Leihoekin lan egitea Kapitulu honetan leihoak mahaigaineko ingurunean nola erabiltzen diren azaltzen da. Hainbat leiho-kudeatzaile mota erabil ditzakezu GNOMEren mahaigainarekin; adibidez, Metacity eta Sawfish. Metacity-ko funtzio batzuk Sawfish-en ere erabilgarriak dira. Kapitulu honetan Metacity leiho-kudeatzailearekin lotutako funtzioak azaltzen dira. Leihoak eta laneko areak leihoak sarrera laneko areak sarrera Leiho bat baino gehiago bistara ditzakezu aldi berean mahaigaineko ingurunean. Leihoak mahaigaineko ingurunetan zatituta bistaratzen dira eta zati horiek laneko areak dira. Laneko area lanerako erabil dezakezun area bereizi bat da. Mahaigaineko inguruneko laneko area guztiek mahaigain bera dute, panel berak, eta menu berak. Hala ere, laneko area bakoitzean aplikazio desberdinak exekutatu eta leiho desberdinak ireki daitezke. Aldiko laneko area bakarra bistara dezakezu mahaigaineko ingurunean, baina beste laneko areatan leihoak irekita eduki ditzakezu. Laneko arearen aldatzailearen applet-ak leihoen eta laneko areen irudikapen bisuala bistaratzen du, hemen ikus daitekeen bezala: .
Laneko arearen aldatzailearen applet-a Laneko arearen aldatzailearen applet-a. Testuinguruak azaltzen du irudia.
Laneko areak edozein unetan gehi ditzakezu. Mahaigaineko ingurunera laneko areak gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz Laneko arearen aldatzailearen applet-ean eta aukeratu Hobespenak. Orduan, Laneko arearen aldatzailearen hobespenak elkarrizketa-koadroa irekiko da. Erabili Laneko areen kopurua biratze-botoia behar dituzun laneko areen kopurua adierazteko. Leiho-kudeatzailearen portaera leihoak leiho-kudeatzaileak Leiho-kudeatzaileek leihoen itxura eta portaera kontrolatzen dute. Leiho-kudeatzaileak leihoen kokalekua eta zein leihok duen fokua kontrolatzen du. Leiho-markoko botoien bidez ekintza estandarrak egin daitezke; adibidez, leihoak itxi eta lekuz eta tamainaz aldatu. Leiho-kudeatzailearen ezarpen batzuk Leihoak hobespen-tresnan konfigura daitezke. Eskuliburu honetan Metacity leiho-kudeatzailearen konfigurazio lehenetsiarekin lotutako funtzioak azaltzen dira. Konfigurazio lehenetsia Leihoak hobespen-tresnan zehazten da.
Leiho-motak leihoak motak Mahaigaineko ingurunean leiho-mota hauek daude: Aplikazio-leihoak Aplikazio bat abiaraztean, aplikazio-leiho bat irekitzen da. Leiho-kudeatzaileak marko bat aplikatzen dio aplikazio-leihoari. Lehenespenez, aplikazio-leihoaren goiko ertzean titulu-barra dago. Titulu-barrako botoiak leihoekin lan egiteko erabil ditzakezu. Aplikazio-leihoko markoko botoien bidez hainbat ekintza burutu ditzakezu; adibidez Leihoa menua ireki edo leihoa itxi dezakezu. Leihoa menuan leihoan egin daitezkeen hainbat ekintza daude. Irudi honetan ohiko aplikazio-leiho tipikoa dago. Aplikazio-leihoa Simple gaian. Elkarrizketa-koadroak Elkarrizketa-koadroak laster-leihoak dira eta horietan informazioa edo komandoak sartu behar izaten dira. Elkarrizketa-koadroa leiho-marko batean barruan agertzen da. Markoaren goiko ertza erabil dezakezu leihoarekin lan egiteko. Adibidez, titulu-barra elkarrizketa-koadroa lekuz aldatzeko erabil dezakezu. Markoko botoi batzuen bidez hau ere egin dezakezu: Ireki Leihoa menua Itxi elkarrizketa-koadroa Normalean, elkarrizketa-koadroa aplikazio-leiho batetik irekitzen da. Elkarrizketa-koadro bat irekitzean, leihoa normalean igo egiten da eta fokua izaten du. Elkarrizketa-koadro batzuek ez dute aplikazioa erabiltzen uzten elkarrizketa-koadroa itxi arte. Irudi honetan ohiko elkarrizketa-koadro bat dago. Elkarrizketa-koadroa Simple gaian. Leiho-markoak leihoak markoak Leiho-markoa leiho baten ertza da. Leiho-markoan titulu-barra bat dago. Titulu-barrako botoiak leihoekin lan egiteko erabil ditzakezu. Gaiak leihoak gaiak Hainbat gai aplika diezazkiekezu leiho-markoei. Gaiak markoen itxura zehazten du. Leiho-kudeatzaile guztien gaia aukeratzeko, aukeratu Aplikazioak Mahaigaineko hobespenak Gaia. Kontrol-elementuak leihoak markoaren kontrol-elementuak Leiho-markoa leihoekin hainbat ekintza egiteko erabil dezakezu. Titulu-barrak, bereziki, botoi ugari ditu. Irudi honetan aplikazio-leiho bateko titulu-barra ageri da: Leihoaren titulu-barra. Legendak: Leihoa menuaren botoia, Titulu-barra, Ikonotu, Maximizatu, Itxi leihoa botoiak. Elkarrizketa-koadroetan leiho-markoaren kontrol-elementu batzuk ere badaude. irudian leiho-markoko kontrol-elementu aktiboak azaltzen dira, ezkerretik eskuinera. Leiho-markoaren kontrol-elementuak Kontrol-elementua AzalpenaLeihoa menua botoia Egin klik botoian Leihoa menua irekitzeko. Titulu-barra Ekintza hauek egiteko erabil dezakezu: Leihoari fokua emateko, egin klik titulu-barran. Leihoa lekuz aldatzeko, hartu titulu-barra eta arrastatu leihoa kokaleku berrira. Leihoa biltzeko, egin klik bikoitza titulu-barran. Leihoa zabaltzeko, egin klik bikoitza berriro titulu-barran.Ikonotu botoia Egin klik Ikonotu botoian leihoa ikonotzeko. Maximizatu botoia Egin klik Maximizatu botoian leihoa maximizatzeko. Itxi leihoa botoia Egin klik Itxi leihoa botoian leihoa ixteko. Ertza Leihoaren inguruko ertza. Erabili ertza ekintza hauek egiteko: Leihoa tamainaz aldatzeko, hartu ertza eta arrastatu tamaina berria lortu arte. Leihoa menua irekitzeko, egin klik eskuineko botoiaz ertzean.Leihoaren edukia Leiho-markoaren barruko area. Erabili leihoaren edukia ekintza hauek egiteko: Leiho bat lekuz aldatzeko, eduki sakatuta Alt, egin klik leihoaren edukian eta arrastatu leihoa kokaleku berrira arte. Leihoa tamainaz aldatzeko, eduki sakatuta Alt eta egin klik erdiko botoiaz tamainaz aldatu nahi duzun izkinan. Leihoa tamainaz aldatzeko, arrastatu erdiko botoiaz klik egindako izkinatik. Leihoa menua irekitzeko, eduki sakatuta Alt eta egin klik eskuineko botoiaz leihoaren edukian.
Leihoekin eta laneko areekin lan egiteko menuak eta applet-ak leihoak applet-ak eta menuak haiekin lan egiteko Atal honetan leihoekin eta laneko areekin lan egiteko erabil ditzakezun menuak eta applet-ak azaltzen dira. Leihoa menua Leihoa menua. Menu-elementuak: Ikonotu, Maximizatu, Bildu, Lekuz aldatu, Tamainaz aldatu, Itxi, Ipini laneko area guztietan, Eraman hona: laneko-arearen-izena. leihoak Leihoa menua menuak Leihoa menua Leihoa menua leihoetan ekintzak burutzeko erabil dezakezun komando-menua da. Leihoa menua irekitzeko, egin urrats hauetako bat: Egin klik lan egin nahi duzun leihoaren Leihoa menua botoian. Sakatu Alt zuriune-barra. Alt sakatuta duzula, egin klik eskuineko botoiaz lan egin nahi duzun leihoaren parte batean. irudian Leihoa menuko komandoak eta azpimenuak azaltzen dira. Leihoa menuko komandoak eta azpimenuak Menu-elementua FuntzioaIkonotu Leihoa ikonotzen du.Maximizatu edo Desmaximizatu Leihoa maximizatzen du. Leihoa dagoeneko maximizatuta badago, aukeratu Desmaximizatu, leihoa aurreko tamainara leheneratzeko. Bildu edo Zabaldu Leihoa txikitzen du titulu-barra bakarrik geratu arte ikusgai. Leihoa dagoeneko bilduta badago, aukeratu Zabaldu, leihoa aurreko tamainara leheneratzeko. Aldatu lekuz Gezi-teklak erabil ditzakezu leihoa lekuz aldatzeko.Aldatu tamaina Gezi-teklak erabil ditzakezu leihoa tamainaz aldatzeko.Itxi Leihoa ixten du.Ipini laneko area guztietan edo Laneko area honetan bakarrik Leihoa laneko area guztietan ipintzen du. Leihoa jadanik laneko area guztietan badago, aukeratu Laneko area honetan bakarrik, leihoa uneko laneko arean bakarrik ipintzeko.Eraman hona: laneko-arearen-izena edo Honetan bakarrik: laneko-arearen-izena Leihoa aukeratzen duzun laneko areara eramaten du. Leihoa laneko area guztietan badago, aukeratu Hemen bakarrik: laneko-arearen-izena, leihoa nahi duzun laneko arean ipintzeko.
Leiho-zerrendaren applet-a leihoak Leiho-zerrendaren applet-a Leiho-zerrendaren applet-a Leiho-zerrendaren applet-a sarrera leiho-zerrendak Leiho-zerrendaren applet-a applet-ak Leiho-zerrenda Leiho-zerrendak irekita dagoen aplikazio-leiho bakoitzarentzat botoi bat bistaratzen du. Leiho-zerrenda erabil dezakezu ekintza hauek burutzeko: Leiho bat ikonotzeko, egin klik leihoa irudikatzen duen botoian. Ikonotutako leiho bat leheneratzeko, egin klik leihoa irudikatzen duen botoian. Leiho bati fokua emateko, egin klik leihoa irudikatzen duen botoian. Aplikazio-leiho bat irekitzen duzunean, Leiho-zerrendak leihoa irudikatzen duen botoia bistaratzen du. Leiho-zerrendaren botoiek zein aplikazio-leiho dauden irekita erakusten dute. Zein leiho dauden irekita, baita leiho batzuk minimizatuta dauden ere, eta leiho batzuk beste baten gainean dauden ikus dezakezu. Leiho-zerrendak uneko laneko areako edo laneko area guztietako leihoen botoiak bistara ditzake. Aukera hori hautatzeko, Leiho-zerrendaren hobespenak aldatu behar dituzu. Eskuineko botoiaz leiho-zerrendaren botoian ere klik egin dezakezu botoiak irudikatzen duen leihoaren Leihoa menua irekitzeko. Leihoa menua irekitzen duzunean Leiho-zerrendan, Leihoa menuan ez da laneko areako komandorik egoten. Leihoa menuko komandoei buruz informazio gehiago nahi izanez gero, ikus . irudian Leiho-zerrenda erakusten da leiho hauek irekita daudenean: gedit Dictionary GHex GNOME Terminal
Leiho-zerrendaren applet-a Leiho-zerrendaren applet-a. Testuinguruak azaltzen du irudia.
Applet-eko botoiek leihoen egoera erakusten dute. irudian leiho-zerrendako botoiek leihoari buruz ematen duten informazioa azaltzen da. irudiko adibideak irudiari buruzkoak dira. Leihoen egoerari buruzko informazioa leiho-zerrendaren botoietan<indexterm><primary> Leiho-zerrendaren applet-a</primary><secondary> leihoen egoerari buruzko informazioa</secondary></indexterm> Egoera Esanahia AdibideaBotoia sakatuta dago. Leihoak fokua du. geditLeihoaren titulua kortxete artean. Leihoa ikonotuta dago. [Hiztegia] Botoia ez dago sakatuta, titulua ez dago kortxete artean. Leihoa bistaratuta dago eta ez dago ikonotuta. ghexZenbakia botoian, parentesi artean. Botoiak botoi-multzo bat adierazten du. Gnome-terminal (3)
Botoiak elkartzea Leiho-zerrendaren applet-a botoiak elkartzea Leiho-zerrendak klase bereko leihoak irudikatzen dituzten botoiak leiho-zerrendako botoi batean elkartu ditzake. irudiko Gnome-terminal botoia botoi-multzoaren adibide bat da. Ondorengo irudian Leiho-zerrendaren adibidea ikusten da botoi-multzo bat irekita duela: Leiho-zerrendaren applet-a, botoi-multzo bat irekita duela. Multzo bateko leihoen zerrenda irekitzeko, egin klik multzoa irudikatzen duen leiho-zerrendaren botoian. Zerrendako elementuetan klik egin dezakezu leihoei fokua emateko, leihoak ikonotzeko eta leihoak leheneratzeko. Botoi-multzo baten leihoaren Leihoa menua irekitzeko, egin klik eskuineko botoiaz multzoa irudikatzen duen leiho-zerrendaren botoian. Multzoko leihoen zerrenda bistaratuko da. Multzoko leiho baten Leihoa menua irekitzeko, egin klik zerrendako elementuan. Leihoa menua irekitzen duzunean Leiho-zerrendan, Leihoa menuan ez da laneko areako komandorik egoten. Leihoa menuko komandoei buruz informazio gehiago nahi baduzu, ikus .
Laneko arearen aldatzailearen applet-a laneko areak Laneko arearen aldatzailearen applet-a applet-ak Laneko arearen aldatzailea Laneko arearen aldatzailearen applet-a Laneko arearen aldatzaileak laneko areen irudikapen bisuala bistaratzen du, hemen ikus daitekeen bezala: . irudiak applet-a erakusten du GNOMEren saioak lau laneko area dituenean. Laneko areak botoi gisa agertzen dira applet-ean. Uneko laneko area adierazten duen botoiaren atzeko planoa nabarmenduta agertzen da applet-ean. irudiko uneko laneko area applet-aren ezkerrean dagoena da. Beste laneko area batera aldatzeko, egin klik applet-eko laneko arean.
Laneko arearen aldatzailearen applet-a Laneko arearen aldatzailearen applet-a. Testuinguruak azaltzen du irudia.
Laneko arearen aldatzaileak laneko arean irekita dauden aplikazio-leihoak eta elkarrizketa-koadroak ere bistaratzen ditu. Laneko areak ordenan erakusten dira applet-eko errenkadetan ezkerretik eskuinera. irudian, laneko areak errenkada bakarrean erakusteko dago ezarrita applet-a. Laneko areak zenbat errenkadetan bistaratu nahi dituzun zehatz dezakezu Laneko arearen aldatzailean. Applet-aren portaera lehenetsia ere alda dezakezu eta laneko areen izenak bakarrik erakusteko ezarri.
Goiko ertzeko panela erabiltzea leihoekin lan egiteko goiko ertzeko panela leiho-zerrendaren ikonoa leiho-zerrendak goiko ertzeko panela Goiko ertzeko paneletik unean irekita dauden leiho guztien zerrenda ikus dezakezu. Fokua emateko leiho bat ere aukera dezakezu. Leiho-zerrenda ikusteko, egin kik goiko ertzeko paneleko eskuineko ikonoan. Irudi honetan goiko ertzeko paneletik bistaratzen den leiho-zerrendaren adibidea erakusten da: Leiho-zerrenda bistaratuta goiko ertzeko paneletik. Fokua aldatutakoan, leiho-zerrenda bistaratzeko klik egiten den ikonoa aldatu egiten da. Ikonoak unean fokua den leihoa irudikatzen du. Leiho bati fokua emateko, aukeratu leihoa leiho-zerrendan. Leiho-zerrendan laneko area guztietako leihoak ageri dira. Uneko laneko area ez beste laneko area guztietako leihoak lerro bereizle baten azpian daude zerrendan.
Leihoak manipulatzea leihoak manipulatzea Atal honetan leihoak nola manipulatu azaltzen da. Leiho bati fokua emateko leihoak fokua ematea fokua, leiho bati ematea Fokua duen leihoak saguaren eta teklatuaren sarrera jaso dezake. Aldiko leiho bakarra enfoka daiteke. Fokua duen leihoak ez du beste leihoen itxura berdina izaten. Elementu hauek erabil ditzakezu leiho bati fokua emateko: Elementua Ekintza Sagua Egin klik leihoan, leihoa ikusgai badago. Laster-teklak Erabili laster-teklak irekita dagoen leiho batetik bestera joateko. Leiho bati fokua emateko, askatu teklak. Leiho batetik bestera aldatzeko laster-tekla lehenetsiak AltTab dira. Leiho-zerrenda Egin klik Leiho-zerrendan leihoa adierazten duen botoian. Laneko arearen aldatzailea Egin klik Laneko arearen aldatzailean fokua eman nahi diozun leihoan. Beste laneko area bateko leihoan klik egiten baduzu, Lanekoa arearen aldatzailea laneko area berrira joango da eta leihoari fokua emango dio. Goiko ertzeko panela Egin klik goiko ertzeko paneleko eskuineko ikonoan. Irekitako leihoen zerrenda bistaratuko da. Aukeratu leihoa zerrendan. Leiho bat ikonotzeko leihoak ikonotzea ikonotzea leihoak Leiho bat ikonotzeko, jarraitu urrats hauetako bati: Egin klik leiho-markoko Ikonotu botoian. Ireki Leihoa menua eta aukeratu Ikonotu. Leihoak fokua badu, egin klik Leiho-zerrendan leihoa adierazten duen botoian. Leihoak fokurik ez badu, egin klik bi aldiz leihoa adierazten duen botoian. Egin klik eskuineko botoiaz Leiho-zerrendan leihoa adierazten duen botoian, eta aukeratu Ikonotu laster-menuan. Leiho bat maximizatzeko leihoak maximizatzea leihoak maximizatzea Leiho bat maximizatzean, leihoa ahalik eta gehien zabaltzen da. Leiho bat maximizatzeko, egin urrats hauetako bat: Leihoa maximizatzeko, egin klik leiho-markoko Maximizatu botoian. Bestela, ireki Leihoa menua eta aukeratu Maximizatu. Egin klik eskuineko botoiaz Leiho-zerrendan leihoa adierazten duen botoian, eta aukeratu Maximizatu Leihoa menuan. Leiho bat leheneratzeko leihoak leheneratzea leheneratzea leihoak Maximizatutako leiho bat leheneratzeko, jarraitu urrats hauetako bati: Egin klik leiho-markoko Maximizatu botoian. Ireki Leihoa menua. Aukeratu Desmaximizatu. Egin klik eskuineko botoiaz Leiho-zerrendan leihoa adierazten duen botoian, Leihoa menua irekitzeko. Aukeratu Desmaximizatu. Ikonotutako leiho bat leheneratzeko, egin klik Leiho-zerrendan leihoa adierazten duen botoian. Leiho bat ixteko leihoak ixtea leihoak ixtea Leiho bat ixteko, egin ekintza hauetako bat: Egin klik leiho-markoko Itxi leihoa botoian. Ireki Leihoa menua. Aukeratu Itxi. Egin klik eskuineko botoiaz Leiho-zerrendan leihoa adierazten duen botoian, eta aukeratu Itxi Leihoa menuan. Leihoan gorde gabeko datuak badituzu, datuak gordetzeko eskatuko zaizu. Leihoari tamaina aldatzeko leihoak tamainaz aldatzea leihoak tamainaz aldatzea Leiho bat tamainaz aldatzeko, egin ekintza hauetako bat: Seinalatu leihoaren izkina bat. Saguaren erakuslea aldatu egiten da leihoa tamainaz alda dezakezula adierazteko. Hartu izkina eta arrastatu leihoa tamaina berria lortu arte. Egin klik eskuineko botoiaz Leiho-zerrendan leihoa adierazten duen botoian. Aukeratu Aldatu tamaina Leihoa menuan. Erabili gezi-teklak leihoaren tamaina aldatzeko. Eduki sakatuta Alt eta egin klik erdiko botoiaz tamainaz aldatu nahi duzun izkinan. Saguaren erakuslea aldatu egiten da leihoa izkinatik tamainaz alda dezakezula adierazteko. Leihoa tamainaz aldatzeko, arrastatu erdiko botoiaz klik egindako izkinatik. Leihoaren tamaina horizontalean aldatzeko, seinalatu leihoaren ertz bertikal batean. Saguaren erakuslea aldatu egiten da leihoa tamainaz alda dezakezula adierazteko. Hartu ertza eta arrastatu leihoa tamaina berria lortu arte. Leihoaren tamaina bertikalean aldatzeko, seinalatu leihoaren beheko ertza. Saguaren erakuslea aldatu egiten da leihoa tamainaz alda dezakezula adierazteko. Hartu ertza eta arrastatu leihoa tamaina berria lortu arte. Elkarrizketa-koadro batzuen tamaina ezin da aldatu. Aplikazio-leiho batzuek gutxieneko tamaina dute eta ezin dira gehiago txikiagotu. Leihoak lekuz aldatzeko leihoak lekuz aldatzea leihoak lekuz aldatzea Leiho bat lekuz aldatzeko, egin ekintza hauetako bat: Hartu leihoaren titulu-barra eta arrastatu leihoa kokaleku berrira. Eduki sakatuta Alt eta arrastatu leihoa kokaleku berrira. Ireki Leihoa menua eta aukeratu Aldatu lekuz. Erabili gezi-teklak leihoa kokaleku berrira eramateko. Egin klik eskuineko botoiaz Leiho-zerrendan leihoa adierazten duen botoian, eta aukeratu Aldatu lekuz Leihoa menuan. Erabili gezi-teklak leihoa kokaleku berrira eramateko. Leiho bat biltzeko leihoak biltzea leihoak biltzea leihoak itzaleztatzea leihoak biltzea Leihoak bildu eta zabal ditzakezu: Bildu Txikiagotu leihoa titulu-barra bakarrik gera dadin ikusgai. Ireki Aldatu bildutako leihoa leiho osoa bistaratuta gera dadin. Leiho bat biltzeko, egin urrats hauetako bat: Egin klik bikoitza leihoaren titulu-barran. Leihoa zabaltzeko, egin klik bikoitza berriro titulu-barran. Ireki Leihoa menua. Aukeratu Bildu. Leihoa zabaltzeko, aukeratu Zabaldu. Egin klik eskuineko botoiaz Leiho-zerrendan leihoa adierazten duen botoian, eta aukeratu Bildu Leihoa menuan. Leihoa zabaltzeko, aukeratu Zabaldu. Leiho bat laneko area guztietan ipintzeko leihoak laneko area guztietan ipintzea Leiho bat laneko area guztietan ipintzeko, ireki Leihoa menua. Aukeratu Ipini laneko area guztietan. Leihoa uneko laneko arean bakarrik agertzeko, aukeratu Laneko area honetan bakarrik. Leiho bat beste laneko area batera eramateko leihoak beste laneko area batera eramatea laneko areak leihoak hara eramatea Leiho bat beste laneko area batera eramateko, hainbat aukera dituzu: Erabili Laneko arearen aldatzailea Laneko arearen aldatzailearen pantailan, arrastatu leihoa nahi duzun laneko areara. Erabili Leihoa menua Ireki Leihoa menua. Leihoa hurrengo laneko areara eramateko, aukeratu Eraman hona laneko arearen izena. Laneko areak manipulatzea laneko areak manipulatzea Atal honetan laneko areak nola manipulatu azaltzen da. Laneko area batetik bestera aldatzeko laneko areak batetik bestera aldatzea Laneko area batetik bestera aldatzeko, jarraitu urrats hauei: Erabili Laneko arearen aldatzailea Egin klik zein laneko areara aldatu nahi duzun Laneko arearen aldatzailean. Erabili laster-teklak Laneko area batetik bestera aldatzeko erabiltzen diren laster-tekla lehenetsiak hauek dira: Laster-tekla lehenetsiak Funtzioa K trlAlt eskuin-gezia Eskuineko laneko area hautatzen du. Ktrl Alt ezker-gezia Ezkerreko laneko area hautatzen du. Laneko areak gehitzeko laneko areak gehitzea Mahaigaineko ingurunera laneko areak gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz Laneko arearen aldatzailean eta aukeratu Hobespenak. Orduan, Laneko arearen aldatzailearen hobespenak elkarrizketa-koadroa irekiko da. Erabili Laneko areen kopurua biratze-botoia behar dituzun laneko areen kopurua adierazteko. Laneko arearen aldatzaileak laneko area berriak gehitzen ditu laneko areen zerrendaren amaieran. Laneko areei izena jartzeko laneko areak izena jartzea Laneko areen izen lehenetsiak Laneko area 1, Laneko area 2, Laneko area 3 eta abar dira. Laneko areei izena jartzeko, egin klik eskuineko botoiaz Laneko arearen aldatzailean eta aukeratu Hobespenak. Orduan, Laneko arearen aldatzailearen hobespenak elkarrizketa-koadroa irekiko da. Erabili Laneko areak zerrenda-koadroa laneko areen izenak zehazteko. Hautatu laneko area bat eta idatzi laneko arearen izena. Laneko areak ezabatzeko laneko areak ezabatzea Laneko area bat ezabatzean, laneko areako leihoak beste laneko area batera mugitzen dira eta laneko area hutsa ezabatu egiten da. Mahaigaineko inguruneko laneko areak ezabatzeko, egin klik eskuineko botoiaz Laneko arearen aldatzailean eta aukeratu Hobespenak. Orduan, Laneko arearen aldatzailearen hobespenak elkarrizketa-koadroa irekiko da. Erabili Laneko areen kopurua biratze-botoia, behar dituzun laneko areen kopurua adierazteko. Laneko arearen aldatzaileak laneko areak ezabatzen ditu laneko areen zerrendaren amaieratik.