Hobespen-tresna aurreratuak erabiltzea Hobespen tresna aurreratuek aplikazioen, panelen eta erabiltzailearen beste interfaze-elementu batzuen portaera eta itxura pertsonalizatzeko aukera ematen dizute. Hobespen-tresna aurreratuak fitxategi-motak, aplikazio lehenetsiak eta panelak konfiguratzeko erabil ditzakezu. Tresna aurreratuen bidez saioak eta abioko programak ere pertsonaliza ditzakezu. Kapitulu honetan tresna aurreratuak nola erabili azaltzen da mahaigaineko ingurunea pertsonalizatzeko. Hobespen-tresna aurreratuak irekitzea Hobespen-tresna aurreratuak honela ireki ditzakezu: Mahaigaineko hobespenak menuan, aukeratu AplikazioakMahaigaineko hobespenakAurreratua. Aukeratu behar duzun tresna azpimenuan. Tresna horren elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Hasi hemen kokalekuan, ireki Nautilus fitxategi-kudeatzailearen leihoa eta aukeratu JoanHasi hemen. Bestela, egin klik bikoitza mahaigaineko Hasi hemen objektuan. Hasi hemen kokalekua bistaratuko da. Egin klik bikoitza fitxategi-kudeatzailearen leihoko Mahaigaineko hobespenak objektuan, eta egin klik bikoitza Aurreratua karpetan. Hobespen-tresna aurreratuak bistaratuko dira. Egin klik bikoitza behar duzun tresnaren gainean. Tresna horren elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. CDaren datu-basea konfiguratzea hobespen-tresnak CDaren datu-basea CDaren datu-basea hobespen-tresnak zure sistemak kontsulta dezakeen CDaren datu-basea konfiguratzeko aukera ematen dizu. CDaren datu-baseak CDari buruzko informazioa du, adibidez, artistaren izena, titulua eta pista-zerrenda. Aplikazio batek CD bat erreproduzitzen duenean, CDaren datu-baseari CDari buruzko kontsulta egin eta gero informazioa bistara dezake. Hemen CDaren datu-basea hobespen-tresnaren elementuak azaltzen dira: . CDaren datu-basearen ezarpenak Elementua Azalpena Ez bidali informazioa Hautatu aukera hau CDaren datu-basearen zerbitzarira informaziorik bidali nahi ez baduzu. Bidali benetako informazioa Hautatu aukera hau zure izena eta ostalari-izena CDaren datu-basearen zerbitzarira bidaltzeko. Bidali beste informazio bat Hautatu aukera hau beste izen bat eta beste ostalari-izen bat CDaren datu-basearen zerbitzarira bidaltzeko. Idatzi izena Izena eremuan. Idatzi ostalari-izena Ostalari-izena eremuan.FreeDB round robin zerbitzaria FreeDB CDaren datu-base bat da. FreeDB round robin zerbitzaria FreeDB zerbitzarien karga partekatzeko konfigurazioa da. Hautatu aukera hori FreeDB CDaren datu-basera zerbitzari honetatik sartzeko.Beste FreeDB zerbitzari bat Hautatu aukera hau FreeDB CDaren datu-basera beste zerbitzari batetik sartzeko. Hautatu behar duzun zerbitzaria zerbitzari-taulan.Eguneratu zerbitzari-zerrenda Egin klik botoi honetan erabilgarri dauden FreeDB zerbitzarien zerrenda eguneratzeko zerbitzari-taulan.Beste zerbitzari bat Hautatu aukera hau CDaren beste datu-base bat erabiltzeko. Idatzi datu-basea Ostalari-izena eremuan duen zerbitzariaren izena. Idatzi Ataka eremuko datu-basean sartzeko behar den ataka-zenbakia.
Fitxategi-motak eta programak konfiguratzea hobespen-tresnak Fitxategi-motak eta programak fitxategi-motak konfiguratzea zerbitzuak konfiguratzea Erabili Fitxategi-motak eta programak hobespen-tresna honako hau konfiguratzeko: Fitxategi-motak Hainbat fitxategi-mota nola bistaratu eta editatuko diren zehatz dezakezu. Adibidez, fitxategi-mota bat irudikatzeko ikonoa zehatz dezakezu. Beste adibide bat. Fitxategi bat testu arrunteko fitxategia baldin bada, fitxategi hori testu-editorean abiarazi behar dela zehatz dezakezu. Fitxategi-kudeatzaileak eta GNOMEren beste aplikazio batzuek fitxategi baten edukia egiaztatzen dute fitxategiaren mota zehazteko. Lehen lerroak fitxategiaren mota zehazten ez badu, aplikazioak fitxategiaren izena egiaztatzen du. Zerbitzuak Baliabide Identifikatzaile Uniformea (URI) fitxategi-sistema bateko edo web-eko kokaleku jakin bat identifikatzen duen katea da. Adibidez, web orri baten web helbidea URI da. Zerbitzua URI batek behar duen protokolo edo ataza da. Adibidez, http://www.gnome.org URIak http zerbitzua behar du. Aplikazio bat zerbitzu batekin lot dezakezu, aplikazioak zerbitzuak eskatzen duen ataza egin dezan. Adibidez, zure web arakatzaile gogokoena http zerbitzuarekin lot dezakezu. Hemen Fitxategi-motak eta programak hobespen-tresnaren elementuak azaltzen dira: . 'Fitxategi-motak eta programak' hobespen-tresnaren elementuak Elementua AzalpenaTaula Fitxategi-moten kategoriaren edukia ikusteko, egin klik kategori-izenaren ondoan eskuinera begira dagoen gezian. Kategoria zabaldu egingo da, eta fitxategi-mota bakoitzaren azalpena eta fitxategi-motarekin lotutako fitxategi-luzapena bistaratuko ditu. Erabili nahi duzun fitxategi-mota hautatzeko, egin klik fitxategi-motaren gainean. Gehitu fitxategi-mota Egin klik botoi honetan fitxategi-mota bat gehitzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus .Gehitu zerbitzua Egin klik botoi honetan zerbitzu bat gehitzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus .Editatu fitxategi-motak editatzea zerbitzuak editatzea Fitxategi-mota, zerbitzua edo fitxategi-motaren kategoria editatzeko, hautatu editatu nahi duzun elementua eta egin klik Editatu botoian. Kendu Fitxategi-mota edo zerbitzu bat ezabatzeko, hautatu ezabatu nahi duzun elementua eta egin klik Kendu botoian.
Fitxategi-mota bat gehitzeko fitxategi-motak gehitzea Fitxategi-mota bat gehitzeko, jarraitu urrats hauei: AukeratuAplikazioak Mahaigaineko hobespenak AurreratuaFitxategi-motak eta programak Fitxategi-motak eta programak hobespen-tresna abiarazteko. Egin klik Gehitu fitxategi-mota botoian. Gehitu fitxategi-mota elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Sartu fitxategi-motaren propietateak elkarrizketa-koadroan. Ondorengo taulan Gehitu fitxategi-mota elkarrizketa-koadroko elementuak azaltzen dira: Aukera Funtzioa Ikonorik ez Aukeratu ikono bat fitxategi-mota irudikatzeko. Ikono bat aukeratzeko, egin klik Ikonorik ez botoian. Ikono-hautatzailearen elkarrizketa-koadroa bistaratzen da. Aukeratu ikono bat elkarrizketa-koadroan. Bestela, ikonoa beste direktorio batetik aukeratzeko, sakatu Arakatu. Ikono bat aukeratutakoan, egin klik Ados botoian. Azalpena Idatzi fitxategi-motaren azalpena. MIME mota Idatzi fitxategi-motaren MIME mota. Kategoria Idatzi fitxategi-mota zein kategoriatan egotea nahi duzun Fitxategi-motak eta programak hobespen-tresnan. Egin klik Aukeratu botoian Aukeratu fitxategi-kategoria elkarrizketa-koadroko kategoria bat hautatzeko. Fitxategi-izenaren luzapenak Idatzi fitxategi-motarekin zein fitxategi-luzapen lotu behar diren. Fitxategi-luzapena ezkerreko eremuan idatzi, eta gero sakatu Sartu. Fitxategi-luzapen bat ezabatzeko, hautatu fitxategi-luzapena eskuineko eremuan eta egin klik Kendu botoian. Ikustailearen osagaia Etorkizuneko argitalpen batean eman beharreko informazioa. Ekintza lehenetsia Etorkizuneko argitalpen batean eman beharreko informazioa. Exekutatu beharreko programa Fitxategi-motarekin lotu beharreko programa zehaztu. Sartu programa abiarazteko komandoa eremu honetan. Bestela, aukeratu aurrez sartu duzun komando bat, egin klik gezia behera begira duen botoian eta aukeratu exekutatu beharreko programa. Arakatu botoia ere erabil dezakezu exekutatu beharreko komandoa aukeratzeko. Exekutatu terminalean Hautatu aukera hau programa terminal-leiho batean exekutatzeko. Hautatu aukera hau exekutatzeko leihoa sortzen ez duten programen kasuan. Sakatu Ados. Zerbitzu bat gehitzeko zerbitzuak gehitzea Zerbitzu bat gehitzeko, jarraitu urrats hauei: AukeratuAplikazioak Mahaigaineko hobespenak AurreratuaFitxategi-motak eta programak Fitxategi-motak eta programak hobespen-tresna abiarazteko. Egin klik Gehitu zerbitzua botoian. Gehitu zerbitzua elkarrizketa-koadroa azalduko da. Sartu zerbitzuaren propietateak elkarrizketa-koadroan. Ondorengo taulan Gehitu zerbitzua elkarrizketa-koadroko elementuak azaltzen dira: Aukera Funtzioa Azalpena Idatzi zerbitzuaren azalpena. Protokoloa Idatzi zerbitzuaren protokoloa. Exekutatu beharreko programa Etorkizuneko argitalpen batean eman beharreko informazioa. Programa Zehaztu zerbitzuarekin zein programa lotu behar den. Sartu programa abiarazteko komandoa eremu honetan. Bestela, aukeratu aurrez sartu duzun komando bat, egin klik gezia behera begira duen botoian eta aukeratu exekutatu beharreko programa. Arakatu botoia ere erabil dezakezu exekutatu beharreko komandoa aukeratzeko. Exekutatu terminalean Hautatu aukera hau programa terminal-leiho batean exekutatzeko. Hautatu aukera hau exekutatzeko leihoa sortzen ez duten programen kasuan. Sakatu Ados.
Panelak pertsonalizatzea hobespen-tresnak Panela panelak portaera eta itxura pertsonalizatzea Panela hobespen-tresnak panelen portaera konfiguratzeko aukera ematen dizu. Panela hobespen-tresnarekin egiten dituzun aldaketa orok panel guztietan dute eragina. Panelen ezarpenak Ezarpena FuntzioaItxi tiradera abiarazlean klik egitean Hautatu aukera hori paneleko tiradera bat ixtea nahi baduzu tiraderako abiarazle bat aukeratzean.Tiraderaren eta panelaren animazioa Hautatu aukera hau panelak eta tiraderak animazio gisa erakustea eta ezkutatzea nahi baldin baduzu.Animazio-abiadura Hautatu panelaren animazio-abiadura goitibeherako zerrendan.
Hobetsitako aplikazioak aukeratzea hobespen-tresnak Hobetsitako aplikazioak aplikazio lehenetsiak aplikazio lehenetsiak Erabili Hobetsitako aplikazioak hobespen-tresna mahaigaineko inguruneak zein aplikazio erabiltzea nahi duzun zehazteko mahaigaineko inguruneak aplikazio bat abiarazten duenean. Adibidez, Xterm zehatz dezakezu terminalaren aplikazio hobetsi gisa. Horrela, Mahaigaina menua ireki eta Terminal berria aukeratzean, Xterm abiaraziko da. Hobetsitako aplikazioak hobespen-tresnaren ezarpenak eremu funtzional hauetan pertsonaliza ditzakezu: Web arakatzailea Posta-irakurlea Testu-editorea Terminala Web arakatzailearen ezarpenak hobetsitako aplikazioak web arakatzailea web arakatzailea, hobetsitako aplikazioa Erabili Web arakatzailea atal fitxaduna hobetsitako web arakatzailea konfiguratzeko. Hobetsitako web arakatzailea URL batean klik egitean irekitzen da. Adibidez, hobetsitako web arakatzailea aplikazio batean URLa hautatzean edo mahaigainean URL abiarazlea hautatzean irekitzen da. Hemen konfigura ditzakezun hobetsitako web arakatzailearen ezarpenak zerrendatzen dira: . Hobetsitako web arakatzailearen ezarpenak Aukera Funtzioa Hautatu web arakatzailea Hautatu aukera hau web arakatzaile estandarra erabili nahi baduzu. Erabili goitibeherako konbinazio-koadroa hobetsitako web arakatzailea hautatzeko. Web arakatzaile pertsonalizatua Hautatu aukera hau web arakatzaile pertsonalizatua erabili nahi baduzu. Komandoa Sartu web arakatzaile pertsonalizatua abiarazteko exekutatu behar den komandoa. Arakatzaileak zuk klik egindako URLa bistara dezan, gehitu “%s” komandoaren ondoren.Abiarazi terminalean Hautatu aukera hau komandoa terminalaren leihoan exekutatzeko. Hautatu aukera hau exekutatzeko leihoa sortzen ez duten arakatzaileen kasuan.
Posta elektronikoko bezeroaren ezarpenak hobetsitako aplikazioak posta elektronikoko bezeroa posta elektronikoko bezeroa, hobetsitako aplikazioa Erabili Posta-irakurlea atal fitxaduna posta elektronikoko hobetsitako bezeroa konfiguratzeko. Hemen konfigura ditzakezun posta elektronikoko hobetsitako bezeroaren ezarpenak zerrendatzen dira: . Posta elektronikoko hobetsitako bezeroaren ezarpenak Aukera FuntzioaHautatu posta-irakurlea Hautatu aukera hau posta elektronikoko bezero estandarra erabili nahi baduzu. Erabili goitibeherako konbinazio-koadroa hobetsitako posta elektronikoko bezeroa hautatzeko.Posta-irakurle pertsonalizatua Hautatu aukera hau posta elektronikoko bezero pertsonalizatua erabili nahi baduzu. Komandoa Sartu posta elektronikoko bezero pertsonalizatua abiarazteko exekutatu behar den komandoa.Abiarazi terminalean Hautatu aukera hau komandoa terminalaren leihoan exekutatzeko. Hautatu aukera hau exekutatzeko leihoa sortzen ez duten posta elektronikoko bezeroen kasuan.
Testu-editorearen ezarpenak hobetsitako aplikazioak testu-editorea testu-editorea, hobetsitako aplikazioa Erabili Testu-editorea atal fitxaduna hobetsitako testu-editorea konfiguratzeko. Hemen konfigura ditzakezun testu-editorearen ezarpenak zerrendatzen dira: . Hobetsiko testu-editorearen ezarpenak Aukera FuntzioaHautatu editorea Hautatu aukera hau testu-editore estandarra erabili nahi baduzu. Erabili goitibeherako konbinazio-koadroa hobetsitako testu-editorea zehazteko.Editore pertsonalizatua Hautatu aukera hau testu-editore pertsonalizatua erabili nahi baduzu. Editore pertsonalizatuaren propietateak elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Izena: Idatzi testu-editore pertsonalizatuaren izena. Komandoa: Idatzi testu-editore pertsonalizatua abiarazteko exekutatu behar den komandoa. Aplikazio honek fitxategi bat baino gehiago ireki ditzake: Hautatu aukera hau testu-editore lehenetsiak fitxategi bat baino gehiago ireki baldin baditzake. Aplikazio hau shell batean exekutatu behar da: Hautatu aukera hau komandoa terminal-leihoan exekutatzeko. Hautatu aukera hau exekutatzeko leihoa sortzen ez duten editoreen kasuan. Testu-editore pertsonalizatua zehaztutakoan, egin klik Propietateak botoian Editore pertsonalizatuaren propietateak elkarrizketa-koadroa bistaratzeko. Elkarrizketa-koadro hori erabil dezakezu testu-editore pertsonalizatuaren propietateak aldatzeko.Erabili editore hau fitxategi-kudeatzaileko testu-fitxategiak irekitzeko Hautatu aukera hau testu-fitxategiak bistaratzeko testu-editore pertsonalizatua fitxategi-kudeatzaileak irekitzea nahi baduzu.
Terminalaren ezarpenak hobetsitako aplikazioak terminala terminala, hobetsitako aplikazioa Erabili Terminala atal fitxaduna hobetsitako terminala konfiguratzeko. Hemen konfigura ditzakezun hobetsitako terminalaren ezarpenak zerrendatzen dira: . Hobetsitako terminalaren ezarpenak Aukera FuntzioaHautatu terminala Hautatu aukera hau terminal estandarra erabili nahi baduzu. Erabili goitibeherako konbinazio-koadroa hobetsitako terminala zehazteko.Terminal pertsonalizatua Hautatu aukera hau terminal pertsonalizatua erabili nahi baduzu. Komandoa Sartu komando pertsonalizatua abiarazteko exekutatu behar den komandoa.Exekutatzeko bandera Sartu komandoarekin erabili beharreko exec aukera.
Saioak konfiguratzea hobespen-tresnak Saioak saioak hobespenak abioko aplikazioak pertsonalizatzea Saioak hobespen-tresnak saioak kudeatzeko aukera ematen dizu. Saioen hobespenak ezarri eta saio bat abiaraztean zein aplikazio abiarazi behar diren zehatz dezakezu. Mahaigaineko inguruneko aplikazioen egoera gordetzeko eta beste saio bat hastean egoera leheneratzeko konfigura ditzakezu saioak. Hobespen-tresna hori GNOMEren saio bat baino gehiago kudeatzeko ere erabil dezakezu. Saioen ezarpenak eta abioko aplikazioak pertsonaliza ditzakezu eremu funtzional hauetan: Saio-aukerak Uneko saioa Abioko programak Saio-aukerak ezartzea saioak saio-aukerak Erabili Saio-aukerak atal fitxaduna saio bat baino gehiago kudeatzeko eta uneko saioaren hobespenak ezartzeko. Hemen konfigura ditzakezun saio-aukeren ezarpenak zerrendatzen dira: . Saio-aukeren ezarpenak Aukera FuntzioaErakutsi splash pantaila saio-hasieran Hautatu aukera hau splash pantaila bistaratzeko saioa hasten duzunean. Galdetu saioa amaitzean Hautatu aukera hau saioa amaitzean berresteko elkarrizketa-koadroa bistaratzea nahi baduzu. Gorde saioko aldaketak automatikoki abioko aplikazioak saio-kudeaketa Hautatu aukera hau saio-kudeatzaileak saioaren uneko egoera gordetzea nahi baduzu. Saio-kudeatzaileak saioak kudeatzen dituen irekitako aplikazioak eta aplikazio horiekin lotutako ezarpenak gordetzen ditu. Hurrengo saioa hastean, aplikazioak automatikoki abiaraziko dira gordetako ezarpenekin. Aukera hori hautatzen ez baduzu, saioa amaitzean Gorde uneko konfigurazioa aukera duen Saio-amaieraren berrespena elkarrizketa-koadroa bistaratuko da.Saioak Erabili elkarrizketa-koadroaren area hori mahaigaineko inguruneko saio bat baino gehiago honela kudeatzeko: Saio berri bat sortzeko, egin klik Gehitu botoian. Gehitu saio berria elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Erabili elkarrizketa-koadro hori saioaren izena zehazteko. Saioaren izena aldatzeko, hautatu saioa Aukeratu uneko saioa taulan. Egin klik Editatu botoian. Editatu saioaren izena elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Idatzi saioaren izen berria. Saio bat ezabatzeko, hautatu saioa Aukeratu uneko saioa taulan. Egin klik Ezabatu botoian. GDMn saioa hastean, saio bat aukeratzen duzu. Saioa aukeratzean, saio bat baino gehiago hauta ditzakezu.
Saioaren propietateak ezartzea abioko aplikazioak saio-kudeaketa saioak saioaren propietateak Erabili Uneko saioa atal fitxaduna abioko ordenaren balioak zehazteko eta saioak kudeatzen dituen aplikazioen abiarazte-estiloa aukeratzeko uneko saioan. Hemen konfigura ditzakezun saioaren propietateak zerrendatzen dira: . Saioaren propietateak Aukera FuntzioaOrdena Ordena ezarpenak saio-kudeatzaileak saioak kudeatzen dituen abioko aplikazioak zein ordenatan abiaraziko dituen zehazten du. Saio-kudeatzaileak ordena-baliorik baxuenak dituzten aplikazioak abiarazten ditu aurrena. Balio lehenetsia 50 da. Aplikazio baten abioko ordena zehazteko, hautatu aplikazioa taulan. Erabili Ordena biratze-botoia abioko ordenaren balioa zehazteko.Estiloa Estiloa ezarpenak aplikazio baten abiarazte-estiloa zehazten du. Aplikazio baten abiarazte-estiloa hautatzeko, hautatu aplikazioa taulan eta aukeratu estilo hauetako bat: Normala Automatikoki abiarazten du GNOME saioa hastean. Erabili kill komandoa abiarazte-estilo hori duten aplikazioak saioan zehar amaitzeko. Berrabiarazi Automatikoki berrabiarazten du aplikazioa ixten edo amaitzen den bakoitzean. Aukeratu estilo hori aplikazio bat etengabe exekutatu behar baldin bada saioan zehar. Abiarazte-estilo hori duen aplikazio bat amaitzeko, hautatu aplikazioa taulan eta egin klik Kendu botoian. Zakarrontzia Ez du abiarazten GNOME saioa hastean. Ezarpenak Automatikoki abiarazten du saioa hastean. Estilo hori duten aplikazioak, normalean, abioko ordena baxua izaten dute, eta GNOMEren konfigurazio-ezarpenak eta saioak kudeatzen dituen aplikazioak gordetzen ditu.Kendu Egin klik Kendu botoian hautatutako aplikazioa zerrendatik kentzeko. Aplikazioa saio-kudeatzailetik kendu eta itxi egiten da. Ezabatutako aplikazioak ez dira abiaraziko hurrengo aldiz saioa hastean.Aplikatu Egin klik Aplikatu botoian abioko ordenari eta abiarazte-estiloari aldaketak aplikatzeko.
Abioko aplikazioak konfiguratzea abioko aplikazioak saio-kudeaketarik ez Erabili Saioak hobespen-tresnako Abioko programak atal fitxaduna saioak zein abioko aplikazio ez dituen kudeatzen zehazteko. Abioko aplikazioak saioa hastean automatikoki abiarazten diren aplikazioak dira. Saioak kudeatzen ez dituen aplikazioak exekutatzen dituzten komandoak zehaztu behar dituzu Abioko programak atal fitxadunean. Komandoak automatikoki exekutatzen dira saioa hastean. Saioak kudeatzen dituen aplikazioak ere automatikoki abiaraz ditzakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus . Hemen konfigura ditzakezun abioko aplikazioen ezarpenak zerrendatzen dira: . Abioko programen ezarpenak Aukera FuntzioaAbioko programa osagarriak Erabili taula hau saioak kudeatzen ez dituen aplikazioak honela kudeatzeko: Abioko aplikazioak gehitzeko, egin klik Gehitu botoian. Gehitu abioko programa elkarrizketa-koadroa bistaratzen da. Sartu aplikazioa abiarazteko komandoa Abioko komandoa eremuan. Abioko aplikazio bat baino gehiago zehazten badituzu, erabili Lehentasuna biratze-botoia aplikazio bakoitzaren abioko ordena zehazteko. Abioko ordena abioko aplikazioak abiaraziko diren ordena da. Abioko aplikazio bat editatzeko, hautatu abioko aplikazioa eta egin klik Editatu botoian. Editatu abioko programa elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Erabili elkarrizketa-koadro hori abioko aplikazioaren komandoa eta abioko ordena aldatzeko. Abioko aplikazio bat ezabatzeko, hautatu abioko aplikazioa eta egin klik Ezabatu botoian.