDko irudi-fitxategia sortu baduzu, fitxategi hau CDan idatz dezakezu. CDko irudi-fitxategia CDan idazteko, egin klik CDko irudi-fitxategian eta aukeratu Idatzi CDan laster-menuan. Erabili berriro fitxategi hauek beste CD baterako aukera hautatu ez baduzu, fitxategiak eta karpetak burn:/// kokalekutik kenduko dira. Script-ak fitxategi-kudeatzailean exekutatzea fitxategi-kudeatzailea script-ak exekutatzea script-ak, fitxategi-kudeatzailean exekutatzea Fitxategi-kudeatzailean karpeta berezi bat dago script-ak gordetzeko. Fitxategi exekutagarri bat gehitzen duzunean karpeta horretan, fitxategia Script-ak azpimenuan gehitzen da. Script bat exekutatzeko, aukeratu Fitxategia Script-ak eta aukeratu zein script exekutatu nahi duzun azpimenuan. Script bat fitxategi jakin batean exekutatzeko, hautatu fitxategia ikusteko panelean. Aukeratu Fitxategia Script-ak eta aukeratu fitxategian zein script exekutatu nahi duzun azpimenuan. Script-ak exekutatzeko fitxategi bat baino gehiago ere hauta ditzakezu. Script-en karpetako edukia ikusteko, aukeratu Fitxategia Script-ak Ireki script-en karpeta.