Oinarrizko trebetasunak Kapitulu honetan GNOMEren mahaigainean ibiltzeko behar dituzun oinarrizko trebetasunak azaltzen dira. Sagua erabiltzeko trebetasunak oinarrizko trebetasunak sagua erabiltzeko trebetasunak sagua oinarrizko trebetasunak Sagua erabiltzen jakin arren, eskuliburu honetan erabiltzen diren botoien konbentzioak eta ekintzen terminologia ezagutu behar dituzu. Atal honetan saguaren erakusleak ere azaltzen dira. Saguaren botoien konbentzioak sagua botoien konbentzioak Eskuliburu honetako argibide guztiak sagu-mota hauentzat dira: Erabiltzaile eskuinentzat konfiguratutako saguak. Hiru botoiko saguak. Bi botoiko sagua baldin baduzu, sakatu bi botoiak aldi berean hiru botoiko saguaren efektua simulatzeko. Eskuliburu honetan saguaren botoien konbentzio hauek erabili dira: Saguaren botoia Definizioa Saguaren ezkerreko botoia Eskuineko eskuarekin erabiltzeko konfiguratutako botoia da. Saguaren erdiko botoia Eskuineko eskuarekin erabiltzeko konfiguratutako botoia da. Saguaren eskuineko botoia Eskuineko eskuarekin erabiltzeko konfiguratutako botoia da. Sagua ezkerreko eskuarekin erabiltzeko, ireki Aplikazioak Hobespenak Sagua eta hautatu behar dituzun aukerak. Sagua ezkerreko eskuarekin erabiltzeko konfiguratzen baduzu, eskuliburu honetako saguaren botoien konbentzioak alderantzikatu behar dituzu. Saguaren ekintzak sagua ekintzak Ondorengo taulan sagua erabiliz egin ditzakezun ekintzak azaltzen dira: Saguaren botoia Erabilera Saguaren ezkerreko botoia Ekintza hauek egiteko erabiltzen da: Testua hautatu. Elementuak aukeratu. Elementuak arrastatu. Saguaren erdiko botoia Ekintza hauek egiteko erabiltzen da: Testua itsatsi. Elementuak lekuz aldatu. Saguaren eskuineko botoia Hautatutako objektuaren menua irekitzen du, menurik baldin badu. Adibidez, testu bat kopiatu nahi baduzu, egin urrats hauek: Hautatu testua saguaren ezkerreko botoiarekin. Eraman saguaren erakuslea testua kopiatu nahi duzun lekura. Egin klik saguaren erdiko botoiaz. Bestela, egin klik mahaigainean saguaren eskuineko botoiaz Mahaigaina menua irekitzeko. Saguaren ekintzen terminologia sagua ekintzen terminologia Saguarekin egiten dituzun ekintzak deskribatzeko konbentzio hauek erabili dira eskuliburu honetan: Ekintza Definizioa Klik egin Sakatu eta askatu saguaren ezkerreko botoia, sagua mugitu gabe. Klik egin eta ez askatu Sakatu saguaren ezkerreko botoia eta ez askatu. Klik egin ezkerreko botoiaz klik egin ekintzari dagokion definizio bera. Eskuineko botoiaz klik egitean sor litezkeen nahasketak konpontzeko egin daiteke klik ezkerreko botoiaz. Klik egin erdiko botoiaz Sakatu eta askatu saguaren erdiko botoia, sagua mugitu gabe. Klik egin eskuineko botoiaz Sakatu eta askatu saguaren eskuineko botoia, sagua mugitu gabe. Egin klik bikoitza Sakatu eta askatu bitan saguaren ezkerreko botoia azkar, sagua mugitu gabe. Arrastatu Egin klik saguaren botoi batez eta ez askatu. Ondoren, lekuz aldatu objektua. Adibidez, leiho bat edo ikono bat arrasta dezakezu. Saguaren ezkerreko eta erdiko botoiek arrastatze-ekintzak egin ditzakete. Arrastatu eta jaregin Egin klik saguaren botoi batez eta ez askatu. Ondoren, lekuz aldatu objektua. Adibidez, leiho bat edo ikono bat arrastatu eta jaregin dezakezu. Objektua beste leku batean jartzeko, askatu saguaren botoia. Hartu Seinalatu lekuz aldatu nahi duzun elementua, eta gero, egin klik saguaren botoiaz eta ez askatu. Adibidez, leiho baten titulu-barra hartu eta leihoa beste kokaleku batera arrasta dezakezu. Saguaren erakusleak sagua erakusleak erakusleak saguaren erakusleak Sagua erabiltzean, haren erakuslearen itxura alda daiteke. Saguaren erakuslearen itxurak eragiketa, kokaleku edo egoera jakin baten berri eman dezake. Ondorengo taulan saguaren erakusle batzuk azaltzen dira. Erakuslea Lotutako ekintza Azalpena Erakusle arrunta. Elementu bat seinalatzea eta menu-elementua aukeratzea Erakusle arrunta. Sagua modu arruntean erabiltzean agertzen den erakuslea da. Lekuz aldatzeko erakuslea. Arrastatu eta jaregitea Lekuz aldatzeko erakuslea. Objektua jaregitean, kokaleku zaharretik kokaleku berrira eraman dela adierazten du. Kopia-erakuslea. Arrastatu eta jaregitea Kopia-erakuslea. Objektua jaregitean, leku horretan objektuaren kopia sortu dela adierazten du. Esteka sinbolikoaren erakuslea. Arrastatu eta jaregitea Esteka sinbolikoaren erakuslea. Objektua jaregitean, leku horretan objektuaren esteka sinbolikoa sortu dela adierazten du. Esteka sinbolikoa beste fitxategi edo karpeta bat seinalatzen duen fitxategi-mota berezi bat da. Galdera-erakuslea. Arrastatu eta jaregitea Galdera-erakuslea. Objektua jaregitean menu bat irekitzen dela adierazten du. Objektu hori lekuz aldatzea edo kopiatzea edo objektuaren esteka sinbolikoa sortzea hauta dezakezu. 'Ez dago erabilgarri' erakuslea. Arrastatu eta jaregitea 'Ez dago erabilgarri' erakuslea. Uneko kokalekuan objektua ezin dela jaregin adierazten du. 'Paneleko objektua lekuz aldatu' erakuslea. Paneleko objektua lekuz aldatzea 'Paneleko objektua lekuz aldatu' erakuslea. Paneleko objektu bat lekuz aldatzeko hautatu duzula adierazten du. 'Tamainaz aldatu horizontalki' erakuslea. Leihoaren tamaina horizontalki aldatzea 'Tamainaz aldatu horizontalki' erakuslea. Leiho baten ertz bertikala hautatu duzula adierazten du leihoaren tamaina horizontalki aldatzeko. 'Tamainaz aldatu bertikalki' erakuslea. Leihoaren tamaina bertikalki aldatzea 'Tamainaz aldatu bertikalki' erakuslea. Leiho baten ertz horizontala hautatu duzula adierazten du leihoaren tamaina bertikalki aldatzeko. 'Izkinatik tamainaz aldatu' erakuslea. Leihoaren tamaina horizontalki eta bertikalki aldatzea 'Izkinatik tamainaz aldatu' erakuslea. Leiho baten izkina hautatu duzula adierazten du leihoaren tamaina horizontalki eta bertikalki aldatzeko. 'Leihoaren panela edo taularen zutabea tamainaz aldatu' erakuslea. Leihoaren panela edo taularen zutabea tamainaz aldatzea 'Leihoaren panela edo taularen zutabea lekuz aldatu' erakuslea. Taula bateko zutabea tamainaz aldatzeko hautatu duzula adierazten du. Teklatua erabiltzeko trebetasunak oinarrizko trebetasunak teklatua erabiltzeko trebetasunak teklatua oinarrizko trebetasunak Sagua erabiliz egiten dituzun ia ekintza guztiak, teklatuaren bidez ere egin ditzakezu. Laster-teklak atazak azkar egiteko aukera ematen dizuten teklak dira. Laster-teklak mahaigaineko inguruneko atazak egiteko eta interfazearen elementuekin (adibidez, panelak eta leihoak) lan egiteko erabil ditzakezu. Laster-teklak aplikazioetan ere erabil ditzakezu. Laster-teklak pertsonalizatzeko, erabili Laster-teklak hobespen-tresna. Mahaigaineko ingurunearen hobespenak alda ditzakezu teklatuaren erabilerraztasun-eginbideak erabiltzeko. Hurrengo ataletan erabil ditzakezun laster-teklak azaltzen dira. Mahaigaineko inguruneko laster-teklak laster-teklak mahaigaineko ingurunea Mahaigaineko inguruneko laster-teklen bidez mahaigaineko inguruneko atazak teklatua erabiliz egin ditzakezu. Ondorengo taulan mahaigaineko inguruneko laster-tekla batzuk azaltzen dira: Laster-tekla lehenetsiak Funtzioa Alt F1 Menu nagusia irekitzen du. Alt F2 Exekutatu aplikazioa elkarrizketa-koadroa bistaratzen du. Inpr pant Pantailaren argazkia egiten du. Alt Inpr pant Fokua duen leihoaren pantaila-argazkia egiten du. Ktrl Alt eskuinera gezi-tekla Uneko laneko arearen eskuineko laneko areara joaten da. Ktrl Alt ezkerrera gezi-tekla Uneko laneko arearen ezkerreko laneko areara joaten da. Ktrl Alt gora gezi-tekla Uneko laneko arearen goiko laneko areara joaten da. Ktrl Alt behera gezi-tekla Uneko laneko arearen azpiko laneko areara joaten da. Ktrl Alt d Leiho guztiak ikonotzen ditu eta mahaigainari ematen dio fokua. F1 Lineako laguntza-arakatzailea abiarazten du eta dagokion laguntza bistaratzen du. Leihoetako laster-teklak laster-teklak leihoa Leihoetako laster-teklek leihoetako atazak teklatua erabiliz egiteko aukera ematen dute. Ondorengo taulan leihoetako laster-tekla batzuk azaltzen dira: Laster-tekla lehenetsiak Funtzioa Alt Tab Leiho batetik bestera aldatzen da. Laster-tekla horiek erabiltzean, hauta ditzakezun leihoen zerrenda bistaratzen da. Askatu teklak leihoa hautatzeko. AltIhes Leiho batetik bestera aldatzen da alderantzizko ordenan. Askatu teklak leihoa hautatzeko. F10 Menu-barraren ezkerreko lehen menua irekitzen du. Alt zuriune-barra Leihoa menua irekitzen du. Gezi-teklak Fokua menu bateko elementu batetik bestera aldatzen dute. Sartu Menu-elementu bat aukeratzen du. Ihes Irekitako menu bat ixten du. Ktrl Alt eskuinera gezi-tekla Uneko laneko arearen eskuineko laneko areara joaten da. Ktrl Alt ezkerrera gezi-tekla Uneko laneko arearen ezkerreko laneko areara joaten da. Ktrl Alt gora gezi-tekla Uneko laneko arearen goiko laneko areara joaten da. Ktrl Alt behera gezi-tekla Uneko laneko arearen azpiko laneko areara joaten da. Ktrl Alt d Leiho guztiak ikonotzen ditu eta mahaigainari ematen dio fokua. Paneletako laster-teklak laster-teklak panela Paneletako laster-teklek paneletako atazak teklatua erabiliz egiteko aukera ematen dute. Ondorengo taulan paneletako laster-tekla batzuk azaltzen dira: Laster-tekla lehenetsiak Funtzioa Ktrl Alt Tab Fokua panelen eta mahaigainaren artean txandakatzen du. Laster-tekla horiek erabiltzean, hauta ditzakezun elementuen zerrenda bistaratzen da. Askatu teklak elementua hautatzeko. Ktrl Alt Ihes Fokua panelen eta mahaigainaren artean txandakatzen du. Askatu teklak elementua hautatzeko. Ktrl F10 Hautatutako panelaren laster-menua irekitzen du. Tab Fokua paneleko objektu batetik bestera aldatzen du. Sartu Paneleko hautatutako objektua edo menu-elementua aukeratzen du. Maius F10 Paneleko hautatutako objektuaren laster-menua irekitzen du. Gezi-teklak Fokua menu bateko elementu batetik bestera aldatzen dute. Applet-eko interfazearen elementuen artean ere txandakatzen dute fokua. Ihes Irekitako menu bat ixten du. F10 Menu-barrako Aplikazioak menua irekitzen du Menu-barra panel batean badago. Aplikazioetako laster-teklak laster-teklak aplikazioa Aplikazioetako laster-teklek aplikazioetako atazak egiteko aukera ematen dute. Laster-teklen bidez saguarekin baino azkarrago egin ditzakezu aplikazioetako atazak. Ondorengo taulan aplikazioetako laster-tekla batzuk azaltzen dira: Laster-teklak Komandoa KtrlN Berria KtrlX Ebaki KtrlC Kopiatu KtrlV Itsatsi KtrlZ Desegin KtrlS Gorde KtrlQ Irten Tekla bizkortzaileak tekla bizkortzaileak Menu-barra leihoen goian agertzen den barra da eta aplikazioen menuak edukitzen ditu. Tekla bizkortzailea menu-barran, menuan edo elkarrizketa-koadroan azpimarratuta agertzen den letra da eta ekintza bat egiteko erabil dezakezu. Menu-barran, menu bakoitzaren tekla bizkortzailea azpimarratuta egoten da. Menu bat irekitzeko, sakatu Alt eta tekla bizkortzailea. Menuan, menu-elementu bakoitzaren tekla bizkortzailea azpimarratuta egoten da. Menu-elementu bat aukeratzeko, sakatu menu-elementuaren tekla bizkortzailea. Ondorengo taulan, Testu-editorea aplikazioko tekla bizkortzaileak erakusten dira adibide gisa: Tekla bizkortzaileak Funtzioa Alt F Fitxategia menua irekitzen du. N Fitxategia menuko Berria elementua aukeratzen du. Tekla bizkortzaileak elkarrizketa-koadro bateko elementuetara sartzeko ere erabil ditzakezu. Elkarrizketa-koadroko elementu gehienetan letra bat azpimarratuta egoten da. Elkarrizketa-koadroko elementu jakin batera sartzeko, sakatu Alt eta tekla bizkortzailea. Ondorengo taulan Testu-editorea aplikazioko Hobespenak elkarrizketa-koadroko tekla bizkortzaileak erakusten dira: Tekla bizkortzailea Funtzioa Alt U Erabili gaiaren letra-tipo lehenetsia kontrol-laukiari ematen dio fokua. Beste tekla batzuk ere erabil ditzakezu leihoetan edo elkarrizketa-koadroetan ibiltzeko. Tekla Funtzioa Tab Leiho edo elkarrizketa-koadroko elementu batetik bestera aldatzen du fokua. Gezi-teklak Erabili gezi-teklak ekintza hauek egiteko: Menu-barran, fokua menu batetik hurrengo menura aldatzeko. Irekitako menu batean, fokua menu-elementu batetik hurrengora eramateko. Elkarrizketa-koadro batean irrati-botoi talde bateko aukera bat hautatzeko fokua aukera batetik hurrengora aldatzeko. Biratze-botoiko balioa aldatzeko. Leihoak erabiltzea oinarrizko trebetasunak leihoak erabiltzea Atal honetan leihoak nola erabili azaltzen da. Panelen tamaina aldatzeko leihoak panelen tamaina aldatzea panelak tamaina aldatzea Leiho batzuek panel bat baino gehiago dituzte. Panela leihoan banaketa da. Adibidez, Nautilus fitxategi-kudeatzaileak albo-panela eta ikusteko panela ditu. Panelak dituzten leihoek tamaina aldatzeko heldulekua dute panelen arteko ertzetan. Panelaren tamaina aldatzeko, hartu tamaina aldatzeko heldulekua eta arrastatu ertza nahi duzun tamaina lortu arte. Taulak erabiltzea leihoak taulak erabiltzea taulak erabiltzea Leiho batzuek informazioa taula batean antolatuta dute. Atal honetan taulekin nola lan egiten azaltzen da. Zutabeen zabalera aldatzeko, arrastatu zutabearen ertz bertikaletako bat. Taula batzuetan, informazioa zutabe jakin baten arabera ordena dezakezu. Taulako informazioa ordenatzeko, egin klik zutabearen goiko izenburuan, informazioa zutabe horren arabera ordenatzeko. Zutabe horren izenburuan goranzko gezia bistaratuko da. Irudi honetan goranzko gezia erakusten da. Goranzko gezia zutabearen izenburuan. Ordena alderantzikatzeko, egin klik berriro zutabearen izenburuan. Goranzko gezia beranzko gezi bihurtuko da. Beranzko geziak zutabe horretako informazioa alderantzizko ordenan jarrita dagoela adierazten du. Taula batzuetan, hainbat elementu hauta ditzakezu. Ondorengo taulan tauletako elementuak nola hautatu azaltzen da. Ataza Ekintza Elementu bat hautatzea Egin klik elementuaren gainean. Elkarren ondoan dauden elementu-multzoa hautatzea Sakatu Maius eta ez askatu. Egin klik multzoko lehen elementuan, eta egin klik multzoko azkenekoan. Hainbat elementu hautatzea Sakatu Ktrl eta ez askatu. Egin klik banan-banan hautatu nahi dituzun elementuetan.