Glosarioa applet Applet-ak panel batean dauden aplikazio interaktibo txikiak dira, adibidez CD erreproduzigailua. Applet bakoitzak erabiltzailearen interfaze arrunt bat du eta saguaren edo teklatuaren bidez erabil dezakezu. mahaigaina Mahaigainaren inguruneko partea da eta han interfazearen elementu grafikorik ez dago, adibidez, panelak eta leihoak. mahaigainaren atzeko planoa Mahaigainari aplikatzen zaion irudia edo kolorea. mahaigaineko objektua Mahaigainean dagoen ikono bat da eta fitxategiak, karpetak eta aplikazioak irekitzeko erabil dezakezu. Mahaigaineko objektuak erabil ditzakezu sarritan erabiltzen dituzun fitxategi, karpeta eta aplikazioetarako sarbide erosoa izateko. mahaigaineko ingurunea Erabiltzaileentzako leihoetan oinarritutako ingurunea. Mahaigaineko ingurunea laneko inguruneko zati guztien batura da. Mahaigaineko ingurunean panel eta leiho guztiak, mahaigaina eta laneko area guztiak sartzen dira. DNS izena Sareko ordenagailu baten identifikatzaile alfabetiko esklusiboa. tiradera Tiraderak panelen luzapen irristakorrak dira eta tiradera-ikono batetik ireki edo itxi ditzakezu. formateatu Euskarriak formateatzea euskarriak fitxategi-sistema jakin batean erabiltzeko prestatzea da. Euskarriak formateatzean, haietan lehendik dagoen informazioa gainidazten da. GNOMErekin bateragarria den aplikazioa GNOMEren programazio-liburutegi estandarrak erabiltzen dituen aplikazioari GNOMErekin bateragarria den aplikazioa deitzen zaio. Adibidez, Nautilus eta gedit GNOMErekin bateragarriak diren aplikazioak dira. IP helbidea Sareko ordenagailu baten zenbakizko identifikatzaile esklusiboa. lasterbidea Lasterbidea tekla bat edo teklen konbinazioa da eta ekintzak egiteko ohiko moduen alternatiba bat da. abiarazlea Abiarazleak aplikazio jakin bat abiarazi, komando bat exekutatu edo fitxategi bat irekitzen du. Abiarazlea panel edo menu batean egon daiteke. menu-barra Menu-barra aplikazio-leiho baten gainean dagoen barra da eta aplikazioko menuak izaten ditu. MIME mota Internet Postako Xede Anitzeko Hedapenaren (MIME) motak fitxategi baten formatua identifikatzen du. MIME motaren bidez aplikazioek fitxategiak irakur ditzakete. Adibidez, posta elektronikoko aplikazio batek image/png MIME mota erabil dezake mezu elektroniko bati erantsitako fitxategia Portable Networks Graphic (PNG) den detektatzeko. muntatu Muntatzea fitxategi-sistema bat bertara sartzeko moduan jartzea da. Fitxategi-sistema bat muntatzean, fitxategi-sistema hori azpidirektorio gisa eransten zaio zure fitxategi-sistemari. panela Panela leiho baten banaketa bat da. Adibidez, Nautilus leihoak albo-panela eta ikusteko panela ditu. hobespen-tresna Mahaigaineko ingurunearen portaeraren zati bat kontrolatzen duen software-tresna da. laster-teklak Laster-teklak tekla-sakatzeak dira eta ekintza bat azkar egiteko modua eskaintzen dute. pilatze-ordena Pantailako leihoak ordena horretan pilatzen dira bata bestearen gainean. egoera-barra Egoera-barra leihoen beheko barra da eta leihoan une horretan ikusten ari zarenari buruzko informazioa ematen du. esteka sinbolikoa Beste fitxategi edo karpeta bat seinalatzen duen fitxategi-mota berezi bat. Esteka sinboliko batean ekintza bat egiten duzunean, ekintza hori esteka horrek seinalatzen duen fitxategi edo karpetan egingo da. tresna-barra Aplikazio batean gehien erabiltzen diren botoiak dituen barra da. Orokorrean, tresna-barra menu-barraren azpian agertzen da. Baliabide Identifikatzaile Uniformea (Uniform Resource Identifier) Baliabide Identifikatzaile Uniformea (URI) fitxategi-sistema bateko edo web-eko kokaleku jakin bat identifikatzen duen katea da. Adibidez, web orri baten helbidea URI da. Baliabide Lokalizatzaile Uniformea (Uniform Resource Locator) Baliabide Lokalizatzaile Uniformea (URL) web-eko kokaleku jakin baten helbidea da. ikuspegia Nautilus-en osagai bat da eta karpeta bat modu jakin batean bistaratzeko aukera ematen du. Adibidez, Nautilus-ek ikono-ikuspegia dauka eta horren bidez karpeten edukia ikono gisa bistara daiteke. Nautilus-ek zerrenda-ikuspegia ere badu eta kasu horretan karpeten edukia zerrenda gisa bistaratzen da. ikustailearen osagaia Nautilus-en osagaia da eta fitxategi-mota jakin bat ikusteko panelean bistaratzeko aukera ematen du. Ikustailearen osagaiak fitxategi-motarentzako funtsezkoak diren menu-elementuak gehi ditzake Nautilus-en menuetan. Horrez gain, ikustailearen osagaiak Nautilus-en zoom-botoiak erabiltzeko aukera ematen dizu ikusteko paneleko elementuaren tamaina aldatzeko. laneko area Laneko area lanerako erabil dezakezun area bereizi bat da.