Mahaigaina erabiltzea Nautilus fitxategi-kudeatzaileak mahaigaina kudeatzen du. Kapitulu honetan Nautilus-en mahaigaina nola erabili azaltzen da. Mahaigainaren sarrera mahaigaina sarrera Mahaigaina mahaigainean ikusgai dauden gainerako osagai guztien atzean dago. Mahaigaina erabiltzaile-interfazearen osagai aktiboa da. Mahaigainetik ataza hauek egin ditzakezu: Aplikazioak abiarazi eta fitxategiak eta karpetak ireki. Mahaigaineko objektuak gehi ditzakezu sarritan erabiltzen dituzun fitxategi, karpeta eta aplikazioetarako sarbide erosoa izateko. Adibidez, aplikazio-abiarazle bat gehi diezaiokezu mahaigainari. Asko erabiltzen duzun fitxategi bati esteka sinboliko bat sortu eta esteka hori ere mahaigainari gehi diezaiokezu. Halaber, fitxategiak eta karpetak gorde ditzakezu mahaigainean. Ireki Mahaigaina menua. Egin klik eskuineko botoiaz mahaigainean, Mahaigaina menua irekitzeko. Mahaigaina menua mahaigainean ekintzak egiteko erabil dezakezu. Erabili Zakarrontzia. Objektuak Zakarrontzira bota eta Zakarrontzia hustu dezakezu. Pertsonalizatu mahaigaina. Mahaigainaren eredua edo kolorea pertsonaliza ditzakezu. Lehenespenez, mahaigainak hiru objektu ditu. Hemen mahaigaineko objektu lehenetsien funtzioak azaltzen dira: . Mahaigaineko objektu lehenetsien funtzioak Objektua Osagaia Funtzioa Nautilus-en etxeko helbidearen ikonoa. Etxea Leiho-kudeatzailearen leihoa irekitzen du eta etxeko helbidea erakusten du ikusteko panelean. Nautilus-en 'Hasi hemen' ikonoa. Hasi hemen GNOMEren mahaigaineko eginbide garrantzitsu batzuetarako sarbidea ematen du. Nautilus-en zakarrontzi-ikonoa. Zakarrontzia Fitxategi-kudeatzailearen leihoa irekitzen du eta Zakarrontzia bistaratzen du ikusteko panelean.
Mahaigaineko objektuak mahaigaina mahaigaineko objektuak Mahaigaineko objektu bat mahaigaineko ikono bat da eta fitxategiak, karpetak eta aplikazioak irekitzeko erabil dezakezu. Lehenespenez, mahaigainak hiru objektu ditu: Mahaigainari objektuak gehi diezazkiokezu sarritan erabiltzen dituzun fitxategi, karpeta, aplikazio eta URIetarako sarbide erosoa izateko. Adibidez, mahaigainari abiarazle bat gehi diezaiokezu, sarritan erabiltzen duzun aplikazio bat ireki ahal izateko. Hemen mahaigainari gehi diezazkiokezun objektu-motak azaltzen dira: . Mahaigaineko objektu-motak Objektu-mota AzalpenaEsteka sinbolikoa Esteka sinbolikoa beste fitxategi edo karpeta bat seinalatzen duen objektua da. Mahaigaineko esteka sinboliko bat aukeratzen duzunean, esteka sinboliko horrek seinalatzen duen fitxategi edo karpeta irekiko da. Esteka sinbolikoak mahaigainean kopiatu edo hara eraman ditzakezun. Esteka sinbolikoek gezi-ikur lehenetsia dute eta horren bidez identifika ditzakezu. Abiarazlea Mahaigainean abiarazle-mota hauek gehi ditzakezu: Aplikazioa: Aplikazio bat abiarazten du. Esteka: Fitxategi, karpeta edo URI baterako esteka du.Fitxategia Mahaigainean fitxategiak gehi ditzakezu. Mahaigaineko fitxategiak mahaigaineko direktorioan daude. Karpeta Karpetak mahaigainera eraman ditzakezu, eta mahaigainean karpetak sor ditzakezu. Mahaigaineko karpetak mahaigaineko direktorioan daude.
Hurrengo ataletan mahaigaineko objektuekin nola lan egin azaltzen da. Mahaigaineko objektuak hautatzeko mahaigaina objektuak hautatzea mahaigaineko objektuak hautatzea Mahaigaineko objektu bat hautatzeko, egin klik objektuan. Hainbat objektu hautatzeko, eduki sakatuta Ktrl tekla eta egin klik hautatu nahi dituzun objektuetan. Mahaigaineko area batean ere klik egin dezakezu area horretako objektuak hautatzeko. Klik egin mahaigainean eta botoia sakatuta eduki. Ondoren, arrastatu sagua hautatu nahi dituzun objektuak dituen arearen gainean. Klik egin eta botoia sakatuta duzula sagua arrastatzean, laukizuzen bat agertuko da hautatu duzun area markatzeko. Area bat baino gehiago hautatzeko, eduki sakatuta Ktrl tekla eta hautatu nahi dituzun areak. Mahaigaineko objektu bat irekitzeko mahaigaina objektuak irekitzea mahaigaineko objektuak irekitzea Mahaigaineko objektu bat irekitzeko, egin klik bikoitza objektuan. Bestela, egin klik eskuineko botoiaz objektuan, eta aukeratu Ireki. Objektua irekitakoan, objektuaren ekintza lehenetsia exekutatuko da. Adibidez, objektua testu-fitxategia baldin bada, testu-fitxategia leiho-kudeatzailearen leihoan irekiko da. Fitxategi-moten ekintza lehenetsiak Fitxategi-motak eta programak hobespen-tresnan zehazten dira. Ekintza lehenetsia ez den beste ekintza bat exekutatzeko, egin klik eskuineko botoiaz objektuan, eta aukeratu Ireki honekin. Aukera ekintza bat Ireki honekin azpimenuan. Ireki honekin azpimenuko elementuak Fitxategi-motak eta programak hobespen-tresnako zati hauen edukiei dagozkie: Editatu fitxategi-mota elkarrizketa-koadroko Ekintza lehenetsia goitibeherako zerrenda Editatu fitxategi-mota elkarrizketa-koadroko Ikustailearen osagaia goitibeherako zerrenda Zure hobespenak fitxategi-kudeatzailearen leihoan ezar ditzakezu, fitxategi batean klik behin eginez dagokion ekintza lehenetsia exekutatu dadin. Mahaigainari abiarazle bat gehitzeko mahaigaina abiarazleak gehitzea mahaigaineko objektua abiarazleak Mahaigaineko abiarazleak aplikazio bat abiarazi edo edo fitxategi, karpeta, FTP gune edo URI batera esteka dezake. Mahaigainean abiarazle bat gehitzeko, egin urrats hauek: Egin klik eskuineko botoiaz mahaigainean eta aukeratu Abiarazle berria. Sortu abiarazlea elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Sortu abiarazlea elkarrizketa-koadroan abiarazlearen propietateak nola sartu jakiteko, ikus Panelekin lan egitea. Abiarazlearentzat sartzen duzun komandoa mahaigaineko objektua erabiltzean exekutatzen den komandoa da. Mahaigainari esteka sinboliko bat gehitzeko mahaigaina esteka sinbolikoak gehitzea mahaigaineko objektuak esteka sinbolikoa esteka sinbolikoa mahaigaineko objektura, sortzea Mahaigainean esteka sinbolikoak sor ditzakezu ekintza hauek egiteko: Aplikazio bateko fitxategi bat irekitzea. Karpeta bat fitxategi-kudeatzailearen leiho batean irekitzea. Fitxategi bitar bat edo script bat exekutatzea. Mahaigainean esteka sinboliko bat sortzeko, egin urrats hauek: Fitxategi-kudeatzailearen leihoan, bistaratu esteka sinbolikoa sortu nahi diozun fitxategia edo karpeta. Sortu fitxategi edo karpetarako esteka sinbolikoa. Fitxategi edo karpeta bati esteka sinbolikoa sortzeko, hautatu zein fitxategiri edo karpetari sortu nahi diozun esteka. Aukeratu EditatuSortu esteka. Fitxategirako edo karpetarako esteka uneko karpetan gehituko da. Esteka sinbolikoek gezi-ikur lehenetsia dute eta horren bidez identifika ditzakezu. Ondorengo irudiak fitxategi baterako esteka sinbolikoa erakusten du: Fitxategi-ikonoa esteka sinbolikoaren ikurrarekin. Arrastatu esteka sinboliko mahaigainera. Objektuaren ikonoa mahaigainera eramango da. Fitxategi edo karpeta bat mahaigainean gehitzea mahaigaina fitxategi edo karpeta bat gehitzeko mahaigaineko objektuak fitxategiak eta karpetak Hurrengo ataletan fitxategi eta karpeten objektuak nola gehi ditzakezun mahaigainean azaltzen da. Fitxategi edo karpeta bat mahaigainera eramateko mahaigaina fitxategi edo karpeta bat eramatea Fitxategi-kudeatzaileko fitxategi edo karpeta bat mahaigainera eraman dezakezu. Fitxategi edo karpeta bat mahaigainera eramateko, egin urrats hauek: Ireki fitxategi-kudeatzailearen leiho bat. Ikusteko panelean, bistaratu lekuz aldatu nahi duzun fitxategia edo karpeta. Arrastatu fitxategia edo karpeta mahaigainera. Fitxategiaren edo karpetaren ikonoa mahaigainera eramango duzu. Fitxategia edo karpeta mahaigaineko direktoriora eramaten da. Bestela, hautatu fitxategia edo karpeta, eta aukeratu EditatuEbaki fitxategiak. Egin klik eskuineko botoiaz mahaigaineko objektu batean eta aukeratu Itsatsi fitxategiak. Fitxategi edo karpeta bat mahaigainean kopiatzeko mahaigaina fitxategi edo karpeta bat kopiatzea Fitxategi-kudeatzaileko fitxategi edo karpeta bat mahaigainean kopia dezakezu. Fitxategi edo karpeta bat mahaigainean kopiatzeko, egin urrats hauek: Ireki fitxategi-kudeatzailearen leiho bat. Ikusteko panelean, bistaratu lekuz aldatu nahi duzun fitxategia edo karpeta. Eduki sakatuta Ktrl tekla eta arrastatu fitxategia edo karpeta mahaigainera. Fitxategiaren edo karpetaren ikonoa mahaigainean gehituko da. Fitxategia edo karpeta mahaigaineko direktorioan kopiatzen da. Bestela, hautatu fitxategia edo karpeta, eta aukeratu EditatuKopiatu fitxategiak. Egin klik eskuineko botoiaz mahaigaineko objektu batean eta aukeratu Itsatsi fitxategiak. Mahaigainean karpeta-objektu bat sortzeko mahaigaina karpeta sortzea Karpeta-objektu bat sortzeko, egin klik eskuineko botoiaz mahaigainean eta ireki Mahaigaina menua. Aukeratu Karpeta berria. Izenik gabeko karpeta bat gehituko da mahaigainean. Idatzi karpetaren izena eta sakatu Sartu. Orduan, karpeta bere izenarekin bistaratuko da. Karpeta berria mahaigaineko direktorioan gordeko da. Mahaigaineko objektu bati izena aldatzeko mahaigaina objektuari izena aldatzea mahaigaineko objektuak izena aldatzea Mahaigaineko objektu bati izena aldatzeko, egin klik eskuineko botoiaz objektuan eta aukeratu Izena aldatu. Mahaigaineko objektuaren izena nabarmendu egingo da. Idatzi objektuaren izen berria eta sakatu Sartu. Mahaigaineko objektu bat kentzeko mahaigaina objektu bat kentzea mahaigaineko objektuak kentzea Mahaigaineko objektu bat kentzeko, egin klik eskuineko botoiaz objektuan eta aukeratu Eraman zakarrontzira. Bestela, arrastatu objektua Zakarrontzira. Fitxategi edo karpeta bat euskarri aldagarri batetik Zakarrontzira botatzen duzunean, fitxategia edo karpeta Zakarrontzia kokalekuan gordetzen da euskarri aldagarrian. Fitxategia edo karpeta euskarri aldagarri batetik betiko kentzeko, Zakarrontzia hustu behar duzu. Mahaigaineko objektu bat ezabatzeko mahaigaina objektu bat ezabatzea mahaigaineko objektuak ezabatzea Mahaigaineko objektu bat ezabatzean, objektua ez da eramango Zakarrontzira, baina berehala kenduko da mahaigainetik. Ezabatu menu-elementura sartzeko, hautatu Sartu zakarrontzia saltatuko duen 'Ezabatu' komandoa aukera Nautilus-eko Fitxategi-kudeaketaren hobespenak elkarrizketa-koadroan. Mahaigaineko objektu bat ezabatzeko, egin klik eskuineko botoiaz objektuan, eta aukeratu Ezabatu. Mahaigaineko objektu baten propietatek ikusteko mahaigaina objektuaren propietateak ikusteko mahaigaineko objektuak propietateak ikustea Mahaigaineko objektu baten propietateak ikusteko, egin urrats hauek: Egin klik eskuineko botoiaz objektuan bere propietateak ikusteko, eta aukeratu Propietateak. Propietateen elkarrizketa-koadro bat bistaratuko da. Erabili propietateen elkarrizketa-koadroa mahaigaineko objektuaren propietateak ikusteko. Sakatu Itxi propietateen elkarrizketa-koadroa ixteko. Mahaigaineko objektu baten baimenak aldatzeko mahaigaina objektuaren baimenak aldatzea mahaigaineko objektuak baimenak aldatzea Mahaigaineko objektuaren baimenak aldatzeko, egin urrats hauek: Egin klik eskuineko botoiaz baimenak aldatu nahi dizkiozun objektuan, eta aukeratu Propietateak. Propietateen elkarrizketa-koadro bat bistaratuko da. Egin klik Baimenak fitxan Baimenak atal fitxaduna bistaratzeko. Baimenak atal fitxadunean, erabili goitibeherako zerrendak eta kontrol-laukiak fitxategiaren edo karpetaren baimenak aldatzeko. Baimenak atal fitxaduneko elementuei buruz informazio gehiago lortzeko, ikus Nautilus-en fitxategi-kudeatzailea. Sakatu Itxi propietateen elkarrizketa-koadroa ixteko. Mahaigaineko objektu bati ikur bat gehitzeko mahaigaina objektuei ikurrak gehitzea mahaigaineko objektuak ikurrak gehitzea ikurrak mahaigaineko objektuei gehitzea Mahaigaineko objektu bati ikur bat gehitzeko, egin urrats hauek: Egin klik eskuineko botoiaz ikurra gehitu nahi diozun objektuan, eta aukeratu Propietateak. Propietateen elkarrizketa-koadro bat bistaratuko da. Egin klik Ikurrak fitxan Ikurrak atal fitxaduna bistaratzeko. Hautatu elementuari gehitu behar diozun ikurra. Sakatu Itxi propietateen elkarrizketa-koadroa ixteko. Mahaigaineko objektu bati ohar bat gehitzeko mahaigaina objektuei oharrak gehitzea mahaigaineko objektuak oharrak gehitzea oharrak mahaigaineko objektuei gehitzea Mahaigaineko objektu bati ohar bat gehitzeko, egin urrats hauek: Hautatu zein objekturi gehitu nahi diozun oharra. Aukeratu Fitxategia Propietateak. Propietateen elkarrizketa-koadro bat bistaratuko da. Egin klik Oharrak fitxan. Oharrak atal fitxadunean, idatzi oharra. Sakatu Itxi propietateen elkarrizketa-koadroa ixteko. Ohar-ikur bat gehituko zaio mahaigaineko objektuari. Ohar bat ezabatzeko, ezabatu oharraren testua albo-paneleko Oharrak atal fitxadunean. Mahaigaineko objektu baten ikonoa aldatzeko mahaigaina mahaigaineko objektu baten ikonoa aldatzea mahaigaineko objektuak ikonoak aldatzea Mahaigaineko objektu baten ikonoa aldatzeko, egin urrats hauek: Egin klik eskuineko botoiaz baimenak aldatu nahi dizkiozun objektuan, eta aukeratu Propietateak. Propietateen elkarrizketa-koadro bat bistaratuko da. Oinarrizkoa atal fitxadunean, egin klik Hautatu ikono pertsonalizatua botoian. Hautatu ikono bat elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Erabili Hautatu ikono bat elkarrizketa-koadroa fitxategia edo karpeta irudikatzeko ikonoa aukeratzeko. Sakatu Itxi propietateen elkarrizketa-koadroa ixteko. Ikono bat ikono pertsonalizatutik Fitxategi-motak eta programak hobespen-tresnan zehaztutako ikono lehenetsira leheneratzeko, egin klik eskuineko botoiaz ikonoan eta aukeratu Kendu ikono pertsonalizatua. Bestela, egin klik Propietateak elkarrizketa-koadroko Kendu ikono pertsonalizatua botoian. Mahaigaineko objektu bati tamaina aldatzeko mahaigaina ikonoei tamaina aldatzea mahaigaineko objektuak ikonoei tamaina aldatzea Mahaigaineko objektu bat irudikatzen duen ikonoari tamaina alda diezaiokezu. Mahaigaineko ikono baten tamaina aldatzeko, jarraitu urrats hauei: Egin klik eskuineko botoiaz tamainaz aldatu nahi duzun objektuan, eta aukeratu Tiratu ikonoa. Ikonoaren inguruan laukizuzen bat agertuko da eta helduleku bat edukiko du ertz bakoitzean. Hartu heldulekuetako bat eta arrastatu ikonoa nahi duzun tamaina lortu arte. Ikonoa jatorrizko tamainara itzultzeko, egin klik eskuineko botoiaz ikonoan eta aukeratu Berrezarri ikonoen jatorrizko tamaina.
Mahaigaineko zakarrontzia erabiltzea mahaigaina zakarrontzia erabiltzea Zakarrontzia mahaigainean erabiltzea Nautilus-en zakarrontziaren ikonoa. Elementua hauek zakarrontzira bota ditzakezu: Fitxategiak Karpetak Mahaigaineko objektuak Zakarrontzian dagoen fitxategi bat berreskuratu nahi baduzu, zakarrontzia ikusi eta fitxategia zakarrontzitik atera dezakezu. Zakarrontzia hustean, Zakarrontziko elementuak betiko ezabatzen dira. Zakarrontzia bistaratzeko Zakarrontzia bistaratzea Zakarrontziko edukia hainbat modutara bistara dezakezu: Mahaigainetik Egin klik bikoitza mahaigaineko Zakarrontzia objektuan. Zakarrontziaren edukia Nautilus-en leihoan bistaratuko da. Fitxategi-kudeatzailearen leihotik Aukeratu JoanZakarrontzia. Zakarrontziaren edukia leihoan bistaratuko da. Zakarrontzia husteko Zakarrontzia hustea Zakarrontziko edukia hainbat modutara huts dezakezu: Mahaigainetik Egin klik eskuineko botoiaz Zakarrontzia objektuan eta aukeratu Hustu zakarrontzia. Fitxategi-kudeatzailearen leihotik Aukeratu FitxategiaHustu zakarrontzia. 'Mahaigaina' menua erabiltzea mahaigaina 'Mahaigaina' menua erabiltzea 'Mahaigaina' menua azalpena menuak 'Mahaigaina' menua 'Mahaigaina' menua. Testuinguruak azaltzen du irudia. 'Mahaigaina' menuairudiaMahaigaina menua irekitzeko, egin klik eskuineko botoiaz mahaigaineko leku huts batean. Mahaigaina menua mahaigainean ekintzak egiteko erabil dezakezu. Hemen Mahaigaina menuko elementuak azaltzen dira: . 'Mahaigaina' menuko elementuak Menu-elementua FuntzioaLeiho berria Zure etxeko helbidea erakusten duen fitxategi-kudeatzailearen leiho berria irekitzen du.Karpeta berria Karpeta-objektu berri bat sortzen du mahaigainean. Karpeta mahaigaineko direktorioan sortzen da.Terminal berria GNOMEren Terminal bat abiarazten du.Abiarazle berria Abiarazle bat sortzen du mahaigainean. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus .Script-ak Exekuta dezakezun script-en azpimenu bat irekitzen du.Antolatu izenaren arabera Mahaigaineko objektuak alfabetikoki antolatzen ditu, izenaren arabera.Eduki lerrokatuta Mahaigaineko objektuen ezkerreko ertzak bata bestearekin lerrokatuta daudela ziurtatzen du.Ebaki fitxategiak Hautatutako fitxategia edo fitxategiak ezabatzen ditu karpetatik edo mahaigainetik, eta bufferrean kokatzen ditu.Kopiatu fitxategiak Hautatutako fitxategia edo fitxategiak kopiatzen ditu karpetatik edo mahaigainetik, eta bufferrean kokatzen ditu.Itsatsi fitxategiak Bufferreko fitxategia edo fitxategiak hautatutako karpetan edo mahaigainean jartzen ditu.Diskoak Disketeak eta beste euskarri aldagarri batzuk muntatzeko aukera ematen dizu.Erabili atzeko plano lehenetsia Mahaigaineko atzeko planoa Atzeko planoak eta ikurrak elkarrizketa-koadroan aukeratutako azken eredura leheneratzen du. Atzeko planoak eta ikurrak elkarrizketa-koadrora Nautilus-en leihoen bidez sar zaitezke.Aldatu mahaigainaren atzeko planoa Atzeko planoa hobespen-tresna abiarazten du mahaigainaren atzeko planoa alda dezazun.
Mahaigainaren eredua edo kolorea aldatzea mahaigaina atzeko planoa, eredua edo kolorea aldatzea atzeko planoak mahaigainaren atzeko planoa aldatzea Mahaigainaren atzeko planoaren eredua edo kolorea zure hobespenetara egokitzeko alda dezakezu. Fitxategi-kudeatzaileak atzeko planoaren ereduak eta koloreak ditu, mahaigainaren atzeko planoaren itxura eta izaera alda ditzazun. Mahaigaineko atzeko planoaren eredua edo kolorea honela alda dezakezu: Arrastatu eredua edo kolorea beste leiho edo elkarrizketa-koadro batetik mahaigainera. Zure mahaigainaren atzeko planoa kolorea baldin bada, gradientearen efektua sor dezakezu atzeko planoan. Gradientearen efektua kolore bat pixkanaka beste kolore batekin nahasten den efektu bisuala da. Mahaigainaren atzeko planoan gradientearen efektua sortzeko, arrastatu kolore bat pantailaren ertz batera. Kolorea utzi duzun ertzetik pantailaren beste ertzeraino nahasten joango da. Kolorea pantailaren ertz batera arrastatu aurretik, begiratu ertzeko panelik badagoen pantailaren ertz horretan. Ertzeko panela baldin badago, panel hori ezkutatu egin behar duzu kolorea arrastatu aurretik. Erabili Atzeko planoa hobespen-tresna. Aukeratu atzeko planoaren eredua edo kolorea Atzeko planoak eta ikurrak elkarrizketa-koadroan. Mahaigainaren atzeko planoaren eredua edo kolorea aldatzeko, egin urrats hauek: Ireki fitxategi-kudeatzailearen leihoa. Aukeratu EditatuAtzeko planoak eta ikurrak.. Atzeko planoak eta ikurrak elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Erabil ditzakezun ereduen zerrenda bistaratzeko, egin klik Ereduak botoian. Erabil ditzakezun koloreen zerrenda bistaratzeko, egin klik Koloreak botoian. Mahaigainaren atzeko planoa eredu bihurtzeko, arrastatu eredua atzeko planora. Mahaigainaren atzeko planoa kolore bihurtzeko, arrastatu kolorea atzeko planora. Sakatu Itxi elkarrizketa-koadroa ixteko.