Menuekin lan egitea Kapitulu honetan GNOMEren mahaigaineko menuak nola erabili azaltzen da. Menuen sarrera menuak sarrera Mahaigaineko inguruneko funtzio guztiak atzi ditzakezu menuen bidez. Paneletan menuak daude; beraz, menuen eta panelen konbinazio bat erabil dezakezu atazak egiteko. Menuetan hainbat ekintza egin ditzakezu, adibidez, menu-elementuak paneletan kopiatzea. Mahaigaineko ingurunetik menu hauek atzi ditzakezu: Aplikazioak menua: Hainbat aplikazio, komando eta konfigurazio-aukera atzi ditzakezu Aplikazioak menuan. Mahaigaineko inguruneko hobespen-tresnak Aplikazioak menuaren bidez ere atzi daitezke. Ekintzak menua: Mahaigaineko inguruneko atazak egiteko hainbat komando atzi ditzakezu Ekintzak menuan. Adibidez, Bilaketa-tresna aplikazioa abiarazi edo mahaigaineko inguruneko saioa amai dezakezu. Menu nagusia: Aplikazioak eta Ekintzak menuetako elementuak Menu nagusiaren bidez atzi ditzakezu. Paneletan Menu nagusiaren hainbat botoi eduki ditzakezu. Menu-barra: Aplikazioak eta Ekintzak menuetako elementuak Menu-barran ere atzi ditzakezu. Paneletan Menu-barraren hainbat objektu eduki ditzakezu. Bestela, egin klik mahaigainean saguaren eskuineko botoiaz Mahaigaina menua irekitzeko. Mahaigaina menuaren bidez mahaigainarekin lotutako atazak egin ditzakezu. Menu horiek guztiek atazak egiteko hainbat aukera eskaintzen dizkizute, eta zuk nahi duzun moduan lan egiteko aukera ematen dizute. Menuen eginbideak menuak eginbideak Menuek elementu hauek eduki ditzakete: Azpimenuak Abiarazleak edo menu-elementuak Menu-elementu batek eskuinera begira dagoen gezia baldin badu, elementu hori azpimenua dela adierazten du. Azpimenua seinalatzen duzunean, azpimenua ireki egiten da. Azpimenuko elementuak aukera ditzakezu. Abiarazlea aukeratzen duzunean, abiarazle horrek aplikazio bat abiarazi edo komando bat exekutatzen du. Abiarazlean eskuineko botoiaz klik egin dezakezu laster-menua irekitzeko. Laster-menuaren bidez elementua panel batean gehitu eta beste ataza batzuk egin ditzakezu. Laster-menuei buruz informazio gehiago lortzeko, ikus hurrengo atala. Saioaren gaia alda dezakezu menu guztien itxura aldatzeko. Gaia aldatzeko, erabili Gaia hobespen-tresna. Menu-elementuen laster-menua menuak menu-elementuen laster-menua menu-elementuen laster-menua azalpena Menuetako elementuek laster-menua dute eta horren bidez elementu horiekin lotutako atazak egin ditzakezu. Menu-elementu batean eskuineko botoiaz klik egitean, elementuaren laster-menua irekitzen da. Laster-menuak ere azpimenu bat du, eta horren bidez menuarekin lotutako atazak egin ditzakezu. Menu-elementu baten laster-menua ataza hauek egiteko erabil dezakezu: Menu-elementuak abiarazle gisa gehitzea paneletan. Elementuak menuetatik kentzea. Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroa menu-elementuaren komandoarekin irekitzea. Paneletan menuak gehitzea. Menu bat menu-objektu gisa edo tiradera-objektu gisa gehi dezakezu. Menuetan elementu berriak gehitzea. Azpimenuen eta menu-elementuen propietateak aldatzea. Hemen laster-menu bat erakusten da: .
Menu-elementuen laster-menua<indexterm><primary>menu-elementuen laster-menua</primary><secondary>irudia</secondary></indexterm> Menu-elementuen laster-menua. Testuinguruak azaltzen du irudia.
Hemen, menu-elementuen laster-menuak azaltzen dira: . abiarazleakpanelera gehitzea Menu-elementuen laster-menuak Elementua AzalpenaGehitu abiarazle hau panelari Abiarazlea panelari gehitzen dio, hain zuzen, menua irekitzeko erabili duzun panelari.Kendu elementu hau Abiarazlea menutik kentzen du.Ezarri exekuzio-elkarrizketan Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroa bistaratzen du abiarazlearen Komandoa eremuko komandoa duelarik Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroko komando-eremuan. aplikazio-izena aplikazioaren laguntza Aplikazioaren lineako laguntza irekitzen du.Propietateak Abiarazlearen propietateak editatzeko erabil dezakezun elkarrizketa-koadroa bistaratzen du.Menu osoa Gehitu hau tiradera gisa panelari Azpimenua tiradera gisa gehitzen dio panelari, hain zuzen, menua irekitzeko erabili duzun panelari.Menu osoa Gehitu hau menu gisa panelari Azpimenua menu-objektu gisa gehitzen dio panelari, hain zuzen, menua irekitzeko erabili duzun panelari.Menu osoa Gehitu elementu berria menu honi Azpimenuari elementu bat gehitzeko aukera ematen dizu.Menu osoa Propietateak Azpimenuaren propietateak editatzeko aukera ematen dizun elkarrizketa-koadroa bistaratzen du.
menuak panelari gehitzea
'Aplikazioak' menua menuak 'Aplikazioak' menua Aplikazioak menuak azpimenuen hierarkia du, eta hortik GNOMEren aplikazio eta hobespen-tresna estandarrak abiaraz ditzakezu. Aplikazioak menuak Mahaigaineko hobespenak menua dauka. Mahaigaineko hobespenak menua mahaigaineko inguruneko hobespen-tresnak abiarazteko erabil dezakezu. Aplikazioak menuak fitxategi-kudeatzailea eta laguntza-arakatzailea ere baditu. Aplikazioak menua leku hauetan dago: Menu nagusia Menu-barra Fitxategi-kudeatzaileko Hasi hemen kokalekua 'Ekintzak' menua menuak 'Ekintzak' menua Ekintzak menuak mahaigaineko inguruneko atazak egiteko erabil ditzakezun hainbat komando ditu. Hemen Ekintzak menuko komandoak azaltzen dira: . 'Ekintzak' menuko komandoak Menu-elementua FuntzioaExekutatu aplikazioa Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Erabili Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroa komandoak exekutatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus .Bilatu fitxategiak Bilaketa-tresna aplikazioa abiarazten du. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Bilaketa-tresna eskuliburua.Ireki azkena Gorde dituzun azken hamar fitxategiren azpimenua irekitzen du.Egin pantaila-argazkia Pantailaren pantaila-argazkia egiten du eta Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Erabili Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa pantaila-argazkia gordetzeko.Blokeatu pantaila Pantaila blokeatzen du. Amaitu saioa Uneko saioa amaitzen du.
Ekintzak menua leku hauetan dago: Menu nagusia. Ekintzak menuko elementuak Menu nagusiko mailarik altuenean daude. Menu-barra. 'Exekutatu aplikazioa' elkarrizketa-koadroa erabiltzea 'Exekutatu aplikazioa' elkarrizketa-koadroa erabiltzea Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroak komando-lerrorako sarbidea ematen dizu. Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroan komando bat exekutatzean, ezin duzu komandoaren irteera jaso. Komando-lerrotik komando bat exekutatzeko, jarraitu urrats hauei: Bistaratu Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroa. Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroa honela bistara dezakezu:Panel batetikGehitu Exekutatu botoia panelari. Egin klik eskuineko botoiaz panelean eta aukeratu Gehitu panelariEkintzakExekutatu. Egin klik Exekutatu botoian.Menu nagusitikIreki Menu nagusia eta aukeratu Exekutatu aplikazioa.Menu-barratikAukeratu EkintzakExekutatu aplikazioa.Erabili laster-teklakExekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroa bistaratzeko laster-tekla lehenetsiak hauek dira: AltF2. Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroa bistaratzeko laster-teklak Laster-teklak hobespen-tresnan alda ditzakezu.Menu-elementuko laster-menutikEgin klik eskuineko botoiaz menuko elementuan, eta aukeratu Ezarri exekuzio-elkarrizketan laster-menuan. Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroa irekiko da, komando-eremuko menuaren komandoa duelarik. Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Sartu exekutatu nahi duzun komandoa eremu hutsean. Bestela, aukeratu aurrez exekutatu duzun komando bat, egin klik komandoa-eremuaren ondoan gezia behera begira duen botoian, eta aukeratu exekutatu beharreko programa. Horren ordez, Erakutsi aplikazio ezagunen zerrenda aukera hauta dezakezu erabilgarri dauden aplikazioen zerrenda bistaratzeko. Exekutatu fitxategiarekin botoia ere erabil dezakezu komando-lerroari fitxategi bat eransteko. Adibidez, emacs sar dezakezu komando gisa eta editatzeko fitxategi bat aukera dezakezu. Hautatu Exekutatu terminalean aukera aplikazioa edo komandoa terminalaren leihoan exekutatzeko. Hautatu aukera hau exekutatzeko leihoa sortzen ez duten aplikazio edo komandoen kasuan. Egin klik Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroko Exekutatu botoian. Pantaila-argazkiak egiteko pantaila-argazkiak egitea Pantaila-argazkiak honela egin ditzakezu: Menu-barratik Pantaila osoaren pantaila-argazkia egiteko, aukeratu EkintzakEgin pantaila-argazkia. Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Pantaila-argazkia gordetzeko, hautatu Gorde pantaila-argazkia fitxategian aukera. Sartu pantaila-argazkiaren bide-izena eta fitxategi-izena goitibeherako konbinazio-koadroan. Bestela, pantaila-argazkia beste direktorio batean gordetzeko, sakatu Arakatu. Direktorioa hautatutakoan, egin klik Ados botoian. Pantaila-argazkia mahaigainean ere gorde dezakezu. Pantaila-argazkia mahaigainean gordetzeko, hautatu Gorde pantaila-argazkia mahaigainean aukera. Panel batetik Gehitu Pantaila-argazkia botoia panel bati. Egin klik eskuineko botoiaz panelean eta aukeratu Gehitu panelariEkintzakPantaila-argazkia. Egin klik Pantaila-argazkia botoian pantaila osoaren pantaila-argazkia egiteko. Erabili Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa pantaila-argazkia gordetzeko. Erabili laster-teklak Pantaila-argazkia egiteko, erabili laster-tekla hauek: Laster-tekla lehenetsiak Funtzioa Inpr pant Pantaila osoaren pantaila-argazkia egiten du, eta Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa bistaratzen du. Erabili Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa pantaila-argazkia gordetzeko. AltInpr pant Saguak seinalatzen duen leihoaren pantaila-argazkia egiten du, eta Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa bistaratzen du. Erabili Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa pantaila-argazkia gordetzeko. Laster-teklak hobespen-tresna erabil dezakezu laster-tekla lehenetsiak aldatzeko. Erabili komando bat gnome-panel-screenshot komandoa erabil dezakezu pantaila-argazkiak egiteko. gnome-panel-screenshot komandoak pantaila osoaren pantaila-argazkia egiten du, eta Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa bistaratzen du. Erabili Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa pantaila-argazkia gordetzeko. gnome-panel-screenshot komandoko aukerak ere erabil ditzakezu: Aukera Funtzioa --window Fokua duen leihoaren pantaila-argazkia egiten du, eta Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa bistaratzen du. Erabili Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa pantaila-argazkia gordetzeko. --delay=segundoak Zehaztutako segundo-kopurua igarotakoan pantaila-argazkia egiten du, eta Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa bistaratzen du. Erabili Gorde pantaila-argazkia elkarrizketa-koadroa pantaila-argazkia gordetzeko. --help Komandoaren aukerak bistaratzen ditu.
Menu nagusia menuak Menu nagusia Menu nagusia Menu nagusia sarrera Ireki menu nagusia. Menu-elementuak: Aplikazioak, Exekutatu aplikazioa, Bilatu fitxategiak, Ireki azkena, Egin pantaila-argazkia, Blokeatu pantaila, Amaitu saioa. Menu nagusiaren bidez Aplikazioak menua eta Ekintzak menuko hainbat elementu atzi daitezke. Ia aplikazio, komando eta konfigurazio-aukera estandar guztiak atzi ditzakezu Menu nagusiaren bidez. Menu nagusiaren botoiak panelei gehi diezazkiekezu. Lehenespenez, Menu nagusia paneletan estilizatutako oinatz baten ikonoaz adierazten da, goiko irudian erakusten den bezala. Menu nagusia irekitzeko Menu nagusia irekitzea Menu nagusia honela ireki dezakezu: Panel bateko Menu nagusiarekin Egin klik Menu nagusian. Erabili laster-teklak Laster-teklak erabil ditzakezu Menu nagusia irekitzeko. Menu nagusia irekitzeko laster-teklak erabiltzean, Menu nagusia saguaren erakusle gisa agertzen da. Menu nagusia irekitzeko laster-tekla lehenetsiak hauek dira: AltF1. Menu nagusia irekitzen duten laster-teklak aldatzeko, erabili Laster-teklak hobespen-tresna. Panel bati menu nagusia gehitzeko Menu nagusia panelari gehitzea Menu nagusiaren nahi adina botoi gehi diezazkiekezu panelei. Panel bati Menu nagusia gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz paneleko leku huts batean. Aukeratu Gehitu panelariMenu nagusia. Menu-barra menuak Menu-barra Menu-barra Menu-barra sarrera Menu-barraren applet-a. Menuak: Aplikazioak, Ekintzak. Menu-barraren bidez Aplikazioak eta Ekintzak menuak atzi ditzakezu. Ia aplikazio, komando eta konfigurazio-aukera estandar guztiak atzi ditzakezu Menu-barrarenren bidez. Panel bati menu-barra gehitzeko Menu-barra panelari gehitzea Menu-barraren nahi adina applet gehi diezazkiekezu panelei. Panel bati Menu-barra gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz paneleko leku huts batean. Aukeratu Gehitu panelariMenu-barra. Menuak pertsonalizatzea menuak pertsonalizatzea Menu hauen edukia alda dezakezu: Aplikazioak menua Mahaigaineko hobespenak menua Menuak pertsonalizatzeko, mahaigaineko inguruneko osagai hauek erabili behar dituzu: Paneletako menuak Nautilus fitxategi-kudeatzailea Menuak pertsonalizatzeko panelak erabiltzean, menu-elementuaren laster-menua erabil behar duzu. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus . Menuak pertsonalizatzeko fitxategi-kudeatzailea erabiltzean, Aplikazioak edo Mahaigaineko hobespenak menuan sartu behar duzu fitxategi-kudeatzailetik. Aplikazioak edo Mahaigaineko hobespenak menuan sartzeko, ireki fitxategi-kudeatzailearen leihoa. Aukeratu JoanHasi hemen. Egin klik bikoitza Aplikazioak edo Mahaigaineko hobespenak objektuan. Fitxategi-kudeatzaileari buruz informazio gehiago lortzeko, ikus Nautilus fitxategi-kudeatzailea. Menu bat gehitzeko menuak gehitzea Menu bat gehitzeko, egin urrats hauek: Fitxategi-kudeatzailearen leihoan, sartu menua gehitu nahi duzun kokalekuan. Adibidez, Aplikazioak menuari menu bat gehitzeko, aukeratu JoanHasi hemen, eta egin klik bikoitza Aplikazioak objektuan. Aukeratu FitxategiaKarpeta berria. Izenik gabeko karpeta gehituko zaio ikusteko panelari. Karpetaren izena hautatuta egongo da. Idatzi karpetaren izena, eta sakatu Sartu. Hurrengoan saioa hastean, menua izendatutako kokalekuan egongo da. Menu bati abiarazle bat gehitzeko menuak abiarazleak gehitzea Menu bati abiarazle bat gehitzeko, jarraitu urrats hauei: Egin klik eskuineko botoiaz abiarazlea gehitu nahi duzun menuko elementu batean. Aukeratu Menu osoaGehitu elementu berria menu honi. Sortu abiarazlea elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Sartu abiarazlearen propietateak Sortu abiarazlea elkarrizketa-koadroan. Sortu abiarazlea elkarrizketa-koadroko elementuei buruz informazio gehiago lortzeko, ikus Panelekin lan egitea. Sakatu Ados. Menu huts bati abiarazle bat gehitzeko Menu huts bati abiarazle bat gehitzeko, egin urrats hauek: Ireki fitxategi-kudeatzailearen leihoa eta aukeratu JoanHasi hemen. Bestela, egin klik bikoitza mahaigaineko Hasi hemen objektuan. Hasi hemen kokalekua bistaratuko da. Fitxategi-kudeatzailearen leihoan, egin klik bikoitza menua irudikatzen duen objektuan, menu horri abiarazlea gehitzeko. Aukeratu FitxategiaAbiarazle berria. Sortu abiarazlea elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Sartu abiarazlearen propietateak Sortu abiarazlea elkarrizketa-koadroan. Sortu abiarazlea elkarrizketa-koadroko elementuei buruz informazio gehiago lortzeko, ikus Panelekin lan egitea. Sakatu Ados. Menu bati abiarazle bat kopiatzeko menuak abiarazleak kopiatzea Menu bati abiarazle bat kopiatzeko, jarraitu urrats hauei: Fitxategi-kudeatzailearen leihoan, joan kopiatua nahi duzun abiarazlea dagoen kokalekura. Adibidez, Aplikazioak menutik abiarazle bat kopiatzeko, aukeratu JoanHasi hemen, eta egin klik bikoitza Aplikazioak objektuan. Hautatu kopiatu nahi duzun abiarazlea eta aukeratu Editatu Kopiatu fitxategia. Fitxategi-kudeatzailearen leihoan, joan abiarazlea kopiatua nahi duzun kokalekura. Aukeratu EditatuItsatsi fitxategiak.. Abiarazlea kokaleku berrian gehituko da. Bestela, abiarazlea kokaleku batetik bestera arrasta dezakezu. Hurrengoan saioa hastean, abiarazlea menuko kokaleku berrian egongo da. Menuen propietateak editatzeko menuak propietateak editatzea Menu baten propietateak editatzeko, jarraitu urrats hauei: Egin klik eskuineko botoiaz editatu nahi duzun menuko elementu batean. AukeratuMenu osoaPropietateak. Abiarazlearen propietateak elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Aldatu menuaren propietateak Abiarazlearen propietateak elkarrizketa-koadroan. Abiarazlearen propietateak elkarrizketa-koadroko elementuei buruz informazio gehiago lortzeko, ikus Panelekin lan egitea. Sakatu Ados. Menu-elementuak editatzeko menuak menu-elementuak editatzea Menu-elementu bat editatzeko, jarraitu urrats hauei: Egin klik eskuineko botoiaz editatu nahi duzun elementuan. Aukeratu Propietateak. Abiarazlearen propietateak elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Aldatu abiarazlearen propietateak Abiarazlearen propietateak elkarrizketa-koadroan. Abiarazlearen propietateak elkarrizketa-koadroko elementuei buruz informazio gehiago lortzeko, ikus Panelekin lan egitea. Sakatu Ados. Menuko elementuak ezabatzeko menuak menu-elementuak ezabatzea Menuko elementu bat ezabatzeko, erabili menu-elementuaren laster-menua. Menuko elementu bat ezabatzeko, jarraitu urrats hauei: Egin klik eskuineko botoiaz ezabatu nahi duzun elementuaren gainean. Aukeratu Kendu elementu hau.