Oinarrizko hobespen-tresnak erabiltzea Oinarrizko hobespen-tresnen bidez mahaigainaren atzeko planoa pertsonalizatu eta teklatuaren eta saguaren ezarpenak konfigura ditzakezu. Oinarrizko hobespen-tresnak laster-teklak konfiguratzeko, soinu-hobespenak ezartzeko eta sareko proxy-a konfiguratzeko erabil ditzakezu. Halaber, pantaila-babeslea pertsonalizatzeko, mahaigaineko ingurunerako gai bat eta letra-tipoak aukeratzeko eta aplikazioen menu-barrak eta tresna-barrak pertsonalizatzeko erabil ditzakezu. Leiho-fokuaren portaera ere pertsonaliza dezakezu. Kapitulu honetan, mahaigaineko ingurunea pertsonalizatzeko oinarrizko hobespen-tresnak nola erabili azaltzen da. Oinarrizko hobespen-tresnak irekitzea Oinarrizko hobespen-tresna bat honela ireki dezakezu: Mahaigaineko hobespenak menuan, aukeratuAplikazioakMahaigaineko hobespenak. Azpimenu horretan, behar duzun hobespen-tresna aukeratu. Tresna horren elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Hasi hemen kokalekuan, ireki Nautilus fitxategi-kudeatzailearen leihoa eta aukeratu JoanHasi hemen. Bestela, egin klik bikoitza mahaigaineko Hasi hemen objektuan. Hasi hemen kokalekua bistaratuko da. Egin klik bikoitza fitxategi-kudeatzailearen leihoko Mahaigaineko hobespenak objektuan hobespen-tresnak bistaratzeko. Egin klik bikoitza behar duzun tresnaren gainean. Tresna horren elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Mahaigainaren atzeko planoa pertsonalizatzea mahaigaina atzeko planoa pertsonalizatzea mahaigaineko inguruneko hobespen-tresnak hobespen-tresnak hobespen-tresnak Atzeko planoa atzeko planoak mahaigainaren atzeko planoa pertsonalizatzea Mahaigainaren atzeko planoa mahaigainari aplikatzen zaion irudia edo kolorea da. Mahaigainaren atzeko planoa honela pertsonaliza dezakezu: Hautatu irudi bat mahaigainaren atzeko planorako. Irudia atzeko planoaren kolorearen gainean jarriko da. Mahaigainaren atzeko planoko kolorea ikusgai egongo da, irudi gardena hautatzen baduzu edo irudiak mahaigain osoa betetzen ez badu. Hautatu kolore bat mahaigainaren atzeko planorako. Kolore lisoa hauta dezakezu, edo gradientearen efektua sor dezakezu bi kolore erabiliz. Gradientearen efektua kolore bat pixkanaka beste kolore batekin nahasten den efektu bisuala da. Mahaigainaren atzeko planoaren itxura Nautilus fitxategi-kudeatzailearen bidez ere alda dezakezu. Hemen konfigura ditzakezun atzeko planoaren ezarpenak zerrendatzen dira: . Mahaigainaren atzeko planoaren ezarpenak Elementua FuntzioaHautatu irudia Aukeratu mahaigainean bistaratzeko irudi bat. Irudia aukeratzeko, egin klik Hautatu irudia botoian. Irudia hautatzeko elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Erabili elkarrizketa-koadro hori irudia aukeratzeko. Irudi bat aukeratutakoan, egin klik Ados botoian. Irudi-aukerak Irudia nola bistaratu zehazteko, hautatu aukera hauetako bat: Horma-papera: Irudia errepikatzen du mahaigaina estaltzeko. Zentratua: Irudia mahaigainaren erdian bistaratzen du. Eskaladuna: Irudia pantailaren tamainara egokitu arte handitzen du, eta irudiaren neurri erlatiboak mantentzen ditu. Tiratua: Irudia mahaigaina estaltzeko handitzen du, eta ez ditu irudiaren neurri erlatiboak mantentzen. Irudirik ez: Ez du irudirik bistaratzen.Atzeko planoaren estiloa Kolore-eskema bat zehazteko, erabili Atzeko planoaren estiloa goitibeherako zerrendako aukerak eta kolorea hautatzeko botoiak. Kolore-eskema bat honela zehatz dezakezu: Atzeko planoaren estiloa goitibeherako zerrendan, aukeratu Kolore lisoa mahaigainaren atzeko planorako kolore bakarra zehazteko. Behar duzun kolorea aukeratzeko, egin klik Kolorea botoian. Aukeratu kolorea elkarrizketa-koadroa bistaratzen da. Aukeratu nahi duzun kolorea eta egin klik Ados botoian. Aukeratu Gradiente horizontala Atzeko planoaren estiloa goitibeherako zerrendan. Aukera horrek gradientearen efektua sortzen du pantailaren ezkerretik eskuinera. Egin klik Ezkerreko kolorea botoian Aukeratu kolorea elkarrizketa-koadroa irekitzeko. Aukeratu ezkerreko aldean agertzea nahi duzun kolorea. Egin klik Eskuineko kolorea botoian. Aukeratu eskuineko aldean agertzea nahi duzun kolorea. Aukeratu Gradiente bertikala Atzeko planoaren estiloa goitibeherako zerrendan. Aukera horrek gradientearen efektua sortzen du pantailan goitik behera. Egin klik Goiko kolorea botoian Aukeratu kolorea elkarrizketa-koadroa irekitzeko. Aukeratu goian agertzea nahi duzun kolorea. Egin klik Beheko kolorea botoian. Aukeratu behean agertzea nahi duzun kolorea.
Fitxategi-kudeaketaren hobespenak ezartzea hobespen-tresnak Fitxategi-kudeaketa fitxategi-kudeatzailea hobespenak hobespen-tresna Erabili Fitxategi-kudeaketa hobespen-tresna Nautilus fitxategi-kudeatzailearen hobespenak ezartzeko. Fitxategi-kudeatzailearen hobespenak Fitxategi-kudeaketaren hobespenen elkarrizketa-koadroan ere ezar ditzakezu. Elkarrizketa-koadro hori fitxategi-kudeatzailearen aplikaziotik ireki dezakezu. Fitxategi-kudeaketaren hobespenen elkarrizketa-koadroaren eta Fitxategi-kudeaketaren hobespen-tresnaren ezarpenei buruz informazio gehiago lortzeko, ikus Nautilus fitxategi-kudeatzailea. Letra-tipo lehenetsiak aukeratzea hobespen-tresnak Letra-tipoa letra-tipoak mahaigaina letra-tipoak aplikazioak letra-tipoak leihoaren titulua letra-tipoak terminala letra-tipoak errendatzea Erabili Letra-tipoa hobespen-tresna aplikazioetan, leihoetan, terminaletan eta mahaigainean erabiltzeko letra-tipoa hautatzeko. Hemen konfigura ditzakezun letra-tipoen ezarpenak agertzen dira: . Letra-tipoen ezarpenak Aukera FuntzioaAplikazioaren letra-tipoa Egin klik letra-tipoa hautatzeko botoian aplikazioetan erabiltzeko letra-tipoa hautatzeko.Mahaigaineko letra-tipoa Egin klik letra-tipoa hautatzeko botoian mahaigainean soilik erabiltzeko letra-tipoa hautatzeko.Leihoaren tituluaren letra-tipoa Egin klik letra-tipoa hautatzeko botoian leihoen titulu-barretan erabiltzeko letra-tipoa hautatzeko.Terminalaren letra-tipoa Egin klik letra-tipoa hautatzeko botoian Terminala aplikazioan erabiltzeko letra-tipoa hautatzekoLetra-tipoak errendatzea Pantailako letra-tipoak nola errendatu zehazteko, hautatu aukera hauetako bat: Monokromoa: Letra-tipoak zuri-beltzean bakarrik errendatzen ditu. Kasu batzuetan, karaktereen ertzak zorrotzak ager daitezke, karaktereei ez baitzaie antialiasing-a aplikatzen. Antialiasing-a karaktereen ertzei aplikatzen zaien efektua da, karaktereek itxura leunagoa izan dezaten. Forma onenak: Letra-tipoei antialiasing-a aplikatzen die ahal denean. Erabili aukera hori Katode Izpien Hodiko (CRT) monitore estandarretan. Kontraste onena: Letra-tipoak doitzen ditu kontrasterik garbiena emateko, eta letra-tipoei antialiasing-a aplikatzen die karaktereek ertz leunak izan ditzaten. Aukera horrek mahaigaineko inguruneko erabilerraztasuna hobe dezake ikusmen-arazoak dituzten erabiltzaileentzat. Azpipixelen leuntzea (LCDak): Kristal Likidozko Pantailetako (LCD) pixel indibidualen formaz baliatzen diren teknikak erabiltzen ditu letra-tipoak leunki errendatzeko. Erabili aukera hori LCD pantailetan edo pantaila lauetan.Xehetasunak Egin klik botoi horretan pantailako letra-tipoak errendatzeko xehetasun gehiago zehazteko. Bereizmena (puntu hazbeteko): Erabili biratze-botoi hori pantailak letra-tipoak errendatzen dituenean erabili beharreko bereizmena zehazteko. Leuntzea: Hautatu aukeretako bat letra-tipoei antialiasing-a nola aplikatu zehazteko. Aholkuak: Aholkuak letra-tipoak errendatzeko teknika da eta tamaina txikiko letra-tipoen eta bereizmen baxuko pantailen kalitatea hobetzen du. Hautatu aukera bat letra-tipoei aholkua nola aplikatu zehazteko. Azpipixelen ordena: Hautatu aukeratako bat letra-tipoentzako azpipixelen kolorearen ordena zehazteko. Erabili aukera hori LCD pantailetan edo pantaila lauetan.
Letra-tipoen aurrebista letra-tipoak aurrebista Fitxategi-kudeatzailea erabil dezakezu letra-tipoen aurrebista ikusteko. Letra-tipoen aurrebista ikusteko, egin urrats hauek: Ireki fitxategi-kudeatzailearen leihoa. Sartu fonts:/// URIa helbide-barran. Letra-tipoak ikono gisa bistaratzen dira ikusteko panelean. Egin klik bikoitza ikono batean letra-tipoaren aurrebista erakusteko.
Teklatuaren ezarpenak konfiguratzea hobespen-tresnak Teklatua teklatua hobespen orokorrak konfiguratzea Erabili Teklatua hobespen-tresna teklaturako errepikatze automatikoaren ezarpenak hautatzeko eta idazketa-etenaren ezarpenak konfiguratzeko. Teklatua hobespen-tresnaren ezarpenak pertsonaliza ditzakezu eremu funtzional hauetan: Teklatua Idazketa-etena Teklatuaren ezarpenak Erabili Teklatua atal fitxaduna teklatuaren hobespen orokorrak ezartzeko. Teklatuaren erabilerraztasunaren hobespen-tresna, hau da, AccessX abiarazteko, egin klik Erabilerraztasuna botoian. Hemen konfigura ditzakezun teklatuaren ezarpenak zerrendatzen dira: . Teklatuaren ezarpenak Aukera FuntzioaTekla sakatuta dagoenean, tekla hori behin eta berriz errepikatzen da Hautatu aukera hori teklen errepikatzea gaitzeko. Aukera hori gaituta badago, tekla bat sakatuta duzun bitartean tekla horri dagokion ekintza behin eta berriz errepikatuko da. Adibidez, karaktere-tekla bat sakatuta edukitzen baduzu, karaktere hori behin eta berriz idatziko da.Atzerapena Hautatu zenbat denbora itxaron behar den tekla sakatzen denetik ekintza errepikatu arte.Abiadura Hautatu ekintza zein abiaduratan errepikatu behar den. Keinu egiten du testu-koadro eta eremuetan Hautatu aukera hori kurtsoreak keinu egin dezan eremu eta testu-koadroetan.Abiadura Erabili graduatzailea zehazteko kurtsoreak zein abiaduratan egin behar duen keinu eremu eta testu-koadroetan.
Idazketa-etenaren ezarpenak Erabili Idazketa-etena atal fitxaduna idazketa-etenaren hobespenak ezartzeko. Teklatuaren erabilerraztasunaren hobespen-tresna, hau da, AccessX abiarazteko, egin klik Erabilerraztasuna botoian. Hemen konfigura ditzakezun idazketa-etenaren ezarpenak zerrendatzen dira: . Idazketa-etenaren ezarpenak Aukera FuntzioaBlokeatu pantaila idazketa-etena bultzatzeko Hautatu aukera hori idazketa-etena egin behar duzunean pantaila blokeatzeko.Lanaldiaren iraupena Erabili biratze-botoi hori idazketa-etena gertatu aurretik zenbat denbora egin dezakezun lan zehazteko.Etenak iraupen hau du Erabili biratze-botoi hori idazketa-etenek zenbateko iraupena eduki behar duten zehazteko.Baimendu etenak atzeratzea Hautatu aukera hori etenak atzeratzea nahi baldin baduzu.
Lasterbideak pertsonalizatzea hobespen-tresnak Lasterbideak laster-teklak konfiguratzea lasterbideak konfiguratzea laster-letrak konfiguratzea Lasterbidea tekla bat edo teklen konbinazioa da, eta ekintzak egiteko ohiko moduen alternatiba bat da. Erabili Laster-teklak hobespen-tresna lasterbide lehenetsiak bistaratzeko. Lasterbide lehenetsiak zure beharretara egokitzeko pertsonaliza ditzakezu. Hemen pertsonaliza ditzakezun lasterbideen ezarpenak zerrendatzen dira: . Lasterbideen ezarpen lehenetsiak Aukera FuntzioaTestua editatzeko lasterbideak Hautatu ezarpen hauetako bat: Lehenetsia: Erabili ezarpen hori laster-tekla estandarrentzat. Emacs: Erabili ezarpen hori Emacs laster-teklentzat.Mahaigaineko lasterbideak Taula honetan ekintzak eta ekintza bakoitzarekin lotuta dauden laster-teklak zerrendatzen dira. Ekintza baten laster-teklak aldatzeko, egin klik ekintzan ekintza hori hautatzeko, eta gero, egin klik ekintzaren lasterbidean. Sakatu ekintza horrekin lotu nahi dituzun teklak. Ekintza baten laster-teklak desgaitzeko, egin klik ekintzan ekintza hori hautatzeko, eta gero, egin klik ekintzaren lasterbidean. Sakatu Atzera-tekla.
Aplikazioetako menuak eta tresna-barrak pertsonalizatzea tresna-barrak, itxura pertsonalizatzea hobespen-tresnak Menuak eta tresna-barrak menuak aplikazioetan, itxura pertsonalizatzea Menuak eta tresna-barrak hobespen-tresna erabil dezakezu GNOMErekin bateragarrik diren aplikazioetako menuen, menu-barren eta tresna-barren itxura pertsonalizatzeko. Hemen, GNOMErekin bateragarriak diren aplikazioetan pertsonaliza ditzakezun menuen eta tresna-barren ezarpenak zerrendatzen dira: . Aplikazioak pertsonalizatzeko ezarpenak Aukera FuntzioaErakutsi ikonoak menuetan Hautatu aukera hau menu bateko elementu bakoitzaren ondoan ikonoa bistaratzeko. Menu-elementu batzuek ez dute ikonorik.Tresna-barra bereizgarriak Hautatu aukera hau aplikazioetako leihoen tresna-barrak pantailako beste kokaleku batera eraman nahi badituzu. Aukera hori hautatzen baduzu, aplikazioen ezkerreko tresna-barretan heldulekuak bistaratuko dira. Tresna-barra bat lekuz aldatzeko, egin klik heldulekuan eta ez askatu, gero, arrastatu tresna-barra kokaleku berrira. Tresna-barrako botoien etiketak Hautatu aukera hauetako bat GNOMErekin bateragarriak diren aplikazioen tresna-barretan zer bistaratzea nahi duzun zehazteko: Testua ikono azpian: Hautatu aukera hori tresna-barrak testuarekin eta botoiak ikonoekin bistaratzeko. Testua ikonoen ondoan: Hautatu aukera hori tresna-barrako botoi guztiak ikono batekin eta botoi garrantzitsuenak testuarekin bistaratzeko. Ikonoak bakarrik: Hautatu aukera hori tresna-barrako botoi guztiak ikonoarekin bakarrik bistaratzeko. Testua bakarrik: Hautatu aukera hori tresna-barrako botoi guztiak testuarekin bakarrik bistaratzeko.
Saguaren ezarpenak konfiguratzea hobespen-tresnak Sagua sagua konfiguratzea Erabili Sagua hobespen-tresna sagua eskuineko edo ezkerreko eskuarekin erabiltzeko konfiguratzeko. Saguaren mugimenduaren abiadura eta sentikortasuna ere zehatz ditzakezu. Sagua hobespen-tresnaren ezarpenak eremu funtzional hauetan pertsonaliza ditzakezu: Botoiak Kurtsoreak Mugimendua Botoien ezarpenak Erabili Botoiak atal fitxaduna saguaren botoiak ezkerreko eskuarekin erabiltzeko konfiguratu behar badira. Klik bikoitzaren kliken artean zenbat denbora igaro behar den ere zehatz dezakezu. Hemen konfigura ditzakezun saguaren botoien ezarpenak zerrendatzen dira: . Saguaren botoien ezarpenak Aukera FuntzioaEzkertientzako sagua Hautatu aukera hori sagua ezkerreko eskuarekin erabiltzeko konfiguratzeko. Sagua ezkerreko eskuarekin erabiltzeko konfiguratzen baduzu, saguaren ezkerreko eta eskuineko botoien funtzioak trukatu egiten dira.Atzerapena Erabili graduatzaile hori klik bikoitzeko kliken artean zenbat denbora igaro behar duen zehazteko. Lehen eta bigarren klikaren arteko tarteak aukera horretan zehaztutako denbora gainditzen badu, ekintza hori ez da klik bikoitz gisa interpretatuko.
Erakuslearen ezarpenak Erabili Kurtsoreak atal fitxaduna saguaren erakuslearen hobespenak ezartzeko. Hemen konfigura ditzakezun saguaren erakuslearen ezarpenak zerrendatzen dira: . Saguaren erakusleen ezarpenak Aukera FuntzioaKurtsorearen gaia Hautatu saguaren erakuslearentzako gaia zerrenda-koadrotik. Erakutsi kurtsorearen kokalekua 'Kontrol' tekla sakatutakoan Hautatu aukera hori saguaren erakuslearen animazioa gaitzeko Ktrl tekla sakatu eta askatzean. Eginbide horren bidez saguaren erakuslea lokaliza dezakezu.
Mugimenduaren ezarpenak Erabili Mugimendua atal fitxaduna saguaren mugimenduaren hobespenak ezartzeko. Hemen konfigura ditzakezun saguaren mugimenduen ezarpenak zerrendatzen dira: . Saguaren mugimenduen ezarpenak Ezarpena FuntzioaAzelerazioa Erabili graduatzaile hori saguaren erakuslea pantailan zein abiaduratan mugituko den zehazteko.Sentikortasuna Erabili graduatzaile hori saguaren erakusleak zenbateko sentikortasuna eduki behar duen zehazteko sagua mugitzen duzunean.Muga Erabili graduatzaile hori elementu bat zenbat mugitu behar duzun zehazteko sistemak arrastatu eta jaregin ekintzatzat interpreta dezan.
Sareko proxy-aren ezarpenak konfiguratzea hobespen-tresnak Sareko proxy-a sareko proxy-a hobespenak ezartzea proxy-a hobespenak ezartzea Sareko proxy-a hobespen-tresnaren bidez sistema sarearekin nola konektatuko den konfigura dezakezu. Mahaigaineko ingurunea proxy zerbitzari batekin konektatzeko konfigura dezakezu, eta proxy zerbitzariaren xehetasunak zehatz ditzakezu. Proxy zerbitzariak beste zerbitzari bati egindako eskaerak jasotzen ditu, eta ahal baldin badu, eskaera horiek betetzen ditu. Zuk proxy zerbitzariaren Domeinu Izenen Zerbitzariaren (DNS) izena edo Internet Protokoloaren (IP) helbidea sar ditzakezu. DNS izena sareko ordenagailu baten identifikatzaile alfabetiko esklusiboa da. IP helbidea sareko ordenagailu baten zenbakizko identifikatzaile esklusiboa da. Hemen konfigura ditzakezun sareko proxy-aren ezarpenak zerrendatzen dira: . Sareko proxy-aren ezarpenak Aukera FuntzioaInterneteko konexio zuzena Hautatu aukera hau Internetera zuzenean konektatu nahi baduzu, proxy zerbitzaria erabili gabe.Eskuzko proxy konfigurazioa Hautatu aukera hau Internetera proxy zerbitzariaren bidez konektatu nahi baduzu, eta proxy zerbitzaria eskuz konfiguratu nahi baduzu.HTTP proxy-a HTTP zerbitzua eskatzean erabili behar den proxy zerbitzariaren DNS izena edo IP helbidea sartu. Sartu proxy zerbitzariko HTTP zerbitzuaren ataka-zenbakia Ataka biratze-koadroan.HTTP proxy segurua HTTP zerbitzu segurua eskatzean erabili behar den proxy zerbitzariaren DNS izena edo IP helbidea sartu. Sartu proxy zerbitzariko HTTP zerbitzu seguruaren ataka-zenbakia Ataka biratze-koadroan.FTP proxy-a FTP zerbitzua eskatzean erabili behar den proxy zerbitzariaren DNS izena edo IP helbidea sartu. Sartu proxy zerbitzariko FTP zerbitzuaren ataka-zenbakia Ataka biratze-koadroan.Socks ostalaria Sartu Socks ostalariaren DNS izena edo IP helbidea. Sartu proxy zerbitzariko Socks protokoloaren ataka-zenbakia Ataka biratze-koadroan.Proxy konfigurazio automatikoa Hautatu aukera hau Internetera proxy zerbitzariaren bidez konektatu nahi baduzu, eta proxy zerbitzaria automatikoki konfiguratu nahi baduzu.URLaren autokonfigurazioa Sartu proxy zerbitzaria automatikoki konfiguratzeko behar den informazioa duen URLa.
Pantaila-babeslearen hobespenak ezartzea hobespen-tresnak Pantaila-babeslea saioak pantaila-babeslea konfiguratzea pantaila-babeslea, hobespenak ezartzea XScreenSaver pantaila-babeslea Pantaila-babeslea aplikazio bat da, eta pantaila erabiltzen ez denean, pantailako irudia ordezteko erabil dezakezu. Pantaila-babesleak honela erabil ditzakezu: Aktibatu zehaztutako denbora igarotakoan. Aktibatu pantaila blokeatutakoan. Kudeatu monitoreak erabiltzen duen energia sistema inaktibo dagoenean. Sagua hobespen-tresnaren ezarpenak eremu funtzional hauetan pertsonaliza ditzakezu: Bistaratze-moduak Aurreratua Bistaratze-moduen ezarpenak Erabili Bistaratze-moduak atal fitxaduna bistaratze-moduen hobespenak ezartzeko. Hemen konfigura ditzakezun bistaratze-moduen ezarpenak zerrendatzen dira: . Pantaila-babeslearen bistaratze-moduaren ezarpenak Ezarpena FuntzioaModua Erabili goitibeherako zerrenda hori pantaila-babeslearen portaera zehazteko. Hautatu aukera hauetako bat : Desgaitu pantaila-babeslea: Hautatu aukera hori pantaila-babeslea erabili nahi ez baduzu. Pantaila hutsa bakarrik: Hautatu aukera hori pantaila blokeatzean pantaila hutsik agertzea nahi baduzu. Pantaila-babesle bakarra soilik: Hautatu aukera hori pantaila blokeatzean pantaila-babesle bakarra bistaratzea nahi baldin baduzu. Ausazko pantaila-babeslea: Hautatu aukera hori pantaila blokeatzean pantaila-babeslearen ausazko hautapena bistaratzea nahi baldin baduzu. Bistaratu zerrenda Hautatu zerrendako pantaila-babesle bat.Hutsik denbora hau igarotakoan Zehaztu zenbat denbora igaro behar den sagua edo teklatua erabili gabe pantaila-babeslea aktibatzeko.Zikloka aldatu denbora hau igarotakoan Zehaztu zenbat denbora erakutsi behar den pantaila-babesle bat hurrengoa bistaratzeko.Blokeatu pantaila denbora hau igarotakoan Hautatu aukera hori pantaila blokeatzea nahi baduzu pantaila-babeslea aktibatu ondoren. Erabili biratze-botoia pantaila-babeslea aktibatzen denetik pantaila blokeatu arte zenbat denbora igaro behar den zehazteko. Aurrebista Egin klik botoi horretan pantaila-babeslearen zerrendan hautatuta dagoen pantaila-babeslearen aurrebista erakusteko. Aurrebista gelditzeko, sakatu tekla bat edo egin klik saguaren botoi batez.Ezarpenak Egin klik botoi horretan pantaila-babeslearen zerrendan hautatuta dagoen pantaila-babeslearen aukerak bistaratzeko.
Ezarpen aurreratuak Erabili Aurreratua atal fitxaduna pantaila-babeslearen hobespen aurreratuak ezartzeko. Hemen konfigura ditzakezun pantaila-babeslearen ezarpen aurreratuak zerrendatzen dira: . Pantaila-babeslearen ezarpen aurreratuak Ezarpena FuntzioaHartu mahaigaineko irudiak Pantaila-babesle batzuek pantailaren pantaila-argazkia egin eta pantaila-babeslea sortzeko manipula dezakete. Hautatu aukera hori pantaila-babesleek pantailaren pantaila-argazkia egitea gaitzeko.Hartu bideo-markoak Pantaila-babesle batzuek bideo-marko bat hartu eta hartutako irudi hori manipula dezakete pantaila-babeslea sortzeko. Zure sistemak bideo-kapturaren txartela baldin badu, hautatu aukera hori pantaila-babesleek bideo-markoak hartzea gaitzeko.Aukeratu ausazko irudiak Hautatu aukera hori pantaila-babesleek zuk hautatutako direktorio bateko irudiak erabil ditzaten. Idatzi direktorioaren bide-izena eremuan. Bestela, egin klik Arakatzailea botoian elkarrizketa-koadroa bistaratzeko, eta hor hautatu direktorioa.Diagnostiko xehatuak Hautatu aukera hori pantaila-babeslearen diagnostikoari buruzko informazioa bistaratzea nahi baduzu.Bistaratu azpiprozesuen erroreak Hautatu aukera hori pantaila-babeslearen azpiprozesuen erroreak bistaratzea nahi baduzu.Bistaratu splash pantaila abiaraztean Hautatu aukera hori Xscreensaver aplikazioak splash elkarrizketa-koadroa bistaratzea nahi baduzu Xscreensaver abiaraztean.Energia-kudeaketa gaituta Hautatu aukera hori monitorearen energia-kudeaketa gaitzeko. Energia-kudeaketak monitorearen energia-kontsumoa murritz dezake monitorea erabiltzen ari ez zarenean.Egonean denbora hau igarotakoan Zehaztu zenbat denbora itxaron behar den monitorea egonean moduan jartzeko. Monitorea egonean dagoenean, pantaila beltzean agertzen da.Eseki denbora hau igarotakoan Zehaztu zenbat denbora itxaron behar den monitorea energia aurrezteko moduan jartzeko. Itzali denbora hau igarotakoan Zehaztu zenbat denbora igaro behar den monitorea itzaltzeko. Instalatu kolore-mapa Hautatu aukera hori kolore-mapa pribatua instalatzeko pantaila-babeslea aktibo dagoenean. Kolore-mapa pribatua erabiltzeak pantaila-babesle batzuen kolorearen kalitatea hobe dezake.Iraungi beltzera hutsik jartzean Hautatu aukera hau pantaila beltzera iraungitzea nahi baduzu pantaila-babeslea aktibatzean.Iraungi beltzetik leheneratzean Hautatu aukera hau pantaila beltzetik iraungitzea nahi baduzu pantaila-babeslea gelditzean.Iraungitze-iraupena Zehaztu zenbat denbora behar den beltzera iraungitzeko pantaila-babeslea aktibatzen denean.
Pantailaren bereizmenaren hobespenak ezartzea hobespen-tresnak Pantailaren bereizmena Erabili 'Pantaila-babeslea' hobespen-tresna pantailaren bereizmenaren ezarpenak zehazteko. Hemen konfigura ditzakezun pantailaren bereizmenaren ezarpenak zerrendatzen dira: . Pantailaren bereizmenaren ezarpenak Fitxategia AzalpenaBereizmena Hautatu pantailaren bereizmena goitibeherako zerrendan.Freskatze-maiztasuna Hautatu pantailaren freskatze-maiztasuna goitibeherako zerrendan.Lehenetsi ordenagailu honentzat bakarrik Hautatu aukera hori pantailaren bereizmenaren ezarpenak erabiltzen ari zaren sisteman ezarpen lehenetsi gisa ezartzeko.
Soinu-hobespenak ezartzea hobespen-tresnak Soinua soinua hobespenak ezartzea soinua gertaerak soinuekin lotzea gertaerak, soinuekin lotzea soinu-zerbitzaria Soinua hobespen-tresnak GNOMEren soinu-zerbitzaria noiz abiarazi zehazteko aukera ematen dizu. Gertaera jakin batzuk jazotzean zein soinu erreproduzituko diren ere zehatz dezakezu. Soinua hobespen-tresnaren ezarpenak eremu funtzional hauetan pertsonaliza ditzakezu: Orokorra Soinu-gertaerak Sistemaren soinua Ezarpen orokorrak Erabili Soinua hobespen-tresnaren Orokorra atal fitxaduna GNOME soinu-zerbitzaria noiz abiarazi zehazteko. Soinu-gertaeren funtzioak ere gai ditzakezu. Hemen konfigura ditzakezun soinuen ezarpen orokorrak zerrendatzen dira: . Soinuaren ezarpenak Aukera FuntzioaGaitu soinu-zerbitzariaren abiaraztea Hautatu aukera hau GNOME soinu-zerbitzaria abiarazteko GNOME saioa hasten duzunean. Soinu-zerbitzaria aktibo dagoenean, mahaigaineko inguruneak soinuak erreproduzi ditzake.Gertaeren soinuak Hautatu aukera hori soinuak erreproduzitzeko mahaigaineko ingurunean gertaera jakin bat jazotzean. Aukera hori hautatzeko Gaitu soinu-zerbitzariaren abiaraztea aukera hautatuta eduki behar duzu.
Soinu-gertaeren ezarpenak Erabili Soinua hobespen-tresnaren Soinu-gertaerak atal fitxaduna soinuak gertaerekin lotzeko. Soinu-gertaerak atal fitxadunera sartu aurretik, Gaitu soinu-zerbitzariaren abiaraztea aukera eta Gertaeren soinuak aukera hautatu behar dituzu. Hemen, konfigura ditzakezun soinu-gertaeren ezarpenak zerrendatzen dira: . Soinu-gertaeren ezarpenak Aukera FuntzioaSoinuak taula Erabili Soinuak taula soinuak gertaerekin lotzeko. Gertaera zutabean jazo daitezkeen gertaerak hierarkikoki zerrendatzen dira. Gertaeren kategoria zabaltzeko, egin klik gertaera-kategoriaren ondoan eskuinera begira dagoen gezian. Erreproduzitu beharreko fitxategia zutabean gertaera bat jazotzean zein soinu-fitxategi erreproduzitu behar den agertzen da.Erreproduzitu Egin klik botoi horretan hautatutako gertaerarekin lotuta dagoen soinu-fitxategia erreproduzitzeko. 'Soinu-fitxategia' goitibeherako konbinazio-koadroa, Arakatu Soinu bat gertaera batekin lotzeko, hautatu gertaera Soinuak taulan. Sartu goitibeherako konbinazio-koadroan hautatutako gertaerarekin lotzea nahi duzun soinu-fitxategiaren izena. Bestela, egin klik Arakatu botoian Hautatu soinu-fitxategia elkarrizketa-koadroa bistaratzeko. Erabili elkarrizketa-koadro hori hautatutako gertaerarekin zein soinu-fitxategi lotu nahi duzun zehazteko. .wav formatuko soinu-fitxategiak ere lot ditzakezu gertaerekin.
Sistemaren soinuen ezarpenak teklatua soinu-hobespenak konfiguratzea soinua sistemaren soinuaren hobespenak konfiguratzea sistemaren soinua hobespenak konfiguratzea Erabili Sistemaren soinua atal fitxaduna sistemaren soinuen hobespenak ezartzeko. Aplikazio batzuek soinu bat erreproduzitzen duten teklatuaren sarrerako errorea adierazteko. Erabili Sistemaren soinua atal fitxaduneko aukerak soinua konfiguratzeko. Hemen konfigura ditzakezun sistemaren soinuaren ezarpenak zerrendatzen dira: . Sistemaren soinuaren ezarpenak Aukera FuntzioaJo soinu entzungarria Hautatu aukera hori sistemaren soinua gaitzeko.Ohar bisuala Hautatu aukera hori sarrerako errorearen berri emateko ohar bisuala gaitzeko. Leihoaren titulu-barra keinuka Hautatu aukera hori sarrerako errorearen berri emateko leihoaren titulu-barra keinuka agertzea nahi baduzu. Pantaila osoa keinuka Hautatu aukera hori sarrerako errorearen berri emateko pantaila osoa keinuka agertzea nahi baduzu.
Mahaigaineko inguruneko gaiak pertsonalizatzea gaiak kontrol-gaiak ezartzea gaiak leiho-markoen gaiak ezartzea gaiak ikono-gaiak ezartzea leihoak marko-gaiak ezartzea hobespen-tresnak Gaia Gai bat ezarpen koordinatuen multzoa da eta mahaigaineko ingurunearen zati baten itxura zehazten du. Mahaigaineko ingurunearen itxura aldatzeko gaiak aukera ditzakezu. Erabili Gaia hobespen-tresna mahaigaineko ingurunerako gai bat hautatzeko. Erabilgarri dauden gaien zerrendatik aukera dezakezu. Zerrenda horretan erabilerraztasun-beharrak dituzten erabiltzaileentzako hainbat gai daude. Gai baten ezarpenek GNOMEren mahaigaineko hainbat zatiri eragiten diete: Kontrolak GTK+ gaiakgaiak, kontrol-aukerakgaiakkontrol-aukeraksarreraGai baten kontrol-ezarpenek leihoen, panelen eta applet-en itxura zehazten dute. Halaber, kontrol-ezarpenek leiho, panel eta applet-etan agertzen diren interfaze-elementuen (GNOMErekin bateragarriak direnak) itxura ere zehazten dute, adibidez, menuak, ikonoak eta botoiak. Erabilgarri dauden kontrol-ezarpenen aukera batzuk erabilerraztasunaren behar berezietarako diseinatuta daude. Gaia hobespen-tresnako Kontrolak atal fitxadunean kontrol-ezarpenentzako aukerak hauta ditzakezu. Leiho-markoa gaiak leiho-markoen aukerak sarrera Metacity gaiak gaiak, leiho-markoen aukerak Gai batentzako leiho-markoaren ezarpenek leihoen inguruko markoen itxura soilik zehazten dute. Gaia hobespen-tresnako Leiho-ertza atal fitxadunean leiho-markoarentzako aukerak hauta ditzakezu. Ikonoa gaiak ikono-aukerak sarrera ikono-gaiak gaiak, ikono-aukerak Gai batentzako ikono-ezarpenek paneleko eta mahaigainaren atzeko planoko ikonoen itxura zehazten dute. Gaia hobespen-tresnako Ikonoak atal fitxadunean ikono-ezarpenentzako aukerak hauta ditzakezu. Gai pertsonalizatua sortzeko Gaia hobespen-tresnan zerrendatutako gaiak kontrol-aukeren, leiho-markoen aukeren eta ikono-aukeren konbinazio desberdinak dira. Kontrol-aukeren, leiho-markoen aukeren eta ikono-aukeren konbinazio desberdinak erabiltzen dituzten gai pertsonalizatuak sor ditzakezu. Gai pertsonalizatuak sortzeko, jarraitu urrats hauei: Gaia hobespen-tresna irekitzeko, aukeratu AplikazioakMahaigaineko hobespenakGaia. Hautatu gai bat gaien zerrendatik. Egin klik Xehetasunak botoian. Gaiaren xehetasunak elkarrizketa-koadroa bistaratzen da. Hautatu gai pertsonalizatuan erabili nahi duzun kontrol-aukera Kontrolak atal fitxadunean. Zerrenda horretan erabilerraztasun-beharrak dituzten erabiltzaileentzako hainbat kontrol-aukera daude. Egin klik Leiho-ertza fitxan Leiho-ertza atal fitxaduna bistaratzeko. Hautatu gai pertsonalizatuan erabili nahi duzun leiho-markoaren aukera erabilgarri dauden aukeren zerrendan. Zerrenda horretan erabilerraztasun-beharrak dituzten erabiltzaileentzako leiho-markoen hainbat aukera daude. Egin klik Ikonoak fitxan Ikonoak atal fitxaduna bistaratzeko. Hautatu gai pertsonalizatuan erabili nahi dituzun ikono-aukera erabilgarri dauden aukeren zerrendan. Zerrenda horretan erabilerraztasun-beharrak dituzten erabiltzaileentzako hainbat ikono-aukera daude. Egin klik Itxi botoian Gaiaren xehetasunak elkarrizketa-koadroa ixteko. Gaia hobespen-tresnan, egin klik Gorde gaia botoian. Gorde gaia diskoan elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Idatzi gai pertsonalizatuaren izena eta azalpen labur bat elkarrizketa-koadro horretan, eta gero, egin klik Gorde botoian. Orain, gai pertsonalizatua erabilgarri dauden gaien zerrendan agertuko da. Gai berri bat instalatzeko Gai bat gehi dezakezu erabilgarri dauden gaien zerrendan. Gai berriak konprimatutako fitxategi bat izan behar du. Hau da, .tar.gz fitxategi bat izan behar du. Gai berri bat instalatzeko, jarraitu urrats hauei: Gaia hobespen-tresna irekitzeko, aukeratu AplikazioakMahaigaineko hobespenakGaia. Egin klik Instalatu gaia botoian. Instalatu gai berria elkarrizketa-koadroa bistaratzen da. Sartu gaiaren fitxategiaren kokalekua goitibeherako konbinazio-koadroan. Bestela, fitxategia bilatzeko, egin klik Arakatu botoian. Fitxategia hautatutakoan, egin klik Ados botoian. Egin klik Instalatu botoian gai berria instalatzeko. Gai-aukera berri bat instalatzeko Kontrol-aukera, leiho-markoen aukera edo ikono-aukera berriak instala ditzakezu. Interneten aurki ditzakezu hainbat kontrol-aukera. Kontrol-aukera, leiho-markoen aukera edo ikono-aukera berri bat instalatzeko, jarraitu urrats hauei: Gaia hobespen-tresna irekitzeko, aukeratu AplikazioakMahaigaineko hobespenakGaia. Egin klik Xehetasunak botoian. Gaiaren xehetasunak elkarrizketa-koadroa bistaratzen da. Egin klik instalatu nahi duzun gai-motan. Adibidez, ikono-aukera bat instalatzeko, egin klik Ikonoak fitxan. Egin klik Instalatu gai berria botoian. Instalatu gai berria elkarrizketa-koadroa bistaratzen da. Sartu aukeraren fitxategiaren kokalekua goitibeherako konbinazio-koadroan. Bestela, fitxategia bilatzeko, egin klik Arakatu botoian. Fitxategia hautatutakoan, egin klik Ados botoian. Egin klik Instalatu botoian aukera berria instalatzeko. Gai-aukera bat ezabatzeko Kontrol-aukerak, leiho-markoen aukerak edo ikono-aukerak ezaba ditzakezu. Kontrol-aukerak, leiho-markoen aukerak edo ikono-aukera berriak ezabatzeko, jarraitu urrats hauei: Gaia hobespen-tresna irekitzeko, aukeratu AplikazioakMahaigaineko hobespenakGaia. Egin klik Xehetasunak botoian. Gaiaren xehetasunak elkarrizketa-koadroa bistaratzen da. Egin klik ezabatu nahi duzun aukera-motan. Egin klik Joan gai-karpetara botoian. Fitxategi-kudeatzailearen leihoa irekiko da aukera-karpeta lehenetsian. Erabili fitxategi-kudeatzailearen leihoa aukera ezabatzeko. Gaiak aurreikustea Fitxategi-kudeatzailea erabil dezakezu gaiak aurreikusteko. Gaiak aurreikusteko, egin urrats hauek: Ireki fitxategi-kudeatzailearen leihoa. Sartu themes:/// URIa helbide-barran. Gaiak ikono gisa bistaratzen dira ikusteko panelean. Egin klik bikoitza gai batean gaiaren aurrebista erakusteko. Leihoak pertsonalizatzea leiho-kudeatzailea pertsonalizatzea hobespen-tresnak Leihoak Erabili Leihoak hobespen-tresna mahaigaineko ingurunean leihoen portaera pertsonalizatzeko. Hemen pertsonaliza ditzakezun leihoaren portaeraren ezarpenak zerrendatzen dira: . Leihoaren portaeraren ezarpenak Aukera FuntzioaHautatu leihoak sagua gainetik mugitzean Hautatu aukera hori leiho bati fokua emateko leiho hori seinalatzen duzunean. Fokua leiho horretan edukiko da beste leiho bat seinalatu arte.Goratu hautatutako leihoak tarte baten ondoren Hautatu aukera hori leihoa goratzeko leihoak fokua jaso eta handik pixka batera.Goratu aurretiko tartea Zehaztu zenbat denbora itxaron behar den fokua jaso duen leihoa goratu arte.Egin klik bikoitza titulu-barran ekintza hori burutzeko Hautatu gertatzea nahi duzun portaera leihoaren titulu-barran klik bikoitza egitean. Hautatu aukera hauetako bat: Bildu: Leihoa biltzen ditu. Maximizatu: Leihoa maximizatzen du.Leiho bat lekuz aldatzeko, eduki sakatuta tekla hau eta ondoren egin klik leihoan Hautatu sakatuta edukitzeko tekla leihoa lekuz aldatzeko gainean klik egiten duzunean.