Erabilerraztasunaren hobespen-tresnak erabiltzea Kapitulu honetan, mahaigaineko ingurunea pertsonalizatzeko Erabilerraztasunaren hobespen-tresnak nola erabili azaltzen da. Erabilerraztasun-tresnak irekitzea Erabilerraztasunaren hobespen-tresna bat irekitzeko hau egin behar duzu: Mahaiganeko hobespenak menuan aukeratu AplikazioakMahaigaineko hobespenakErabilerraztasuna. Azpimenu horretan, aukeratu behar duzun hobespen-tresna. Tresna horren elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Hasi hemen kokalekuan, ireki Nautilus fitxategi-kudeatzailearen leihoa eta aukeratu JoanHasi hemen. Bestela, egin klik bikoitza mahaigaineko Hasi hemen objektuan. Hasi hemen kokalekua bistaratuko da. Egin klik bikoitza fitxategi-kudeatzailearen leihoko Mahaigaineko hobespenak objektuan, eta egin klik bikoitza Erabilerraztasuna karpetan. Laguntza-teknologiaren hobespenak ezartzea erabilerraztasuna laguntza-teknologiaren hobespenak ezartzea hobespen-tresnak Laguntza-teknologia Erabili Laguntza-teknologia hobespen-tresna mahaigaineko ingurunean laguntza-teknologiak gaitzeko. Laguntza-teknologia hobespen-tresna erabil dezakezu laguntza-teknologiaren aplikazioak saioa hastean automatikoki abiaraz daitezen zehazteko. Hemen konfigura ditzakezun letra-tipoen ezarpenak agertzen dira: . Laguntza-teknologiaren ezarpenak Ezarpena AzalpenaGaitu laguntza-teknologiak Hautatu aukera hori mahaigaineko ingurunean laguntza-teknologiak gaitzeko. Pantaila-irakurlea Hautatu aukera hori Pantaila-irakurlea aplikazioa automatikoki abiarazteko saioa hastean.Lupa Hautatu aukera hori Lupa aplikazioa automatikoki abiarazteko saioa hastean.Pantailako teklatua Hautatu aukera hori Pantailako teklatua aplikazioa automatikoki abiarazteko saioa hastean.
Teklatuko erabilerraztasun-aukerak konfiguratzea AccessX hobespen-tresnak, teklatuko erabilerraztasuna teklatua erabilerraztasun-aukerak konfiguratzea erabilerraztasuna teklatua konfiguratzea hobespen-tresnak Teklatuaren erabilerraztasuna Erabili Teklatuaren erabilerraztasunaren hobespen-tresna teklatuko erabilerraztasunaren hobespenak ezartzeko. Teklatuaren erabilerraztasunaren hobespen-tresna AccessX bezala ere ezagutzen da. Teklatuaren erabilerraztasunaren hobespen-tresnaren ezarpenak eremu funtzional hauetan pertsonaliza ditzakezu: Oinarrizkoa Iragazkiak Sagua Oinarrizko ezarpenak Taula horrek alda ditzakezun teklatuaren oinarrizko erabilerraztasun-ezarpenak zerrendatzen ditu Teklatuaren erabilerraztasun-ezarpenak Aukera FuntzioaGaitu teklatuaren erabilerraztasun-ezaugarriak Hautatu aukera hori teklatuaren erabilerraztasun-ezaugarriak gaitzeko. Aukera hori hautatzen duzunean, hobespen-tresnako beste aukerak ere erabilgarri egongo dira.Desgaitu denbora honetan erabiltzen ez bada Hautatu aukera hori teklatuaren erabilerraztasun-hobespenak desaktibatzeko, teklatua zehaztutako denboran erabiltzen ez bada. Erabili graduatzailea teklatuak zenbat segundo egon behar duen erabili gabe zehazteko sistemak teklatuaren erabilerraztasun-hobespenak desgaitu aurretik. Zehaztutako segundo-kopurua igarotakoan, teklatuaren erabilerraztasun-hobespen hauek desgaitu egingo dira: Errebote-teklak Sagu-teklak Tekla motelak Tekla itsaskorrak Txandakatze-teklakJo soinua teklatuko ezaugarriak aktibatzen eta desaktibatzen direnean Hautatu aukera hori jakinarazpen entzungarria jasotzeko ezaugarri bat (adibidez, tekla itsaskorrak edo tekla motelak) aktibatzen edo desaktibatzen denean.Inportatu ezaugarrien ezarpenak Egin klik botoi horretan AccessX konfigurazio-fitxategia inportatzeko. Gaitu tekla itsaskorrak erabilerraztasuna tekla itsaskorrak Hautatu aukera hori hainbat tekla-sakatze aldi berean burutzeko teklak segidan sakatuz. Tekla itsaskorren ezarpen hauek zehatz ditzakezu: Jo soinua aldatzailea sakatzean: Hautatu aukera hori jakinarazpen entzungarria jasotzeko tekla aldatzaile bat sakatzean. Desgaitu bi tekla batera sakatzen badira: Hautatu aukera hori bi tekla aldi berean sakatzen badira honako hau zehazteko: ezin dituzu tekla gehiago segidan sakatu hainbat tekla-sakatze aldi berean egiteko.Errepikatu teklak erabilerraztasuna errepikatu teklak Hautatu aukera hori teklatuko errepikatze automatikoa gaitzeko. Atzerapena: Erabili ezarpen hori tekla bat sakatzen denetik tekla hori automatikoki errepikatzeko zenbat denbora itxaron behar den zehazteko. Abiadura: Erabili ezarpen hori segundoko zenbat karaktere sartu behar diren zehazteko. Idatzi ezarpenak probatzeko Proba-area interfaze interaktiboa da, eta idaztean teklatuaren ezarpenak egiaztatzeko aukera ematen dizu. Idatzi testua proba-arean zure ezarpenek duten eragina ikusteko.
Teklatuaren erabilerraztasun-hobespenak konfiguratzeari buruz informazio gehiago lortzeko, ikus GNOME 2.2ren mahaigaineko erabilerraztasunaren gida.
Iragazki-hobespenak Taula horrek alda ditzakezun iragazki-ezarpenak zerrendatzen ditu. Iragazki-ezarpenak Aukera FuntzioaGaitu teklatuaren erabilerraztasun-ezaugarriak Hautatu aukera hori teklatuaren erabilerraztasun-ezaugarriak gaitzeko. Aukera hori hautatzen duzunean, hobespen-tresnako beste aukerak ere erabilgarri egongo dira.Gaitu tekla motelak erabilerraztasuna tekla motelak Hautatu aukera hori tekla bat onartzeko zenbat denbora eduki behar den sakatuta zehazteko. Tekla motelen ezarpen hauek zehatz ditzakezu: Denbora honetan sakatuta dauden teklak bakarrik onartu: Erabili ezarpen hori tekla bat onartzeko zenbat denbora eduki behar den sakatuta zehazteko. Jo soinua tekla: Hautatu dagokion aukera edo aukerak jakinarazpen entzungarria jasotzeko tekla bat sakatu, onartu edo ezesten denean. Gaitu errebote-teklak erabilerraztasunak errebote-teklak Hautatu aukera hori tekla-sarrera bat onartzeko eta teklatuaren teklak errepikatzeko ezaugarriak kontrolatzeko. Errebote-teklen ezarpen hauek zehatz ditzakezu: Jaramonik ez egin epe honetan egindako tekla-sakatze errepikatuei: Erabili ezarpen hori tekla bat sakatzen denetik tekla hori automatikoki errepikatzeko zenbat denbora itxaron behar den zehazteko. Jo soinua tekla ezesten bada: Hautatu aukera hori tekla bat ezestean jakinarazpen entzungarria jasotzeko. Gaitu txandakatze-teklak erabilerraztasuna txandakatze-teklak Hautatu aukera hori txandakatze-tekla bat sakatzean jakinarazpen entzungarria jasotzeko. Txandakatze-tekla aktibatzen denean jakinarazpen bat entzungo duzu. Txandakatze-tekla desaktibatzen denean bi jakinarazpen entzungo dituzu. Idatzi ezarpenak probatzeko Proba-area interfaze interaktiboa da, eta idaztean teklatuaren ezarpenak egiaztatzeko aukera ematen dizu. Idatzi testua proba-arean zure ezarpenek duten eragina ikusteko.
Teklatuaren erabilerraztasun-hobespenak konfiguratzeari buruz informazio gehiago lortzeko, ikus GNOME 2.2ren mahaigaineko erabilerraztasunaren gida.
Saguaren ezarpenak Taula horrek alda ditzakezun sagu-ezarpenak zerrendatzen ditu. Saguaren ezarpenak Aukera FuntzioaGaitu teklatuaren erabilerraztasun-ezaugarriak Hautatu aukera hori teklatuaren erabilerraztasun-ezaugarriak gaitzeko. Aukera hori hautatzen duzunean, hobespen-tresnako beste aukerak ere erabilgarri egongo dira.Gaitu sagu-teklak erabilerraztasuna sagu-teklak Hautatu aukera hori zenbakizko teklatuak saguaren ekintzak emulatzeko. Sagu-teklen ezarpen hauek zehatz ditzakezu: Erakuslearen gehienezko abiadura: Erabili ezarpen hori erakuslea pantailan gehienez zein abiaduratan mugituko den zehazteko. Gehienezko abiadurara iristeko denbora: Erabili ezarpen hori erakusleak gehienenezko abiadura lortzeko zenbat denbora igaro behar duen zehazteko. Tekla sakatzearen eta erakuslearen mugimenduaren arteko denbora-tartea: Erabili ezarpen hori tekla-sakatzearen ondoren zenbat denbora igaro behar duen zehazteko erakuslea mugitu aurretik. Saguaren hobespenak Egin klik botoi horretan Sagua hobespen-tresna irekitzeko.
Teklatuaren erabilerraztasun-hobespenak konfiguratzeari buruz informazio gehiago lortzeko, ikus GNOME 2.2ren mahaigaineko erabilerraztasunaren gida.