Menuekin lan egiteaKapitulu honetan GNOMEren mahaigaineko menuak nola erabili azaltzen da.Menuen sarreramenuaksarreraMahaigaineko inguruneko funtzio guztiak atzi ditzakezu menuen bidez. Paneletan menuak daude; beraz, menuen eta panelen konbinazio bat erabil dezakezu atazak egiteko. Menuetan hainbat ekintza egin ditzakezu, adibidez, menu-elementuak paneletan kopiatzea.Mahaigaineko ingurunetik menu hauek atzi ditzakezu: Aplikazioak menua: Hainbat aplikazio, komando eta konfigurazio-aukera atzi ditzakezu Aplikazioak menuan. Mahaigaineko inguruneko hobespen-tresnak Aplikazioak menuaren bidez ere atzi daitezke.Ekintzak menua: Mahaigaineko inguruneko atazak egiteko hainbat komando atzi ditzakezu Ekintzak menuan. Adibidez, Bilaketa-tresna aplikazioa abiarazi edo mahaigaineko inguruneko saioa amai dezakezu. Menu nagusia: Aplikazioak eta Ekintzak menuetako elementuak Menu nagusiaren bidez atzi ditzakezu. Paneletan Menu nagusiaren hainbat botoi eduki ditzakezu. Menu-barra: Aplikazioak eta Ekintzak menuetako elementuak Menu-barran ere atzi ditzakezu. Paneletan Menu-barraren hainbat objektu eduki ditzakezu. Bestela, egin klik mahaigainean saguaren eskuineko botoiaz Mahaigaina menua irekitzeko. Mahaigaina menuaren bidez mahaigainarekin lotutako atazak egin ditzakezu. Menu horiek guztiek atazak egiteko hainbat aukera eskaintzen dizkizute, eta zuk nahi duzun moduan lan egiteko aukera ematen dizute.Menuen eginbideakmenuakeginbideakMenuek elementu hauek eduki ditzakete: AzpimenuakAbiarazleak edo menu-elementuakMenu-elementu batek eskuinera begira dagoen gezia baldin badu, elementu hori azpimenua dela adierazten du. Azpimenua seinalatzen duzunean, azpimenua ireki egiten da. Azpimenuko elementuak aukera ditzakezu. Abiarazlea aukeratzen duzunean, abiarazle horrek aplikazio bat abiarazi edo komando bat exekutatzen du. Abiarazlean eskuineko botoiaz klik egin dezakezu laster-menua irekitzeko. Laster-menuaren bidez elementua panel batean gehitu eta beste ataza batzuk egin ditzakezu. Laster-menuei buruz informazio gehiago lortzeko, ikus hurrengo atala. Saioaren gaia alda dezakezu menu guztien itxura aldatzeko. Gaia aldatzeko, erabili Gaia hobespen-tresna.Menu-elementuen laster-menuamenuakmenu-elementuen laster-menuamenu-elementuen laster-menuaazalpenaMenuetako elementuek laster-menua dute eta horren bidez elementu horiekin lotutako atazak egin ditzakezu. Menu-elementu batean eskuineko botoiaz klik egitean, elementuaren laster-menua irekitzen da. Laster-menuak ere azpimenu bat du, eta horren bidez menuarekin lotutako atazak egin ditzakezu. Menu-elementu baten laster-menua ataza hauek egiteko erabil dezakezu: Menu-elementuak abiarazle gisa gehitzea paneletan. Elementuak menuetatik kentzea. Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroa menu-elementuaren komandoarekin irekitzea.Paneletan menuak gehitzea. Menu bat menu-objektu gisa edo tiradera-objektu gisa gehi dezakezu. Menuetan elementu berriak gehitzea.Azpimenuen eta menu-elementuen propietateak aldatzea.Hemen laster-menu bat erakusten da: .Hemen, menu-elementuen laster-menuak azaltzen dira: . abiarazleakpanelera gehitzea
Menu-elementuen laster-menuakElementuaAzalpenaGehitu abiarazle hau panelariAbiarazlea panelari gehitzen dio, hain zuzen, menua irekitzeko erabili duzun panelari.Kendu elementu hauAbiarazlea menutik kentzen du.Ezarri exekuzio-elkarrizketanExekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroa bistaratzen du abiarazlearen Komandoa eremuko komandoa duelarik Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroko komando-eremuan. aplikazio-izena aplikazioaren laguntzaAplikazioaren lineako laguntza irekitzen du.PropietateakAbiarazlearen propietateak editatzeko erabil dezakezun elkarrizketa-koadroa bistaratzen du.Menu osoaGehitu hau tiradera gisa panelariAzpimenua tiradera gisa gehitzen dio panelari, hain zuzen, menua irekitzeko erabili duzun panelari.Menu osoaGehitu hau menu gisa panelariAzpimenua menu-objektu gisa gehitzen dio panelari, hain zuzen, menua irekitzeko erabili duzun panelari.Menu osoaGehitu elementu berria menu honiAzpimenuari elementu bat gehitzeko aukera ematen dizu.Menu osoaPropietateakAzpimenuaren propietateak editatzeko aukera ematen dizun elkarrizketa-koadroa bistaratzen du.
menuakpanelari gehitzea'Aplikazioak' menuamenuak'Aplikazioak' menuaAplikazioak menuak azpimenuen hierarkia du, eta hortik GNOMEren aplikazio eta hobespen-tresna estandarrak abiaraz ditzakezu. Aplikazioak menuak Mahaigaineko hobespenak menua dauka. Mahaigaineko hobespenak menua mahaigaineko inguruneko hobespen-tresnak abiarazteko erabil dezakezu. Aplikazioak menuak fitxategi-kudeatzailea eta laguntza-arakatzailea ere baditu.Aplikazioak menua leku hauetan dago: Menu nagusiaMenu-barraFitxategi-kudeatzaileko Hasi hemen kokalekua'Ekintzak' menuamenuak'Ekintzak' menuaEkintzak menuak mahaigaineko inguruneko atazak egiteko erabil ditzakezun hainbat komando ditu. Hemen Ekintzak menuko komandoak azaltzen dira: .
'Ekintzak' menuko komandoakMenu-elementuaFuntzioaExekutatu aplikazioaExekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Erabili Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroa komandoak exekutatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus .Bilatu fitxategiakBilaketa-tresna aplikazioa abiarazten du. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Bilaketa-tresna eskuliburua.Ireki azkenaGorde dituzun azken hamar fitxategiren azpimenua irekitzen du.Egin pantaila-argazkiaPantailaren pantaila-argazkia egiten du eta Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Erabili Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa pantaila-argazkia gordetzeko.Blokeatu pantailaPantaila blokeatzen du. Amaitu saioaUneko saioa amaitzen du.
Ekintzak menua leku hauetan dago: Menu nagusia. Ekintzak menuko elementuak Menu nagusiko mailarik altuenean daude.Menu-barra. 'Exekutatu aplikazioa' elkarrizketa-koadroa erabiltzea'Exekutatu aplikazioa' elkarrizketa-koadroa erabiltzeaExekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroak komando-lerrorako sarbidea ematen dizu. Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroan komando bat exekutatzean, ezin duzu komandoaren irteera jaso.Komando-lerrotik komando bat exekutatzeko, jarraitu urrats hauei: Bistaratu Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroa. Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroa honela bistara dezakezu:Panel batetikGehitu Exekutatu botoia panelari. Egin klik eskuineko botoiaz panelean eta aukeratu Gehitu panelariEkintzakExekutatu. Egin klik Exekutatu botoian.Menu nagusitikIreki Menu nagusia eta aukeratu Exekutatu aplikazioa.Menu-barratikAukeratu EkintzakExekutatu aplikazioa.Erabili laster-teklakExekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroa bistaratzeko laster-tekla lehenetsiak hauek dira: AltF2. Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroa bistaratzeko laster-teklak Laster-teklak hobespen-tresnan alda ditzakezu.Menu-elementuko laster-menutikEgin klik eskuineko botoiaz menuko elementuan, eta aukeratu Ezarri exekuzio-elkarrizketan laster-menuan. Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroa irekiko da, komando-eremuko menuaren komandoa duelarik.Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroa bistaratuko da.Sartu exekutatu nahi duzun komandoa eremu hutsean. Bestela, aukeratu aurrez exekutatu duzun komando bat, egin klik komandoa-eremuaren ondoan gezia behera begira duen botoian, eta aukeratu exekutatu beharreko programa.Horren ordez, Erakutsi aplikazio ezagunen zerrenda aukera hauta dezakezu erabilgarri dauden aplikazioen zerrenda bistaratzeko.Exekutatu fitxategiarekin botoia ere erabil dezakezu komando-lerroari fitxategi bat eransteko. Adibidez, emacs sar dezakezu komando gisa eta editatzeko fitxategi bat aukera dezakezu.Hautatu Exekutatu terminalean aukera aplikazioa edo komandoa terminalaren leihoan exekutatzeko. Hautatu aukera hau exekutatzeko leihoa sortzen ez duten aplikazio edo komandoen kasuan.Egin klik Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroko Exekutatu botoian. Pantaila-argazkiak egitekopantaila-argazkiak egiteaPantaila-argazkiak honela egin ditzakezu:Menu-barratikPantaila osoaren pantaila-argazkia egiteko, aukeratu EkintzakEgin pantaila-argazkia. Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Pantaila-argazkia gordetzeko, hautatu Gorde pantaila-argazkia fitxategian aukera. Sartu pantaila-argazkiaren bide-izena eta fitxategi-izena goitibeherako konbinazio-koadroan. Bestela, pantaila-argazkia beste direktorio batean gordetzeko, sakatu Arakatu. Direktorioa hautatutakoan, egin klik Ados botoian. Pantaila-argazkia mahaigainean ere gorde dezakezu. Pantaila-argazkia mahaigainean gordetzeko, hautatu Gorde pantaila-argazkia mahaigainean aukera. Panel batetikGehitu Pantaila-argazkia botoia panel bati. Egin klik eskuineko botoiaz panelean eta aukeratu Gehitu panelariEkintzakPantaila-argazkia. Egin klik Pantaila-argazkia botoian pantaila osoaren pantaila-argazkia egiteko. Erabili Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa pantaila-argazkia gordetzeko.Erabili laster-teklakPantaila-argazkia egiteko, erabili laster-tekla hauek:Laster-tekla lehenetsiakFuntzioaInpr pantPantaila osoaren pantaila-argazkia egiten du, eta Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa bistaratzen du. Erabili Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa pantaila-argazkia gordetzeko.AltInpr pantSaguak seinalatzen duen leihoaren pantaila-argazkia egiten du, eta Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa bistaratzen du. Erabili Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa pantaila-argazkia gordetzeko.Laster-teklak hobespen-tresna erabil dezakezu laster-tekla lehenetsiak aldatzeko.Erabili komando batgnome-panel-screenshot komandoa erabil dezakezu pantaila-argazkiak egiteko. gnome-panel-screenshot komandoak pantaila osoaren pantaila-argazkia egiten du, eta Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa bistaratzen du. Erabili Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa pantaila-argazkia gordetzeko.gnome-panel-screenshot komandoko aukerak ere erabil ditzakezu: AukeraFuntzioa--windowFokua duen leihoaren pantaila-argazkia egiten du, eta Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa bistaratzen du. Erabili Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa pantaila-argazkia gordetzeko.--delay=segundoakZehaztutako segundo-kopurua igarotakoan pantaila-argazkia egiten du, eta Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa bistaratzen du. Erabili Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa pantaila-argazkia gordetzeko.--helpKomandoaren aukerak bistaratzen ditu.Menu nagusiamenuakMenu nagusiaMenu nagusiaMenu nagusiasarreraIreki menu nagusia. Menu-elementuak: Aplikazioak, Exekutatu aplikazioa, Bilatu fitxategiak, Ireki azkena, Egin pantaila-argazkia, Blokeatu pantaila, Amaitu saioa.Menu nagusiaren bidez Aplikazioak menua eta Ekintzak menuko hainbat elementu atzi daitezke. Ia aplikazio, komando eta konfigurazio-aukera estandar guztiak atzi ditzakezu Menu nagusiaren bidez. Menu nagusiaren botoiak panelei gehi diezazkiekezu. Lehenespenez, Menu nagusia paneletan estilizatutako oinatz baten ikonoaz adierazten da, goiko irudian erakusten den bezala.Menu nagusia irekitzekoMenu nagusiairekitzeaMenu nagusia honela ireki dezakezu: Panel bateko Menu nagusiarekinEgin klik Menu nagusian. Erabili laster-teklakLaster-teklak erabil ditzakezu Menu nagusia irekitzeko. Menu nagusia irekitzeko laster-teklak erabiltzean, Menu nagusia saguaren erakusle gisa agertzen da. Menu nagusia irekitzeko laster-tekla lehenetsiak hauek dira: AltF1. Menu nagusia irekitzen duten laster-teklak aldatzeko, erabili Laster-teklak hobespen-tresna.Panel bati menu nagusia gehitzekoMenu nagusiapanelari gehitzeaMenu nagusiaren nahi adina botoi gehi diezazkiekezu panelei. Panel bati Menu nagusia gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz paneleko leku huts batean. Aukeratu Gehitu panelariMenu nagusia.Menu-barramenuakMenu-barraMenu-barraMenu-barrasarreraMenu-barraren applet-a. Menuak: Aplikazioak, Ekintzak.Menu-barraren bidez Aplikazioak eta Ekintzak menuak atzi ditzakezu. Ia aplikazio, komando eta konfigurazio-aukera estandar guztiak atzi ditzakezu Menu-barrarenren bidez. Panel bati menu-barra gehitzekoMenu-barrapanelari gehitzeaMenu-barraren nahi adina applet gehi diezazkiekezu panelei. Panel bati Menu-barra gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz paneleko leku huts batean. Aukeratu Gehitu panelariMenu-barra.Menuak pertsonalizatzeamenuakpertsonalizatzeaMenu hauen edukia alda dezakezu:Aplikazioak menuaMahaigaineko hobespenak menuaMenuak pertsonalizatzeko, mahaigaineko inguruneko osagai hauek erabili behar dituzu:Paneletako menuakNautilus fitxategi-kudeatzaileaMenuak pertsonalizatzeko panelak erabiltzean, menu-elementuaren laster-menua erabil behar duzu. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus .Menuak pertsonalizatzeko fitxategi-kudeatzailea erabiltzean, Aplikazioak edo Mahaigaineko hobespenak menuan sartu behar duzu fitxategi-kudeatzailetik. Aplikazioak edo Mahaigaineko hobespenak menuan sartzeko, ireki fitxategi-kudeatzailearen leihoa. Aukeratu JoanHasi hemen. Egin klik bikoitza Aplikazioak edo Mahaigaineko hobespenak objektuan. Fitxategi-kudeatzaileari buruz informazio gehiago lortzeko, ikus Nautilus fitxategi-kudeatzailea.Menu bat gehitzekomenuakgehitzeaMenu bat gehitzeko, egin urrats hauek:Fitxategi-kudeatzailearen leihoan, sartu menua gehitu nahi duzun kokalekuan. Adibidez, Aplikazioak menuari menu bat gehitzeko, aukeratu JoanHasi hemen, eta egin klik bikoitza Aplikazioak objektuan.Aukeratu FitxategiaKarpeta berria. Izenik gabeko karpeta gehituko zaio ikusteko panelari. Karpetaren izena hautatuta egongo da.Idatzi karpetaren izena, eta sakatu Sartu. Hurrengoan saioa hastean, menua izendatutako kokalekuan egongo da.Menu bati abiarazle bat gehitzekomenuakabiarazleak gehitzeaMenu bati abiarazle bat gehitzeko, jarraitu urrats hauei:Egin klik eskuineko botoiaz abiarazlea gehitu nahi duzun menuko elementu batean. Aukeratu Menu osoaGehitu elementu berria menu honi. Sortu abiarazlea elkarrizketa-koadroa bistaratuko da.Sartu abiarazlearen propietateak Sortu abiarazlea elkarrizketa-koadroan. Sortu abiarazlea elkarrizketa-koadroko elementuei buruz informazio gehiago lortzeko, ikus Panelekin lan egitea.Sakatu Ados.Menu huts bati abiarazle bat gehitzekoMenu huts bati abiarazle bat gehitzeko, egin urrats hauek: Ireki fitxategi-kudeatzailearen leihoa eta aukeratu JoanHasi hemen. Bestela, egin klik bikoitza mahaigaineko Hasi hemen objektuan. Hasi hemen kokalekua bistaratuko da. Fitxategi-kudeatzailearen leihoan, egin klik bikoitza menua irudikatzen duen objektuan, menu horri abiarazlea gehitzeko. Aukeratu FitxategiaAbiarazle berria. Sortu abiarazlea elkarrizketa-koadroa bistaratuko da.Sartu abiarazlearen propietateak Sortu abiarazlea elkarrizketa-koadroan. Sortu abiarazlea elkarrizketa-koadroko elementuei buruz informazio gehiago lortzeko, ikus Panelekin lan egitea.Sakatu Ados.Menu bati abiarazle bat kopiatzekomenuakabiarazleak kopiatzeaMenu bati abiarazle bat kopiatzeko, jarraitu urrats hauei:Fitxategi-kudeatzailearen leihoan, joan kopiatua nahi duzun abiarazlea dagoen kokalekura. Adibidez, Aplikazioak menutik abiarazle bat kopiatzeko, aukeratu JoanHasi hemen, eta egin klik bikoitza Aplikazioak objektuan.Hautatu kopiatu nahi duzun abiarazlea eta aukeratu EditatuKopiatu fitxategia.Fitxategi-kudeatzailearen leihoan, joan abiarazlea kopiatua nahi duzun kokalekura.Aukeratu EditatuItsatsi fitxategiak.. Abiarazlea kokaleku berrian gehituko da.Bestela, abiarazlea kokaleku batetik bestera arrasta dezakezu. Hurrengoan saioa hastean, abiarazlea menuko kokaleku berrian egongo da.Menuen propietateak editatzekomenuakpropietateak editatzeaMenu baten propietateak editatzeko, jarraitu urrats hauei:Egin klik eskuineko botoiaz editatu nahi duzun menuko elementu batean.AukeratuMenu osoaPropietateak. Abiarazlearen propietateak elkarrizketa-koadroa bistaratuko da.Aldatu menuaren propietateak Abiarazlearen propietateak elkarrizketa-koadroan. Abiarazlearen propietateak elkarrizketa-koadroko elementuei buruz informazio gehiago lortzeko, ikus Panelekin lan egitea.Sakatu Ados.Menu-elementuak editatzekomenuakmenu-elementuak editatzeaMenu-elementu bat editatzeko, jarraitu urrats hauei:Egin klik eskuineko botoiaz editatu nahi duzun elementuan.Aukeratu Propietateak. Abiarazlearen propietateak elkarrizketa-koadroa bistaratuko da.Aldatu abiarazlearen propietateak Abiarazlearen propietateak elkarrizketa-koadroan. Abiarazlearen propietateak elkarrizketa-koadroko elementuei buruz informazio gehiago lortzeko, ikus Panelekin lan egitea.Sakatu Ados.Menuko elementuak ezabatzekomenuakmenu-elementuak ezabatzeaMenuko elementu bat ezabatzeko, erabili menu-elementuaren laster-menua. Menuko elementu bat ezabatzeko, jarraitu urrats hauei:Egin klik eskuineko botoiaz ezabatu nahi duzun elementuaren gainean.Aukeratu Kendu elementu hau.